logo ayuntamiento cabecera

Bonu Teknologikoa - CIC Nanogune

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, CIC Nanogunekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 14.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, CIC Nanogunekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 14.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

XEDEA

XEDEA

CIC NANOGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

 

Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC NANOGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez.

 

CIC nanoGUNE nanozientzian eta nanoteknologian espezializatutako ikerketa kooperatibo zentrua da eta Donostian kokatuta dago. 2009ko urtarrilean ireki zen eta gaur 80 ikerlari baino gehiago ditu bere lantaldean. Urte hauetan, nanozientzia esparru anitzetan abangoardia ikerketak garatu ditu eta jakintza eta teknologia eskualdaketarako proiektuetan aurrena izan da. Graphenea, Simune, Ctechnano, Evolgene edo Prospero Biosciences bezalako nanoteknologiko oinarria duten enpresa berrien sorkuntzan betekizun handia eduki du. Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziak Maria de Maeztu saria eman dio bere ikerketa proiektuagatik. Sari hau estatu mailan garrantzitsuenetakoa da.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea

  1. Bertoko proiektua izatea, eta diruz lagundutako proiektua garatzen den zentrua edo denda Donostian egon behar da.

  1. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.

Kasu onetan, pertsona fisikoak (enpresaren eraketa aurretik) ere onuradunak izan daitezke.

  1. Ezingo dute onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek

  • Honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio agiriak:

  1. Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
  2. Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
  3. Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
  4. Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
  5. Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  6. Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
  7. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
  8. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
  9. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
  10. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
  11. Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.
  • Nazioarteko hedadura.
  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.
  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren eragin ahaleman.
  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Eranskina: Bonu teknologikoen dokumentazio espezifikoa gidoia. Gutxienez ondorengo informazioa izango du:

  • I+D+i agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena Ahalmen Katalogoko beharrezko teknologiak eta zentru nagusia identifikatuz eta haien beharra justifikatu.
  • Proiektuari lotutako lan taldearen deskribapena zentru teknologikoarekin harreman lana egingo duena.
  • Aurreikusten den lan kronograma.
  • Beste zentru teknologikoekin edukitako aurreko esperientziak

 

Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik) ondorengo informazioa duen enpresa plana ere aurkeztu behar du.

  • Bazkide gakoak: Proiektuaren pertsona eragileen aurkezpena.
  • Jarduera gakoak: Garatuko diren jardueren xehetasunak.
  • Balio proposamena: Proposatutako abantailaren xehetasunak.
  • Bezeroen alorra: Bezero objektuen eta erakartze moduaren informazioa.
  • Kostuen egitura: Aurreikusitako kosteen egitura.
  • Aurreikusitako diru iturria: Aurreikusitako diru-sartze eredua.
  • Proiektua egiten den zentrua edo denda Donostian kokatuta dagoela konpromisoa.

 

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektuei, programan honetan hautatutako proiektuei laguntzeko ontzat emango diren bonu teknologikoen bidez lagunduko diren baliabide ekonomikoak 58.800 eurotan izango dira. Bi entitateek era partekatuan hartuko dute gain ekarpen ekonomiko hau: Donostia Sustapenak ekarpenaren %70 hartuko du gain eta CIC NANOGUNEk, berriz, ekarpenaren gainontzeko %30.

 

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 14.500 euroetara arteko bonu bat planteatzen da, BEZ kanpo, proiektuaren garapenaren arabera:

 

Bonu teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.
  • Bonu Teknologikoa laguntzaren balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Ebaluaketa teknikoa 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, garapen komertzialaren, garapen finantzarioaren eta giza kapitalaren garapenaren deskribapena... 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta.
5

1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea.

10

2. Hiriarekin lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak.

 5
PROIEKTUAREN PUNTUAKETA OSOA  70

 

Honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da berariazko ebaluazioa (bonu teknologikoa):

Proiekturako eskatutako zerbitzu aurreratuekiko egokitzapen maila: 30
Justifikatzen al dira aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuak? 10
Zein aukera dago aurreikusitako emaitzak lortzeko jasotako zerbitzu teknikoen ondoren? 10
Enpresak teknologia zein mailatan bereganatu du? Planteatutako taldearen deskripzioarekin bat egiten du? CCTTekin aurretik lan egindako esperientziarik al dago? 10

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa da, eskaera erregistratutako datatik zenbatzen hasita.

 

Eskaera ontzat eman ondoren, CIC NANOGUNE-k aurrekontu bat osatu beharko du eta inplikatutako hiru alderdien arteko negoziazio fase batera igaroko da (onuraduna, CIC NANOGUNE eta Donostia Sustapena) Bonu Teknologikoa programapean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko helburuarekin.

 

Bai Bonu Teknologikoaren programarako definitutako amaierako proiektuaren dimentsioa eta bai aurrekontuan onetsitako zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean eta hura onuradunarentzako bonu bilakatuko da, aurrekontuan aipatutako jarduerak garatzeko helburuarekin. Bonua lortzeak ez du esan nahi onuradunari zenbatekoa zuzenean ordainduko zaiola.

CIC NANOGUNE ZERBITZUEN KATALOGOA

CIC NANOGUNE ZERBITZUEN KATALOGOA

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

 

1. Adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresak papera fabrikatzeko erabilitako altzairuzko arrabolen itsaspen eta lehortze propietateak hobetu nahi ditu.

 

Paperaren ekoizpen-kateko altzairuzko arrabolen materialak estaltzeko aukera ikertu nahi da, itsaspenaren aurkako eta lehortze propietateak hobetzearren.

 

Egin beharreko lanak hainbat etapa izango lituzke:

  1. Altzairuzko arrabolaren azaleran mikroegiturak fabrikatzea, prentsatze eta lehortze prozesuan altzairuzko arrabolen itsaspenaren aurkako propietateak eta/edo hidrofilikoak hobetzearren.
  2. TiCN, TiAIN, DLC,… motako material ez-organikoen edo Tefloi® erako material organikoen propietateak eta horien eragina aztertzea, prentsatze eta lehortze prozesuetan altzairuzko arrabolen estaldura bezala erabiltzeko.
  3. a) eta b) konbinatzea. Mikroegiturekin prototipoak fabrikatzeko litografia optikoa erabiliko litzateke teknika bezala. Behin prozesua optimizatuta, industriarako eskala-aldatzea litografia optikoaren eta/edo laser ablazioaren bidez egin daiteke.

 

 

Aurrean aipaturiko materialekin arrabolak estaltzeko dauden tekniken artean honako hauek aurkitzen dira: ihinztadura katodikoko lurrunketa-sistemak (sputter evaporation), lurrungailu termikoak eta ALD (atomic layer deposition). Lurruntzeko teknika estaltzeko aukeratutako materialaren arabera hautatuko da. Egun aipaturiko teknikak industrian erabiltzen dira edo laster ateratzea aurreikusten da.

 

Lehen urratsa litzateke prototipoak fabrikatzea, estaltzeko material ezberdinak eta/edo mikroegituren diseinu ezberdinak erabiliaz altzairuzko pieza txikietan. Prototipo horiek hasierako analisiak egiteko balioko dute.

 

 

Proposamenak abantaila ekonomikoak, energetikoak eta ingurumen-arlokoak ditu. Gainera, aurrerapen horri esker, paperaren fabrikazio-prozesua eraginkorragoa izatea aurreikusten da.

 

 

Paperaren lisotasuna eta distira hobetzea.

 

 

2. Adibidea: (ENPRESA): farmazia-sektoreko enpresa batek bere formulazioen eraginkortasuna hobetu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea nola banatzen diren eskala nanometrikoan osagai aktiboan matrize polimerikoan.

 

Produktu farmazeutikoen formulazio ezberdinetan osagai aktibo ezberdinen presentzia eta nanoeskalako banaketa ikertu nahi da. Eremu hurbileko ekortze-mikroskopioa erabiliko litzateke (s-SNOM).

 

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Espektroskopia infragorriaren bidez (FTIR espektroskopia bezala ezaguna), material organikoak identifika daitezke; hori dela-eta, asko erabiltzen da produktu farmazeutikoak aztertzeko (osagai farmazeutiko aktiboak nahiz matrize polimerikoak). Duela gutxi nano-FTIR teknika garatu da, espektroskopia infragorria egiteko aukera ematen duena eskala nanometrikoan, eta karakterizazio kimikoa nanoeskalan egiteko aukera ireki du. Nanoeskalan, infragorriaren espektroak (nano-FTIR; 30x30x60 nm inguruko bolumenaren karakterizazio kimiko osoa) ez ezik, xurgatze-mailako irudi nanometrikoa (2D mapaketa, maiztasun infragorri zehatzean, 30 nm inguruko bereizmen espazialarekin) ere neur daitezke. FTIR-en antzera, nano-FTIR teknika karakterizazio-teknika ez suntsitzailea da. NanoGUNE erreferentea da mundu-mailan teknika honetan, eta neurtze-zerbitzuak eskaintzen ditu.

 

 

Egin beharreko lanak hainbat etapa izango lituzke:

  1.  Laginen hornidura. Enpresak aztertu beharreko laginak emango lituzke. Ziurrenik, enpresak kontrol-laginak ere emango lituzke (adib., osagai hutsak, muturreko formulazio ez komertzialak).
  2.  Laginen prestaketa. Eremu hurbileko mikroskopia (s-SNOM) bidez karakterizazioa egiteko, laginen ebakidurak egingo lirateke. Prozedura horrek s-SNOM neurrietarako azalera lau egokia emango luke; horrez gain, laginaren azalerako osagai ezberdinak degradatuta ez egotea ziurtatuko luke.
  3.  Infragorriaren tokiko absortzio-espektroen neurriak (nano-FTIR espektroak), erreferentziazkoak (hau da, material hutsetan). Espektro horien arabera, osagai bakoitzaren xurgapen-maiztasun esklusiboak aukeratuko lirateke, ondorengo neurrietan erabiltzeko.
  4.  Laginean dauden osagai ezberdinen nanoeskala mapaketa. Horretarako, xurgapen-irudiak neurtuko zaizkie aurrean hautatutako maiztasunei (adib., 5x5 m-ko irudiak).
  5.  Irudietan aurkitutako osagaien infragorriaren absortzio-espektroaren neurria (nano-FTIR), karakterizazio kimiko osoa egiteko.

 

Osagai ezberdinen nanoeskala-banaketa ezagututa hobeto ulertuko lirateke produktu farmazeutikoen fabrikazio-prozesuak, prozesu horiek optimizatuko lirateke, eta, batik bat, produktuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko lirateke.

 

3. Adibidea: (ENPRESA): polimeroen enpresa batek tamaina ezberdineko core-shell partikulak fabrikatzen ditu, polimeroen konbinazio ezberdinak erabilita. Jakin nahi dute bi faseak berez bereiztuta dauden eta core-shell konformazioa osatzen duten edo bi faseak nanoeskalan nahastuta dauden.

 

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Matrize baten partikulak enbutitzea, ebakidura bat prestatzea (hots, partikulen zeharkako ebakidura) eta ebakidura horren karakterizazio kimikoa egitea, bi faseen banaketa ikusteko. Horretarako, eremu hurbileko ekortze-mikroskopio optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Laginen prestaketa espezifikoa nahiz analisi espezifikoa apur bat aldatu daitezkeen arren, lanerako metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

 

4. Adibidea: (ENPRESA): kosmetikoen enpresa batek produktu kosmetiko baten osagai ezberdinen presentzia eta nanoeskalako banaketa aztertu nahi ditu. Horrez gain, produktu horren eta osagaien banaketa aztertu nahi ditu gizakiaren ilean eta hori kendu ahal izateko erraztasuna.

 

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Laburbilduz, produktu kosmetikoaren lagina prestatzea proposatuko litzateke. Laginaren egoera/biskositatearen arabera, produktu horren geruza bat prestatuko litzateke substratu batean edo laginaren beraren ebaketa egingo litzateke. Gizakiaren ileari dagokionean, ez luke prestaketa espezifikorik beharko, ilean zuzenean neurtu ahal izango litzateke eta. Lagin horietan, produktu kosmetikoaren karakterizazio kimikoa egingo litzateke (eta gizakiaren ilearena ere bai, batez ere proteinak), eta osagai ezberdinen presentzia eta banaketa neurtuko lirateke produktuan bertan nahiz gizakiaren ilean. Horretarako, eremu hurbileko ekortze-mikroskopio optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Laginen prestaketa espezifikoa nahiz analisi espezifikoa apur bat aldatu daitezkeen arren, lanerako metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

 

5. Adibidea: (ENMPRESA): altzairuzko moldeak egiten dituen enpresa ohartu da azken produktuaren propietate mekanikoak okerragotu egin direla, ekoizpen-prozesuan altzairuzko hornitzaile ezberdinak eta mekanizazio-prozesu ezberdinak txandakatzearen ondorioz.

 

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Prozesatua izan aurretik eta ondoren, mikroskopia elektronikoaren bidez altzairuaren karakterizazioa eginda, metalaren egitura kristalinoaren inguruko informazio garrantzitsua lor genezake, piezan dauden elementu guztiak identifikatzearekin batera. Datu horiei esker jakingo dugu arazo horiek jatorriz kalitate txarreko altzairua delako gertatzen diren edota moldearen fabrikazio-prozesuarekin lotutako arazoak medio okerragotzen diren.

 

 

Kanpo Zerbitzuen Saila (External Services Department) enpresa esparru desberdinetako ikertzaileentzat eta teknikarientzat zabalik dagoen ikerketa azpiegitura bat izateko diseinatu da; ETEetatik (enpresa txikia eta ertaina) enpresa handienetara arte, industria sektoreen tarte zabalaren barruan.

 

 

Gure ezagutza mikroskopia aurreratuko plataforma batean, gela zuri batean eta nanofabrikazio eta karakterizazio ekipoak dituzten hainbat laborategietan oinarritzen da. Material aurreratuetan dugun potentziala sendotzea gustatuko litzaiguke, nanofabrikazio prozesuetako funtsezko faktore gisa.

 

1. Fabrikazio-plataforma.      

1.1. GERUZA FINEKO HAZKUNDE-ZERBITZUAK (estaldurak / coatings)

 Zer eskaintzen dugu:

  • Estaldura metalikoak, dielektrikoak edo kalitate handiko geruza isolatzaileak.
  • Substratu, beira, silizio, polimero,… sorta zabala estaltzeko aukera.
  • Azken estalduraren propietateak hobetzeko gainazaleko tratamenduak (tenplatua, azalaren aktibazioa).

Aukerak:

  • Materialen propietate mekanikoak hobetzea; adibidez, erresistentzia, korrosioa, higadura, marruskadura, itsaspena,…
  • Estaldura islagaitzak.
  • Estaldura biobateragarriak.
  • Gainazal hidrofobikoak/hidrofilikoak.
  • Eguzki-plaken industriarako fabrikazio-prototipoak.
  • Apaindura-estaldurak.
  • Estalduren kalibraziorako fabrikazio estandarra.
  • Geruza anitzeko sentsoreen fabrikazioa.

Interesgarria honako hauetarako: eguzki-industria, kostako industria, beira-estaldurak, mikroelektronika eta erdieroaleen industria, industria automobilistikoa, industria siderometalurgikoa, metalurgia, makina-erremintaren fabrikatzaileak, aeronautika, sentsorikoa, mikrofluidikoa,…

Ekipoak: lurrun-gailu termikoak eta elektroi-sortaren bidezkoak, ihinztapen-sistema katodikoak (Sputtering) eta Geruza Atomikoen Jalkitze Sistema (ALD-atomic layer deposition)

 

1.2. NANO / MICRO FABRIKAZIOAREN ZERBITZUAK

Zer eskaintzen dugu:

  • Mikro/nano egituren fabrikazioa.

Aukerak:

  • Erreferentziazko marka pertsonalizatuen fabrikazioa substratu ezberdinetan, beira, silizioa.
  • Mikroskopioetarako kalibrazio-lagin egituratuen fabrikazioa.
  • Gainazalaren topografiaren aldaketak nano eta mikro fabrikazioaren bitartez, honako hauek bezalako propietate optikoak eta mekanikoak hobetzeko: itsaspena, marruskadura, korrosioa, gogortasuna eta higadura.
  • Industria espezifikoetarako fabrikazio-estandarrak nano eta mikro metrologiarako.

Interesgarria honako hauetarako: industria mikroelektronikoa eta erdieroaleak, automatismoen industria, azterketa-laborategiak, material aurreratuen industria, mikroskopia laborategiak, mikrofluidikoa,…

 

Ekipoak: Fotolitografia ekipoa, Elektroi-sorta bidezko litografia-sistemak (EBL, electron beam lithography) eta Ioi Fokalizatuen sorta bidezko sistema (FIB, Focused Ion Beam).

 

1.3. LAGINAK PROZESATSEKO ZERBITZUAK

Zer eskaintzen dugu:

  • Jaulkitze kimikoa eta fisikoa lehorrean (dry etching).
  • Jaulkitze kimiko hezea (wet etching).
  • Hautazko jaulkitzea.
  • Tenplaketa eta kristalizazio tratamenduak (annealing).
  • Laginen eta probeten eskuzko leunketa.

Aukerak:

  • Gainazalen garbiketa; esate baterako, geruza organikoak, herdoil-geruzak kentzea.
  • Gainazalak aktibatzea (plastikoak eta zeramikak), inprimaketa, lakadura eta/edo itsaspeneko aurre prozesuak.
  • Gainazalaren aldaketa topografikoak.
  • Laginen esterilizazioa ingurune lehorrean.
  • Tenplaketa prozesuen bitartez propietateak hobetzea Ar, N2u O2 atmosferatan.
  • Mekanikoki leundutako laginen fabrikazioa mikroskopia elektronikoko laborategietarako.

Interesgarria honako hauetarako: Materiaren zientzien industria, automatismoen industria, mikroskopia elektronikoaren laborategiak, aplikazio biomedikoak,…

 

Ekipoak: Jaulkitze kimikoaren ekipoa (RIE), jaulkitze fisikoaren ekipoa (Miller ioia), mikroskopia eta labeetarako laginak prestatzeko laborategia.

 

1.4. NANO / MIKROZUNTZ ZERBITZUAK - ELECTROSPINNING

Zer eskaintzen dugu:

Nano eta mikrozuntzak neurrira, tartean material polimerikoen, biomolekulen, compositeen eta zeramikoen sorta zabala.

Aukerak:

  • Ehunak birsortzeko matrizeak diseinatzea.
  • Propietate fisikoak eta kimikoak hobetzea.
  • Zuntzak funtzionalizatzea nahi den aplikazioaren arabera.
  • Gainazal-mota desberdinak estaltzea nano/mikrozuntzekin.

Interesgarria honako hauetarako: elikagaien industria, polimeroen industria, indartzeko zuntzak, gailu energetikoen matrizeak, iragazkiak, ehunak birsortzea, botiken administrazioa,…

Ekipoa: elektrospinnig sistema.

 

2. Karakterizazio-plataforma

2.1. EGITURAZKO KARAKTERIZAZIOAREN ZERBITZUAK 

Zer eskaintzen dugu:

  • Material-sorta zabalaren egiturazko karakterizazioa, tartean material metalikoak, isolatzaileak, biologikoak, hezeak,…
  • Materialen kristal-fasea identifikatzea.
  • Topografiaren 2D analisia.
  • Egiturazko analisia 3D formatuan (tomografia)
  • Egiturazko simulazioa.

Aukerak:

  • Kalitatearen kontrola, prozesuaren higadura, narriadura, tentsioa eta erreproduzigarritasuna egiaztatzeko material-mota ezberdinetan.
  • Metaletan, aleazioetan, material zeramikoetan eta bestelako material aurreratuetan dauden hauspeakin eta aglomeratuen egiturazko analisia (3D irudiak, tamainaren karakterizazioa, faseko karakterizazio kristalografikoa).
  • Fasea identifikatzea material organikoetan eta ez-organikoetan; tentsioa (adib., SiC, Si), trantsizioak material isolagarri eta metalikoen artean (adib., VO2), polimeroen kristalinitatea, mineralen, kristal organikoen, eta abarren identifikazioa eta mapaketa.
  • Geruza fineko estalduren karakterizazioa: zimurtasuna, handiera, profila eta akatsak.
  • Egiturazko mikro eta nano karakterizazioa aurretiko tratamendurik gabe; esate baterako, nahasketetako partikulen tamainaren azterketa, ingurune likidoko materialak, material ez eroaleak, material biologikoak...
  • Fase kristalografikoa eta ale-tamainaren neurketak identifikatzea material-sorta zabalean.
  • Egiturazko simulazioak: 3D irudien egiturazko berreraikuntzan tentsioa eta irudia aztertzea.

Zertarako da interesgarria: materiaren zientzien industria, metalurgia, polimeroen industria, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntza-sektorea, energia berriztagarriak, mikroelektronikoaren industria, erdieroaleen industria, geologia.

 

Ekipoak: Mikroskopio elektronikoa (eSEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoa (TEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoaren irudiaren analisia eta simulazioa, eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), Errefletibitatea/difraktometria X Izpiak eta Indar atomikozko Mikroskopioa (AFM).

 

2.2. KARAKTERIZAZIO MAGNETIKOAREN ETA ELEKTRIKOAREN ZERBITZUAK

Zer eskaintzen dugu:

  • Propietate elektrikoen neurketak
  1. Tenperaturaren aurreko erresistentzia (2 K - 400 K)
  2. Kurbak I(V) eta V(I) tenperatura ezberdinetan (2 K - 400 K) 9 T-ra bitarte aplikaturiko eremu magnetikoa.
  3. Erresistentzia magnetikoaren neurketak.
  • Neurketa magnetikoak
  1. Une magnetikoa tenperatura aurrean (2 K - 1000 K).
  2. Histeresi-zikloaren neurketa tenperatura ezberdinetan (2 K - 1000 K).

Aukerak:

  • Propietate magnetikoen karakterizazioa.
  • Propietate elektrikoen karakterizazioa.
  • Gailu elektroniko nano eta mikroen karakterizazio osoa.

Interesgarria honako hauetarako: materialen zientzien industria, metalurgia, mikroelektronikaren eta erdieroaleen industria, nanopartikulen fabrikatzaileak, industria biomedikoa.

 

Ekipoa: Propietate Fisikoak Neurtzeko Sistema (PPMS), punta-mahaiak eta magnetometroak.

 

2.3. KARAKTERIZAZIO KIMIKOAREN ZERBITZUAK

Zer eskaintzen dugu:

  • Karakterizazio kimikoa teknika ez suntsitzaileen bitartez.
  • Nano-FTIR, Raman, Energia Dispertsiboaren X Izpiak (EDX) eta Elektroien Energiaren Galeraren Espektroa hartzea (EELS) laginean hautatutako zona nanometrikoetan.
  • Gainazaleko eta zeharkako sekzioaren mapa kimikoak.

Aukerak:

  1. Polimeroak nano eskalan identifikatzea eta aztertzea (geruza anitzeko polimeroak, polimeroaren nahasketak eta nanozuntzak, bio-polimeroak, kautxuak, polimero eroaleak, e.a.).
  2. Biomaterialak identifikatzea eta aztertzea (proteinak, fosfatoak, DNA, karbohidratoak, azidoak, e.a.) lagin biologikoetan (gizakiaren hezurrak eta hortzak, zelulak, bakteriak, birusak, bakteriofagoak, fagoak, esporak, mintz zuntzak, e.a.).
  3. Osagai aktiboak identifikatzea eta horien mapaketa lagin farmazeutikoetan.
  4. Produktu kosmetikoen analisia (adib., kosmetikoak gizakiaren ilean).
  5. Aleazioetan, metaletan, zeramiketan eta bestelako material aurreratuetan dauden aglomeratuen analisi kimikoa (irudiak 3D formatuan, tamainaren karakterizazioa, fase kristalografikoaren karakterizazioa).

Zertarako da interesgarria: polimeroen eta kautxuen industria, bizitzaren zientziak (biologia, biomedikuntza), industria farmazeutikoa, industria kosmetikoa, nekazaritza, metalurgia, mikroelektronika, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntzaren sektorea, energia berriztagarriak.

 

Ekipoak: eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), RAMAN Mikroskopia fokukidea, elektroien energiaren galeraren espektroskopia (EELSS) eta energia dispertsiboko X izpien espektroskopia (EDX).

 

2.4. BESTELAKOAK (perfilometria, elipsometria, mikroskopio optikoak,…).