logo ayuntamiento cabecera

 comercio imagen home

 

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA

Donostia Sustapenak hiriko Merkataritza eta Ostalaritzako sektoreen alde egiten du abian jarritako programen, laguntzen eta jardunaldien bidez, hiriko merkataritza eskaintza suspertzen duten proiektu berritzaile berriak garatu ahal izateko.

 

LAGUNTZA EKONOMIKOAK

DENDATICS LAGUNTZA


Donostiako denden lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, dendan erreminta digitalak ezarriz. Ikusi laguntzak.

Ikusi laguntzak

45 URTETIK GORAKOAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK


9.000 euroetara arteko kontrataziorako laguntza ekonomikoak Ostalaritza eta Merkataritza sektoreetako enpresa eta profesionalentzat. Ikusi laguntzak.

Ikusi laguntzak

METROKO LANEK KALTETUTAKO DENDETARAKO LAGUNTZAK


Alkateordetzak Donostia Sustapenaren bidez, galerak konpentsatzeko laguntzak ezarri ditu, hainbat udal tasetarako diru-laguntzak emanez.

Ikusi laguntzak

Proyectos destacados

Pop Up Commerce
digitalizacion comercio local
Programa Devise
Proyecto Smartkalea

Egoitzetan partehartzeko proiektuak bilatzen dira

Donostiako merkataritzan haize berriak ekar ditzakeen ideia berririk al daukazu? Dagoeneko denda baten jabea zara baina produktu edo zerbitzu berri batekin eraldatu nahi duzu zure saltokia?

Merkataritzaren arloan formakuntza, elkarsorkuntza eta prototipatzea uztartzen dituen Egoitza-programa baten bidez, bestelako moduak asmatu, sortu eta garatzeko kemena eta jarrera duten 8 pertsonen bila gabiltza

 

DONOSTIAKO SUSTAPENAK POP UP COMMERCE programa abiarazi du; tokiko merkataritzan berrikuntzak bizkortzeko EGOITZA programa.

 

OINARRIAK 2015eko ekainaren 25ean argitaratuko dira eta hurrengo egunetik hasi eta 2015eko uztailaren 21era bitarte aurkeztu ahal izango dira. Oinarri osoak HEMEN.

 

ZERTAN DATZA?

POP UP COMMERCE by FOMENTO SS Donostiako tokiko merkataritzan berrikuntza sustatzeko ekimena da, ideia berriak dituzten ekintzaileei zein abian dauden denda edo saltokiei zuzenduta dagoena. EGOITZA formatoan oinarritzen den programa; formakuntza, elkarsorkuntza, akonpainamendua eta esperimentazioa nahasten dituena. POP UP COMMERCE-k partehartzaileei negozio ideiak frogatu eta testatzeko marko egokia eskaintzen die, Pop Up izaeradun saltokian garatuko den prototipo baten bitartez. Honekin “denda ireki” aurretiko fasea edota produktu zein zerbitzu berritzaile bat merkaturatze aurretiko fasea ahalbidetu eta babestu nahi da.

 

NORI ZUZENTZEN DA?

POP UP COMMERCE Egoitzak Donostiako hiriko ekintzaile eta/edo establezimendu komertzialentzat dira; hots, merkataritza berritzailera zuzendutako negozio-ideiak dituztenentzat. Negozio-ideia bat edo berrikuntza-proposamen bat erdi heltze fasean duen jendea behar da, hori garatzeko eta merkatura atera aurretik testatzeko espazioa-denbora behar duen jendea. Zure proiektua bultzatzeko gogoa duten sustatzaileak, esperimentatu eta beste batzuekin batera egin nahi dutenak. Egoitzak ez dira proiektu mota konkretu bati mugatzen; kontran, saltoki mota ezberdinak bilatzen dira, sektore ezberdinetakoak eta garapen fase ezberdinetan daudenak.

 

ZELAN FUNTZIONATZEN DU?

POP UP COMMERCE egoitzetan, 8 ekintzaile edota sustatzaileei Puntu dendan egonaldia eskainiko zaie, merkataritzara bideratutako ideia berriak garatu, prototipatu eta testeatu ditzaten.

 

2 hilabeteko iraupena izango dute eta 4 pertsonek osatutako bi talde sortuko dira (guztira 8 pertsona), goizeko eta arratsaldeko ordutegi trinkoan modu paraleloan lan egingo dutenak.

 

Egonaldietan zehar, parte-hartzaileek beren negozio-ideia definitzen eta batera sortzen arituko dira banaka nahiz taldean, akonpainamendu-taldeak proposatutako edukien eta ekintzen arabera.

 

Bi hilabete horietan zehar, hiru jarduera-mota konbinatuko dira:  

  • Open Commerce eta Ezagutzaren Pilulak jardunaldiak.
  • Sortzea eta prototipatua.
  • Akonpainamendu tutorizatua.

 

Egoitzen amaieran prototipo fisiko bat eraikiko dugu -POP UP erara-, jendearentzat deigarri izan eta negozio-ideiarekin konektatuko duen euskarri ikusgarri eta erakargarri baten bidez.

 

Ideia garatzeko eta proiektu bakoitzaren prototipoa sortzeko, banakako laguntza eta aholkularitzaz gain, 400 euro garbiko beka eskaintzen ditu programak.

 

Egoitzen inguruko informazio praktikoa

  • Nor: 8 pertsona, merkataritza berritzaileari bideratutako ideiak dituzten ekintzaile zein merkatariak.
  • Noiz: 2015eko abuztuaren 31tik urriaren 30a bitartean.
  • Ordutegia: Goizeko taldea: 10:30tik 13:30ak arte / Arratsaldeko taldea: 16:00tik 20:00ak arte.  
  • Tokia: Donostiako Sustapenaren Merkataritza Bulegoa den PuntoDenda Espazioan, Gipuzkoa Plaza 7n kokatuta.   

 

  • Aurkezteko epeak: 2015.ko ekainaren 23tik uztailaren 22ra bitartean, 23:59ak arte
  • Aurrez aukeratutako pertsonei elkarrizketa: 2015ko uztailaren 27tik 29ra, biak barne.
  • Aukeratutako pertsonen zerrendaren behin betiko publikazioa: 2015ko uztailaren 30an.

 

Zalantzak argitu eta informazioa eskatzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

NORK SUSTATZEN DU

POP UP COMMERCE egoitzak Donostiako Sustapenak (DS) sustatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuarekin batera finantzatuta dago. POP UP COMMERCE programa Ttipi Studio S.Coop eta Colaborabora Koop enpresatako kideez eta kanpoko laguntzaileez osatutako lan talde profesionalak dinamizatuko du, Donostia Sustapenarekin koordinatuta lan egingo duena.

Gabonetako Azoka 2019/2020

modulo fomento

Agenda lantegiak

retail-a-eta-teknologia-nola-lehiatu-eta-berritu-aro-digitalean
2019/10/28 | Retail sektorean bat-batean sartuko diren teknologia berrien eta joeren ikuspegia...Gehiago irakurri
diseinatu-online-zure-erakusleihoa-canva
30/10/2019 | Zure irudia sare sozialetan, blog-etan, liburuxka komertzialetan, direktorioetan, web...Gehiago irakurri