logo ayuntamiento cabecera

45 urtetik gorako pertsonak Ostalaritzan eta Merkataritzan kontratatzeko laguntzak

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Helburu profesionala Ostalaritza eta Oerkataritza sektoreetara (hirian enplegua sortzen dutenak) berbideratu nahi duten 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzea bultzatzea.

HARTZAILEA: Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak (ikus Oinarriak).

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: Diru-laguntzak emango dira bi kontratazio modalitaterako: A modalitatea: 45 urtetiko gorakoak lan merkatuan txertatzea (Aldi baterako kontratuak). B modalitatea: 45 urtetik gorakoak lan merkatuan txertatzeko jarduerak finkatzea kontratu mugagabeen bidez (kontratu mugagabeak).

ZENBATEKOA GEHIENEZ (EUROTAN): 3000-6000 € artean aldi baterako kontratuetan eta 7000-7500€ artean kontratu mugagabeetan.

GEHIENEZKO ZENBATEKOAREN OSAGARRIZKO IGOERAK: A eta B kontratazio modalitate guztietan, %10 eta %15 arteko igoerak emango dira oinarrietan aipatutako kolektiboetako pertsonak kontratatzen badira.

GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2019ko abenduaren 13an deialdia itxi arte.

DEIALDIAREN EPEA: Oinarriak argitaratzen direnetik 2019ko abenduaren 13ra bitarte.