logo ayuntamiento cabecera

Bono teknologikoa tecnalia

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Tecnaliarekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 14.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Tecnaliarekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 14.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

XEDEA

XEDEA

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA-rekin (aurrerantzean TECNALIA) lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

 

Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNALIAk produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez.

 

TECNALIAk udalean ikerketa aplikatua, garapen teknologikoa egiten du eta nazioartean nagusia da. Bertoko industrian eragin handia du eta arlo anitzetan eta jakintza-arlo anitzeko ezagutzan ahalmenen metatzeari esker abantaila lehiakorra eskaintzen du. Gure hirian lan egoitza batzuk ditu eta ikerketan erreferentea da eta Europako Zentru Teknologikoen artean nagusienetakoa da.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea

  1. Bertoko proiektua izatea, eta diruz lagundutako proiektua garatzen den zentrua edo denda Donostian egon behar da.

  1. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.

Kasu onetan, pertsona fisikoak (enpresaren eraketa aurretik) ere onuradunak izan daitezke.

  1. Ezingo dute onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek

  • Honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio agiriak:

  • Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
  • Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  • Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
  • Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
  • Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
  • Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.
  • Nazioarteko hedadura.
  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.
  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren eragin ahaleman.
  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Eranskina: Bonu teknologikoen dokumentazio espezifikoa gidoia. Gutxienez ondorengo informazioa izango du:

  • I+D+i agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena Ahalmen Katalogoko beharrezko teknologiak eta zentru nagusia identifikatuz eta haien beharra justifikatuz.
  • Proiektuari lotutako lan taldearen deskribapena zentru teknologikoarekin harreman lana egingo duena.
  • Aurreikusten den lan kronograma.
  • Beste zentru teknologikoekin edukitako aurreko esperientziak.

 

Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik) ondorengo informazioa duen enpresa plana ere aurkeztu behar du.

  • Bazkide gakoak: Proiektuaren pertsona eragileen aurkezpena.
  • Jarduera gakoak: Garatuko diren jardueren xehetasunak.
  • Balio proposamena: Proposatutako abantailaren xehetasunak.
  • Bezeroen alorra: Bezero objektuen eta erakartze moduaren informazioa.
  • Kostuen egitura: Aurreikusitako kosteen egitura.
  • Aurreikusitako diru iturria: Aurreikusitako diru-sartze eredua.
  • Proiektua egiten den zentrua edo denda Donostian kokatuta dagoela konpromisoa.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektuei, programan honetan hautatutako proiektuei laguntzeko ontzat emango diren bonu teknologikoen bidez lagunduko diren baliabide ekonomikoak 174.000 eurotan izango dira. Bi entitateek era partekatuan hartuko dute gain ekarpen ekonomiko hau: Donostia Sustapenak ekarpenaren %70 hartuko du gain eta TECNALIAk, berriz, ekarpenaren gainontzeko %30.

 

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 14.500 euroetara arteko bonu bat planteatzen da, BEZ kanpo, proiektuaren garapenaren arabera:

 

Bonu teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.
  • Bonu Teknologikoa laguntzaren balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Ebaluaketa Teknika 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea: 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, merkataritza, finantza, giza kapital garapena eta garapen teknikoaren deskribapena. 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea. 10

2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak

 5
 PROIEKTUAREN PUNTUAKETA OSOA  70

 

Honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da berariazko ebaluazioa (bonu teknologikoa):

Proiekturako eskatutako zerbitzu aurreratuekiko egokitzapen maila: 30
Justifikatzen al dira aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuak? 10
Zein aukera dago aurreikusitako emaitzak lortzeko jasotako zerbitzu teknikoen ondoren? 10
Enpresak teknologia zein mailatan bereganatu du? Planteatutako taldearen deskripzioarekin bat egiten du? CCTTekin aurretik lan egindako esperientziarik al dago? 10

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko epea eskaera jaso zen egunetik bi hilekoa izango da.

 

Eskaera ontzat eman ondoren, Tecnaliak aurrekontu bat osatu beharko du eta inplikatutako hiru alderdien arteko negoziazio fase batera igaroko da (onuraduna, Tecnalia eta Donostia Sustapena) Bonu Teknologikoa programapean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko helburuarekin.

 

Bai Bonu Teknologikoaren programarako definitutako amaierako proiektuaren dimentsioa eta bai aurrekontuan onetsitako zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean eta hura onuradunarentzako bonu bilakatuko da, aurrekontuan aipatutako jarduerak garatzeko helburuarekin. Bonua lortzeak ez du esan nahi onuradunari zenbatekoa zuzenean ordainduko zaiola.  

TECNALIAKO BONU TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

TECNALIAKO BONU TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUENKATALOGOA

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

 

1. Adibidea: garapen teknologikoak abian dituen enpresa eta fasetako batean laguntza behar duena. Adibidez:

Enpresak produktu gama bat dauka eta, bere dibertsifikazio estrategiak mugituta, hura osatu nahi du, produktu berri bat garatuz edo dagoeneko daukan bat berrituz (adibidez, bateriadun sentsore sare bat dauka eta auto elikatzen diren sentsore sare bat nahi du edo eraikinetarako energia kudeaketako sistema bat dauka eta tokiko meteorologia iragarpeneko datuekin osatu nahi du). Enpresak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke, entseguak edo energiaren alderdia kudeatzen duen software zehatz bat ordaintzeko.

 

2. Adibidea: produktu/zerbitzu baterako ideia bat duen ekintzaileak produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko analisi bat eduki nahi du:

X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (adibidez, kalean aparkatzeko plaza libreen adierazlea) eta ez daki zein teknologia erabili ezta soluzioa merkatuak onartuko lituzkeen prezio tartearen barruan egongo zen ala ez ere. Ekintzaileak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke produktuaren bideragarritasunaren analisia ordaintzeko. Hura honako puntuetan datza:

 

  • Arazoaren edo premiaren azterketa eta baldintza funtzionalen analisia.
  • Aukerako soluzio teknologikoen analisia eta ebaluazioa. Funtsezko teknologien analisia produktuak beharrezko funtzioak garatzeko.
  • Kostu-onuren analisia abantailak, harekin lotutako kostuak eta arriskuak baloratuz (farolekin lotutako RFID dituzten lauzak, ikuspegi artifiziala, etab.).
  • Estrategia ezarpena eta garapen teknologikoko plana, gutxieneko prototipo bideragarriaren definizioa eta hura lortzeko hurrengo urratsak.

 

3.Adibidea: azaleratzen ari diren esparruetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D Inpresioa) bere produktu edo prozesuetan sartzeko aukerak esploratu nahi dituen enpresa/ekintzailea. Adibidez:

 

Enpresak bere negozia berritzeko aukerak aztertu nahi ditu azaleratzen ari diren loT teknologia berriak bere produktuan aplikatuz (adibidez, funtzionalitate berriak etxeko artikuluei, argiztapen artikuluei, etab. gehitzeko aukerak esploratuz horiek eta Internet elkarrekin konektatuz). Enpresak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke azaleratzen ari diren teknologiak bere produktu/prozesu zehatzean barneratzeko aukeren mapa bat osatzeko, hurrengo puntuak kontuan hartuta:

  • Azaleratzen ari diren teknologia garrantzitsuen eszenatokien analisia enpresaren produktu/prozesuari dagokionez, gertuko kasuen erreferentziak esploratuz.
  • Aukera zehatzen identifikazioa eta aukeren hautaketa.
  • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onuren analisia.

 

1: ZERBITZUAK GARAPEN TEKNOLOGIKOAN ETA PRODUKTUARENEAN HONAKO EREMU HAUETAN:

A1.1: ENERGIA ETA INGURUMENA:

  • Sare elektriko adimentsuak
  • Itsasoko energia berriztagarriak
  • Eguzki-energia
  • Hondakinen balorizazioa
  • Energiarako eta ingurumenerako materialak
  • Energia-eraginkortasuna
  • Hiri- eta lurralde-iraunkortasuna
  • Meteorologia

 

Zerbitzu-motak:

  • Etxe digitalerako soluzio energetiko adimentsuak garatzea.
  • Aplikazio eta sistema energetikorako potentziazko elektronika garatzea (inbertsore fotovoltaikoak, bihurgailu eolikoak: energia elektrikoa biltegiratzea, ibilgailu elektrikoa, sareko iragazki aktiboak eta abar)
  • Mikro-sareak diseinatzea eta kontrolatzea hiriguneetan eta urruneko kokamenduetan energia-eraginkortasuna hobetzeko.
  • Modulu fotovoltaikoak diseinatzea eta haien balioztatze funtzionala.
  • Hondakinen balorizazio-azterketak (baliabide berri, material berri, energia, bigarren mailako lehengai eta abarren moduan.)
  • Material eta gainazal aurreratuen azterketa eta egokitzapena energia-aplikazioetarako: muturreko baldintzatan erresistenteak den gainestaldura, geruza funtzional eraginkorrak (esaterako, eguzki-energia), mikro- eta nano-materialak.
  • Produktuen bizitza-zikloa eta ingurumen-aitorpenak aztertzea. 

 

A1.2: ERAIKUNTZA IRAUNKORRA:

  • Material berritzaileak eta iraunkorrak
  • Eraikuntza industrializatua
  • Birgaitzea

 

Zerbitzu-motak:

  • Produktu eta sistema berriak garatzea irisgarritasunerako eta barneko arkitekturarako.
  • Eraikuntza-sistemetan energia berriztagarrietan oinarritutako material berriak ezartzea eta funtzionalitateak sartzea.
  • Aplikazio energetikoetarako eta termikoetarako materialak baliozkotzea (esate baterako, eguzki-energia termikorako osagaiak, ingurune oldarkorrak, tenperatura altua eta abar ).

 

A1.3 IKTak, ZERBITZU DIGITALAK, KONEKTIBITATEA

  • Datuak modelatzea eta aztertzea
  • Zerbitzu digitalak

 

Zerbitzu-motak:

  • Sistema industrialen zibersegurtasuna (scada) balioztatzea eta hobetzea merkatuko estandarren arabera.
  • Pertsona/makina interakzio-sistema aurreratuak diseinatzea.

 

A1.4 OSASUNA:

  • Robotika medikoa
  • Errehabilitazioa
  • Neuroteknologia
  • e-Osasuna
  • Kirol-errendimendua hobetzeko teknologia
  • Bioprozesuak eta kontserbazioa, biomaterialak

 

Zerbitzu-motak:

Osasunaren eta bizi-kalitatearen inguruko sistema/zerbitzu digitalen diseinua.

    Osasuna hobetzeko edo bizimodu osasungarria izateko baliabideak eta zerbitzuak diseinatzea.

 

A1.5 INDUSTRIA ETA GARRAIOA:

  • Automozioa
  • Fabrikazio aurreratua
  • Tresneria
  • Makina bereziak

 

Zerbitzu-motak:

  • Eskuzko eragiketa sofistikatuak automatizatzeko eta muntaketa- eta fabrikazio-prozesuetan tresneria konplexuen kostuak murrizteko azterketak.

A2: PRODUKTUEN, PROZESUEN ETA SISTEMEN FIDAGARRITASUNA, KALITATEA ETA SEGURTASUNA EBALUATZEKO ZERBITZUAK 

Zerbitzu-motak:

  • Materialak hautatzea, zerbitzuan portaera aztertzea, akatsen analisia, industria-jatorriko osagaien hondar-bizitza eta bizi-luzapena. Mantentze prediktiboa.
  • Materialen eta produktuen prestazioen karakterizazioa eta ebaluazioa.
  • Errealitatearen harrapaketa 3D eskaneatzearen bitartez, ingurune industrialetan digitalizatzeko eta BIM modelatua egiteko.
  • Ekipo eta sistema elektronikoen fidagarritasuna eta segurtasuna ebaluatzea.
  • Bioteknologia eta biomedikuntza arloko zerbitzuak.
  • Produktu, prozesu eta sistema berrien garapena barne irisgarritasun eta arkitekturarako.
  • Materialak baliozkotzea eraikuntza eta azpiegituretako aplikazio energetiko eta termikoetarako (adib.; osagai termosolarretan, ingurune oldarkorretan, goi-tenperaturan.

B MOTAKO ZERBITZUAK: AHOLKULARITZA AURRERATUKO ZERBITZUAK

Aholkularitza aurreratua euren produktuetan edo prozesuetan azaleratzen ari diren eremuetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) sartzeko aukerak miatzeko.

Azaleratzen ari diren teknologiaren eremuen deskribapena:

 

BigData/Analytics:

Datu masiboen azterketa edo “big data” bi faktoreren ondorioz sortzen den aukera berria da: batetik, edozein motako datu prozesagarrien, batzuk jabearenak eta beste batzuk publikoak edo irekiak, gero eta eskuragarritasun handiagoagatik; eta bestetik, informazioa prozesatzeko tresnak gero eta eskuragarriagoak direlako. Gizarte-sareak, telefono adimentsuak, txartelak edo ingurunean dauden sentsoreak datu baliotsuen iturri dira eta datu horiek prozesatzeak joerei, dentsitateari, mugikortasunari, iruzurrei, kontsumoei eta abarri buruzko informazioa eman dezake. Datu masiboen azterketa azaleratzen ari den gaia da, kasik edozein negozioren erabaki-hartzearen zehaztasunean eragitea eta laguntzea Ahalbidetzen duena.

 

IoT/Wearables:

Gauzen Internetak (IoT) informazioa prozesatzeko eta pertsonekin eta beste objektuekin zuzenean edo komunikazio-sistemen bitartez, esaterako Internet bitartez, elkarreragiteko gai diren eguneroko objektuen pixkanakako atontzean du iturburua. Ingurunean dauden objektuak edota pertsonek beraiek eramaten dituztenak (wearables) eta elkarren artean konektatuta funtzionalitate bereziak, hots, informatzea, sentsorizazioa, jardutea, eskaintzen dituztenak. Adibideak kasik eremu guztietan aurki daitezke: etxean (gailu domotikoak, segurtasuna, etxetresna elektrikoak), enpresan eta lantegian (ekoizpena kontrolatzea, trazabilitatea, sarbideen kontrola, energia-kudeaketa), merkataritzan (kokapena, neurketa), osasunean (trazabilitatea, kudeaketa medikoa, telelaguntza), garraioan (sarbideak, bidesariak, kontrola), segurtasunean (trazabilitatea, sarbideen kontrola, jarraipena). Eta ero eta sofistikatuagoak dira, adimentsuagoak eta euren artean konektatzen dira konektibitate- eta konputazio-gaitasunak aprobetxatuz.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Informazio gehiago

Arreta-telefonoa:

943 482 800

Posta elektronikoa:

fomentoss@donostia.eus

Presentziala:

Victoria Eugenia eraikina
Sarrera Erregina Erregentearen kaletik

 

Jendearentzako ordutegiak:
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00etik 18:00etara.
  • Ostiraletan, 09:00etik 14:00era.
  • Udan (ekainaren bukaeratik irailaren hasierara): astelehenetik ostiralera, 09:00etik 13:30era.