logo ayuntamiento cabecera

Berrikuntzari loturiko ekitaldien babes oinarriak

DEIALDIA ITXITA

 

HELBURUA: Berrikuntza, ezagutza, zientzia eta teknologiaren sustapenerako ekitaldiei babesa ematea da oinarri hauen helburua, Donostian bertan egingo direnak berrikuntza-ekosistemako agenteen eskutik eta oinarri hauekin bat etorrita gauzatuko direnak.

ONURADUNA: Pertsona juridikoa izatea eta berrikuntza, ezagutza, zientzia eta teknologiaren sustapenerako ekitaldia antolatzea Donostian. (ikus oinarriak)

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 20.000 €-rainokoa izango da (BEZa kanpo)

EKINTZA GAUTZATZEKO EPEA: GAO-ean argitaratutako egunetik 2019ko Abenduaren 31a bitarte.

BABESA ESKATZEKO EPEA: GAO-ean argitaratutako egunetik 2019ko Azaroaren 29a bitarte.

 

DEIALDIA ITXITA

 

HELBURUA: Berrikuntza, ezagutza, zientzia eta teknologiaren sustapenerako ekitaldiei babesa ematea da oinarri hauen helburua, Donostian bertan egingo direnak berrikuntza-ekosistemako agenteen eskutik eta oinarri hauekin bat etorrita gauzatuko direnak.

ONURADUNA: Pertsona juridikoa izatea eta berrikuntza, ezagutza, zientzia eta teknologiaren sustapenerako ekitaldia antolatzea Donostian. (ikus oinarriak)

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 20.000 €-rainokoa izango da (BEZa kanpo)

EKINTZA GAUTZATZEKO EPEA: GAO-ean argitaratutako egunetik 2019ko Abenduaren 31a bitarte.

BABESA ESKATZEKO EPEA: GAO-ean argitaratutako egunetik 2019ko Azaroaren 29a bitarte.

 

HELBURUA

HELBURUA

Berrikuntza, ezagutza, zientzia eta teknologiaren sustapenerako ekitaldiei babesa ematea da oinarri hauen helburua, Donostian bertan egingo direnak berrikuntza-ekosistemako agenteen eskutik eta oinarri hauekin bat etorrita gauzatuko direnak.

DEIALDI HONETAN PARTE HARTZEKO ESKAKIZUNAK

DEIALDI HONETAN PARTE HARTZEKO ESKAKIZUNAK

Honako hauek dira, hain zuzen ere, erakundeek deialdian parte hartzeko bete beharreko berariazko baldintzak edo eskakizunak:

 

deialdi honetan parte hartu ahal izateko erakundeek bete beharko dituzten berariazko baldintzak

  • Pertsona juridikoa izatea.
  • Berrikuntza, zientzia eta teknologiaren dibulgazio, trebakuntza eta sustapenari lotutako jarduera bat proposatzea.
  • Proposatutako jarduera Donostiako udal-barrutian garatzea.
  • Donostiako Sustapenak jarduera interesekotzat jotzea.
  • Jarduera oinarriak argitara ematen direnetik 2019ko abenduaren 31ra arteko epean garatzea.

 

Salbuespen gisa, deialdi honen partekotzat har daitezke 2019ko urtarrilaren 1etik oinarri hauek argitaratu arteko epean gauzatutako ekitaldiak, beti ere 3. artikuluan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte eta eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditzen badute.

  • Jarduerak Donostiako Sustapenaren partaidetza eta ikusgaitasuna ahalbidetzea.
  • Ekitaldian Donostiako Sustapenaren babesa erakustea, oinarri hauetan ezarritako irudi-betekizunekin bat etorrita.
  • Laguntza eskatzen duen erakundeak zerga-betekizunak, gizarte-segurantzarekikoak eta Donostiako Udalarekikoak egunean izatea.

 

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKODOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKODOKUMENTAZIOA

Eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik abiatuta baliabide ekonomikoak agortu arteluzatuko da, oinarri hauetako 2. artikuluan zehazten denaren arabera (kasu horretan Donostiako Sustapenaren webgunean argitaratuko da), edo, agortu ezean, 2019ko azaroaren 29ra arte.

 

Modu telematikoan edo presentzialean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

 

Eranskinak osotasunean bete beharko dira.

 

Eskabide telematikoak Donostiako Sustapenaren webgunearen bitartez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Eskabide presentzialak Donostiako Sustapenean aurkeztuko dira, Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia, 20.003 Donostia helbidean. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa euskarri digitalean ere aurkeztu beharko da (edo mezu elektroniko bidez igorri E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera).

 

Arreta publikorako ordutegia Donostiako Sustapenaren webgunean adieraziko da.

 

Edozein informazio edo kontsultarako 943.482.800 telefono-zenbakian emango da arreta, edo baita aipatutako helbide elektronikoan, honako gaia aipatuz: DonostiaINN laguntzak

 

Erakunde interesdunek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskabideen balorazioa egiteko:

  1. Eskabide-orria ( “Eskabidea” eranskina).

  2. Eskatzailearen IFKa eta, dagokion kasuan, pertsona ahaldunaren NANa.

  3. Memoria deskribatzailea, deialdi honen markoan garatuko diren jarduerak jasoko dituena: jarduerak, hizlariak, publiko hartzailea, egutegia, ordutegiak, kolaboratzaileak, babesleentzako plangintza (zenbatekoen eta kontraprestazioen zehaztasunak), etab.

Eranskinak osotasunean bete beharko dira.

 

Interesdunek Donostiako Sustapenaren 2017, 2018 edo 2019ko deialdietan aurrez laguntzaren bat eskatu baldin badute, ez dute zertan apartatu honetan eskatutako dokumentazioa berriz aurkeztu, oraindik indarrean badirau eta daturik aldatu ez bada.

 

Onuradunak, egindako ardurazko deklarazio guztien egiazkotasunaren gaineko ardura hartzen du, eta bai aurkezten den gainontzeko dokumentazioaren gainekoa ere.

 

Donostiako Sustapenak beharrezko iritzitako informazio oro eskatu ahal izango du, oinarri hauek betetzen direla bermatzeko.

BABESAREN ZENBATEKOA

BABESAREN ZENBATEKOA

Laguntzaren zenbatekoa 20.000 €-rainokoa izango da (BEZa kanpo). Donostiako Sustapenak ezarriko du emango duen laguntzaren zenbatekoa, aurkeztutako proiektuaren balorazioaren arabera.

BABESAREN TRAMITAZIOA ETA EBAZPENA

BABESAREN TRAMITAZIOA ETA EBAZPENA

Eskaerak erregistro-ordenaren arabera ebaluatu eta erabakiko dira, laguntza honetarako bideratu diren baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Oinarriekin bat datozen proiektuei 100 punturainoko balorazioa ezarriko zaie gehienez, Donostiako Sustapenak ezarritako lerro estrategikoei lotutako jardueren egokitasunaren inguruko oniritzia eman ondoren.

 

Proiektuek 60 puntuko gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute onartuak izateko.

 

Donostiako Sustapena gutxieneko puntuazioa lortu ez duten proiektuen eskatzaileekin harremanetan jarri ahal izango da, beti ere 40 puntu edo gehiago lortu badituzte, proiektuaren ulermen egokia eman dela egiaztatu ahal izateko.

 

Laguntzaren zenbatekoa lortutako puntuazioaren arabera ezarriko da, oinarri hauetako 5. artikuluan ezartzen denarekin bat etorrita.

 

Proiektuaren behin betiko erabakia 15 eguneko epean emango da egokitasunari buruzko informazioa eman ondoren (dokumentazio administratiboaren zuzenketarako epea kontutan hartu gabe, hala balegokio). Ezarritako epean laguntza emateko ebazpena ez emateak ez du esan nahiko laguntza eman denik.

 

Donostiako Sustapenak aurkeztu beharreko dokumentazioa berrikusiko du. Eskabideari erants dakiokeen beste edozein dokumentazio, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera beharrezko ez dena erabakia emateko, ez da laguntza emateko berrikusi beharko.

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI