logo ayuntamiento cabecera

Dendatics laguntzak

DEIALDI ITXITA

 

Saltokietan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan ikt-ak inplementatzeko laguntza programa arautzen duten ionarriak: Dentatics, IDonostiako ekonomia bultzatzeko Donostia UP! 2019 Plana.

 

HELBURUA: Laguntza hauen objektua Donostiako denden lehiakortasuna hobetzeko laguntzea da. Honetarako merkataritzan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan tresna digitalak ezarriko dira.

HARTZAILEA: Laguntzaren pertsona onuradunak izan daitezke: pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak; lurraldekoak edo atzerrikoak; eta aipatutako araudi juridikoa jarraituz ondo osatutako nortasun juridiko gabeko elkarteak Arauetan ezarritako baldintzak bete dituztenak. (ikus Oinarriak).

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: 1) Diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian kokatua egotea. 2) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) gutxienez urte bete lehenagotik alta egoeran egotea, oinarri hauek argitaratzen diren egunetik zenbatuta.

ZENBATEKOA GEHIENEZ (EUROTAN): Erakunde eskatzaile batek eskatzen duen inbertsioen % 80ko diru-laguntza jaso dezake. Diru-laguntza gehienez 2.000 euroko izango da, jasotako salbuespenak izan ezik. ( begiratu 5. artikulua).

IGOERA GEHIGARRIAK: Laguntza honi 2.000 € gehitu ahal zaizkio eskatzaileak tresna digitaletan oinarritutako proiektu bat aurkezten badu bere dendan kudeaketa, bezero eta salmenta prozesuei lotutako eragin handiko benetako eraldaketa sortzen duena eta laguntza eskatzen badu.

GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: Oinarriak argitaratzen direnetik 2019ko abenduaren 31ra bitarte.

DEIALDIAREN ETA ESKAERAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko irailaren 3 an)

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI