logo ayuntamiento cabecera

Bonu Teknologikoa - CIC-Biomagune

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, CIC Biomagunekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 12.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, CIC Biomagunekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 12.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

 

XEDEA

OBJETIVO

CIC BIOMAGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

 

Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BIOMAGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez.

 

CIC BiomaGUNE ikerketa-zentro kooperatiboa da, biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza erregeneratiboaren eremuetan ezagutza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, ekoiztea, sustatzea, hedatzea, aplikatzea eta ustiatzea helburu duena, ikerketako eta garapen esperimentaleko jarduera sistematikoak eginaz edota sektore anitzeko eta hirugarrenetara irekitako agente sozialei eta enpresa-mundukoei emaitzak erakusteko, hedatzeko eta prestatzeko jarduerak eginaz.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea

  1. Bertoko proiektua izatea, eta diruz lagundutako proiektua garatzen den zentrua edo denda Donostian egon behar da.

  1. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.

Kasu onetan, pertsona fisikoak (enpresaren eraketa aurretik) ere onuradunak izan daitezke.

  1. Ezingo dute onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek

  • Honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.)

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio agiriak:

  1. Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
  2. Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
  3. Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
  4. Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
  5. Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  6. Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
  7. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
  8. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
  9. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
  10. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
  11. Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.
  • Nazioarteko hedadura.
  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.
  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazlea.
  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren eragin ahaleman.
  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Eranskina: Bonu teknologikoen dokumentazio espezifikoa gidoia. Gutxienez ondorengo informazioa izango du:

  • I+D+i agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena Ahalmen Katalogoko beharrezko teknologiak eta zentru nagusia identifikatuz eta haien beharra justifikatuz.
  • Proiektuari lotutako lan taldearen deskribapena zentru teknologikoarekin harreman lana egingo duena.
  • Aurreikusten den lan kronograma.
  • Beste zentru teknologikoekin edukitako aurreko esperientziak.

 

Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik) ondorengo informazioa duen enpresa plana ere aurkeztu behar du.

  • Bazkide gakoak: Proiektuaren pertsona eragileen aurkezpena.
  • Jarduera gakoak: Garatuko diren jardueren xehetasunak.
  • Balio proposamena: Proposatutako abantailaren xehetasunak.
  • Bezeroen alorra: Bezero objektuen eta erakartze moduaren informazioa.
  • Kostuen egitura: Aurreikusitako kosteen egitura.
  • Aurreikusitako diru iturria: Aurreikusitako diru-sartze eredua.
  • Proiektua egiten den zentrua edo denda Donostian kokatuta dagoela konpromisoa.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektuei, programan honetan hautatutako proiektuei laguntzeko ontzat emango diren bonu teknologikoen bidez lagunduko diren baliabide ekonomikoak 37.500 eurotan izango dira. Bi entitateek era partekatuan hartuko dute gain ekarpen ekonomiko hau: Donostia Sustapenak ekarpenaren %70 hartuko du gain eta CIC BIOMAGUNEk, berriz, ekarpenaren gainontzeko %30.

 

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 12.500 euroetara arteko bonu bat planteatzen da, BEZ kanpo, proiektuaren garapenaren arabera:

 

Bonu teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.
  • Bonu Teknologikoa laguntzaren balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Ebaluaketa teknikoa 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, garapen komertzialaren, garapen finantzarioaren eta giza kapitalaren garapenaren deskribapena... 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta.
5

1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea.

10

2. Hiriarekin lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak.

 5
PROIEKTUAREN PUNTUAKETA OSOA  70

 

Honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da berariazko ebaluazioa (bonu teknologikoa):

Proiekturako eskatutako zerbitzu aurreratuekiko egokitzapen maila: 30
Justifikatzen al dira aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuak? 10
Zein aukera dago aurreikusitako emaitzak lortzeko jasotako zerbitzu teknikoen ondoren? 10
Enpresak teknologia zein mailatan bereganatu du? Planteatutako taldearen deskripzioarekin bat egiten du? CCTTekin aurretik lan egindako esperientziarik al dago? 10

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa da, eskaera erregistratutako datatik zenbatzen hasita.

 

Eskaera ontzat eman ondoren, CIC NANOGUNE-k aurrekontu bat osatu beharko du eta inplikatutako hiru alderdien arteko negoziazio fase batera igaroko da (onuraduna, CIC NANOGUNE eta Donostia Sustapena) Bonu Teknologikoa programapean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko helburuarekin.

 

Bai Bonu Teknologikoaren programarako definitutako amaierako proiektuaren dimentsioa eta bai aurrekontuan onetsitako zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean eta hura onuradunarentzako bonu bilakatuko da, aurrekontuan aipatutako jarduerak garatzeko helburuarekin. Bonua lortzeak ez du esan nahi onuradunari zenbatekoa zuzenean ordainduko zaiola.

CIC BIOMAGUNEKO BONU TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

CIC BIOMAGUNEKO BONU TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUENKATALOGOA

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

 

1. Adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresak produktuaren eskaintza dibertsifikatu nahi du ekoitzitako paperari balioa gehituaz, sentsorikaren sektorean sartzeko.

 

Paperari propietate sentsorikoak emateko aukera ikertu nahi da, analituak detektatzeko gaitasuna duten nanopartikulak gehituta.

 

Egin beharreko lanak hainbat etapa izango lituzke:

  1.  Eredu-analitoa hautatzea eta papera ekoizteko prozesua aztertzea, produktua aldatzeko metodorik egokiena erabakitzeko.
  2.  Nanopartikulak diseinatzea eta fabrikatzea nahi diren propietateekin eta propietateak egiaztatzea.
  3.  Behar adina nanopartikula ekoiztea proba pilotuak egiteko.
  4.  Aldatutako papera ekoiztea eta eredu-analitoa detektatzeko propietateak egiaztatzea.

 

Nanopartikulak hasieran eskuz ekoiztuko lirateke kimika koloidalaren bitartez, eta, ondoren, ekoizpena eskalatuko litzateke erreaktore espezifikoak erabilita. Analitoak detektatzeko, Ramanen espektrometria egingo litzateke.

Proposamenaren abantailak: balio erantsi oso altuko produktua, inbertsio oso murriztuarekin eta ekoizpen-prozesua ia aldatu ere egin gabe.

 

2. Adibidea: inplante biomedikoetan, medikuntza erregeneratiboan eta abarretan material berriak erabiltzea aztertzen duen ekintzailea. Pertsona horrek bere produktuaren egonkortasun eta biobateragarritasun azterketa behar du. Irudi molekularrari esker, ezarritako materialen narriadura posiblearen in vivo irudiak eskura daitezke, eta kultibo zelularrak toxizitatea zehazteko aukera ematen dute.

 

Azterketa honetan zehaztuko litzateke esperimentazio-animalia batean ezarritako materialaren aurrerapena eta materialak zeluletan eragiten duen toxizitatea. Behar izanez gero eta material-motaren arabera, materialaren markaketa erradioaktiboa egingo litzateke, organismoan nola banatzen den aztertzeko eta xurgatze, banaketa, metabolismo eta hustuketa ibilbideak ikusteko.

 

1. FABRICACIÓN DE NANOPARTÍCULAS (plataforma de nanofabricación coloidal)

Produkzio, euskarri esperimental, aholkularitza eta nanopartikulen prestakuntza zerbitzuak (10 - 200 nm), metodo ezberdinekin sintetizatuak, material ezberdinekin eta propietate ezberdinekin. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta funtzionalizazio superfizial ugarikoak izan daitezke.

 

Egunero ekoitzi ohi ditugun nanopartikulen adibideetan honako hauek sartzen dira:

  • Tamaina ezberdineko urrezko esferak, estaldura desberdinekin eta disolbatzaile desberdinetan;
  • Urrezko edo zilarrezko nanopartikula anisotropikoak forma (nanostars, nanorods, dumbbell-like, spiky-nanodumbbells, nanowires), tamaina eta estaldura ezberdinekin;
  • Silika eta pNIPAM nanopartikulak.

 

Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera.

 

2. Laginen analisia mikroskopia elektronikoaren bitartez (Mikroskopia elektronikoaren plataforma -EM)

TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi-zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako.

 

Ekipo hauek ditugu:

  • FEG-TEM, JEOL JEM-2100F UHR (80kV - 200 kV) erakoa, STEM (BF & HAADF) sistemekin eta OXFORD INCA EDXS sistemekin ekipatua, eta azken generazioko CMOS TVIPS F216 (2k x 2k) kamera.
  • LaB6-TEM, JEOL JEM-1400PLUS (40kV - 120kV) erakoa, CCD GATAN US1000 (2k x 2k) kamerarekin ekipatua.
  • Image plate DITABIS (6k x 5k) sistema, aurreko edozein ekiporako.
  • Kriotransferentziarako laginen euskarriak, GATAN erakoa, 626 eredyam edozein mikroskopiotan erabili ahal izateko.
  • JEOL laginetarako euskarri bereziak, quad specimen holder bezalakoa, lagin-kopuru handia prozesatzeko, tomografiarako inklinazio handiko euskarria eta EDXS-rako beriliozko euskarria.
  • JEOL JSM-6490LV, SE eta BE detektagailuekin ekipatua eta OXFORD INCA EDXS sistema.
  • Laginen prestaketarako xede anitzeko kamera, GATAN ALTO1000, SEMean zuzenean muntatua.
  • Murgiltze bidezko izozkailua, plunge freezer system FEI VITROBOT
  • Goi presioko izozkailua, LEICA HPM100
  • Freeze substitution sistema, LEICA AFS-II
  • Cryo-ultramicrotome LEICA UC7/FC7
  • Freeze fracture, freeze etching eta sputtering sistema, GATAN ALTO1000
  • Thermal evaporator eta sputtering evaporator sistemak, EDWARDS AUTO306 and AUTO500, baita ere erabiltzeko moduan.

 

3. Masen espektroskopia zerbitzua eta makromolekulen karakterizazioa (masen espektroskopia plataforma - MS)

Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, aplikazio ezberdinetarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura-zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia,…). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko.

 

Sistema analitiko ezberdinak ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta bestelako konbinazio egokiak aplika ditzakegu helburu esperimentalean.

 

Plataforma honek ondorengo ekipoak ditu:

  • LCT Premier™ XE time-of-flight (TOF) mass spectrometer, ZSpray™ iturriarekin eta electrospray ionization (ESI) eta LockSpray™ interfaze modularrarekin.
  • Acquity Ultra Performance Liquid Chromatography (UPLC)
  • Voyager-DE PRO Biospectrometry Workstation. MALDI-TOF (matrix-assisted laser desorption time-of flight) masen espektrometroa, reflector analyzer bat duena.
  • UltrafleXtreme III
  • ImagePrep

 

4. Lagin likidoen analisia Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren bitartez eta MRI-rako kontraste-agenteen analisia (Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren Plataforma -NMR)

NMR bidezko analisi-zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste-agenteen azterketa Erresonantzia Magnetikoaren bitartez (MRI).

 

Metodoa aplikatzeko adibideetan honako hauek sartzen dira: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa.

 

1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu.

 

Erabiltzen den ekipamendua:

  • NMR espektrometroa, 500 MHz-koa, z-gradient-arekin, 1H/19F BBI sondarekin ekipatua ohiko lanetarako eta erresonantzia hirukoitzeko eta bereizmen handiko 1H/13C/31P sonda, biologian edo kimika konbinatzailean aplikatzeko.
  • Minispec (Time-Domain NMR spectrometer) 1.5 Tesla-ra, kontraste-agenteak aztertzeko diseinatua.

 

5. Biomaterialen eta biosuperfizien propietate fisiko-kimikoen karakterizazioa, metodo analitikoen sorta zabala aplikatuta (Espektroskopia optikoaren plataforma).

Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; poblazio zelularren edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak.

 

Zerbitzua prestatzeko, teknika analitiko ezberdinak ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria.

 

Gure ekipoak:

  • Confocal Microscope (Zeiss LSM 510)
  • Cell Observer / Scanning confocal microscope (Zeiss Axio observer)
  • Raman-IR microscope (Rnishaw in Via Raman)
  • Fluxu zitometroa (BD FACSCantoll)
  • Circular dichroism (Spectropolarimeter Jasco J815)
  • UV-Vis-NIR espektrometroak (Varian Cary 5000, Nicolet 6700 Thermo Scientific, Beckam Coulter DU 800, Jasco V-630 Bio)
  • Fluorimetroak (Perkin Elmer LS55, Horiba Jovin Ivon Fluorolog)
  • Dymanic light scattering (Brookhaven Bi-200SM)
  • Surface Plasmon Resonance (ProteOn XPR36, Bio-Rad)
  • Differential Sacannig Calorimeter (DSC Nano III 6300)
  • Isothermal Titration calorimeter (VP-ITC-MicroCal)

 

6. Azaleren karakterizazioa eta produkzioa eskala atomikoan (Azalerak fabrikatzeko eta analizatzeko plataforma)

Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez-organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa-prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido-geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xehen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan.

 

Halaber, azalera baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, morfologian prozesu superfizialek duten eragina, e.a. azalduaz.

 

Horrez gain, sputtering bidez, elementu ezberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jarri ditzakegu.

 

Plataforma honetan ondorengo ekipamendua dago:

  • SPECS SAGE HR 100 sistema, batez beste 100 mm-ko erradioko PHOIBOS analizatzailearekin ekipatua, zehaztapen atomiko kuantitatiborako eta azaleraren kimika 5-10 nm inguruko sakoneraino. XPS sistemak X izpien Alka or MgKa iturria erabiltzen du.
  • Sputtering ATC 1800 UHV Reactive Magnetron Sputtering sistema, osagarri aurreratuekin, azalerako pelikula xeheak, dentsoak, uniformeak eta homogeneoak eskuratzeko.
  • Edwards Auto 500 optimizatua, geruza xehe kristalinoak eta gradu analitikokoak prestatzeko.
  • AFM Multimode V azaleren laginen alderdi morfologikoa, zimurdura, alekaren tamaina, e.a. zehazteko.

 

7. Konposatu kimikoen, makromolekulen eta nanopartikulen erradiomarkaketa (Erradiokimika plataforma)

Gure ziklotroian erradio-isotopo ezberdinak produzitzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECT erradiotrazatzaile ezagunak produzitzen ditugu, eta azterketa farmakozinetiko eta farmakodinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu.

 

Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin.

 

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

 

Plataformak ondorengo ekipamendua du:

  • IBA Cyclone 18/9 ziklotroia protoiak (18 MeV) eta deuteroiak (9 MeV) bizkortzeko; 7 iturekin honako hauen ohiko produkziorako: [18F]F-, [18F]F2, [13N]NH4+, [15O]O2, [11C]CO2 eta [11C]CH4, eta itu solidoa 89Zr eta 64Cu produzitzeko.
  • Berunez zigilatutako gelaxkak eta sintesi-moduluak substantzia erradioaktiboekin lan egiteko.
  • Kromatografiako plaken irakurgailua geruza xehean.
  • Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen handikoa, 3-3.000 keV energia-tartearekin. Energiaren bereizmen handia, 700 eV-etik 1,3 keV-era. Monte Carlon oinarritutako kuantifikazio softwarearekin ekipatua.
  • Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen txikikoa, sodio ioduroaren kopuru txikiak neurtzeko eta analisi radiologikoak egiteko. 55 rack-eko biltegiratze ahalmena, aldi baterako 10 neurri 15-1000 keV tartean.
  • Gasen kromatografia (GC) sugarreko ionizazio detektagailuekin (FID), masen espektrometroa (MS) eta erradiometrikoa.
  • Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC) UV detektagailuekin (DAD eta uhinaren luzera aldagarria) eta erradiometrikoa (kikara eta kointzidentziakoa).  

 

8. Molekula eta nanopartikula erradioaktiboen biobanaketaren in vivo azterketak irudi nuklearraren bitartez (Irudi nuklearraren plataforma)

 

Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliaz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional ugari eta esanguratsua eskuratzen da.

 

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

 

Plataformak ondorengo ekipamendua du:

  • PET-CT (eXplore Vista-CT). FOV axiala, 5 cm-koa; FOV transaxiala, 7cm-koa. Esku-ohearen mugimendua urrunetik kontrolatua, gorputz osoaren irudi eta guzti. Berreraiketa FBP, 2DOSEM eta 3DOSEM bidez. Erosketa egonkorra edo dinamikoa, multi-ohea eta zerrenda-moduan.
  • SPECT-CT (eXplore speCZT CT 120). FOV axiala, 8 cm-koa; FOV transaxiala, 7,6 cm-koa (arratoia) eta 3,2 cm-koa (sagua). Detektagailu solidoen eraztun osoa (10 buru) eta kolimatzaile zilindriko trukagarriak. Bereizmen energetiko handia: hainbat isotoporen aldi bereko detekzioa.
  • Autoerradiografia-sistema. Interesatzen diren ehun/organoetan erradiotrazatzailearen banaketa zehazteko erabiltzen da edo gorputz osoko ataletan ere bai, energia kapturatzeko matrizearen laginaren esposizioaren bitartez.

 

9. Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-zerbitzua (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma -MRI)

Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta; tartean, animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioetan, ebakuntza-gelak ekipatuta daude animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko; halaber, ekipo osagarri ugari daude; anestesia-sistemak, monitorizazio fisiologikoaren ekipoak RM-rekin bateragarriak, infusio-ponpak, termostatizazio-sistemak, e.a.

 

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

 

Plataformak ondorengo ekipamendua du:

  • MRI 7T/30 cm-ko sistema (70/30 USR) bi gradienterekin: bat 20 cm-koa (200 mT/m) eta bestea 12 cm-koa (400 mT/m). Banda zabaleko bi transmisio kanal ditu eta paraleloan hartzeko beste 4 kanal. Bobina ugari.
  • MRI 11.7T/16 cm-ko sistema (117/16 USR) errendimendu altuko 9 cm-ko gradientearekin (750 mT/m); banda zabaleko 4 transmisio kanal eta paraleloan hartzeko beste ia 8 kanal. Bobina ugari (13C, 19F eta 31P bezalako nukleoen detekzioa).
  • Ekipamendu osagarria animalien posizionamendu, anestesia eta monitorizaziorako.  

 

10. Irudien analisia (Image Analytics plataforma)

Irudien analisiaren plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipo ezberdinetan lortutako irudi guztien prozesatua eskaintzen du (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia). Plataformak lantegi ezberdinak ditu eta programazioko hainbat hizkuntzako softwarea, kuantifikazioko eta segmentazioko algoritmo automatikoak garatzeko.

 

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

 

11. Esperimentazio-animaliak ukuiluratzeko eta maneiatzeko zerbitzua (Animaliategia)

4 gela independente ditugu karraskariak banako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera-azterketetarako.

 

Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak ukuiluratzen ditugu.

 

Animaliategia AAALAC International-ek egiaztatua dago; hau da, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, animalien giza tratua zientzian sustatzen duena.

 

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago...

 

12. in vivo entseguen zerbitzu integrala, esperimentatzeko animalia txikiena (Irudi Molekularraren Unitatea)

Erradiokimika, Irudi nuklearra, Erresonantzia Magnetikoaren Irudia, Irudiaren Analisia eta Animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa-proiektuak eta proiektu multimodalak egiteko eremu preklinikoan, edota aplikazioak garatzeko Irudi Molekularraren eta Funtzional Preklinikoaren eremuetan eta Nanomedikuntzan.

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI