logo ayuntamiento cabecera

Bonu Teknologikoa - Vicomtech

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Vicomtech-ekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: 14.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Vicomtech-ekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: 14.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

XEDEA

XEDEA

Vicomtech Ikus eta Komunikazio Elkarreraginaren Teknologia Zentruarekin (aurrerantzean Vicomtech) lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

 

Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez.

 

Vicomtech ikerketa aplikatuaren zentrua da Elkarreragin Aurreratuen, Ikusmen Artifiziala, Datuen Adimena, Ordenagailuen bidezko Grafikoak eta Mintzamena eta Hizkuntza Naturalaren Teknologietan espezializatua. Bere egitasmo nagusienetakoa da, aipatutako esparruetan, Ikerketa Aplikatuaren, Gure inguruko enpresen eta erakundeen Garapena eta Berrikuntza Teknologikoaren beharrei erantzutea. Honetarako, lehiakortasuna, garapen ekonomikoa eta Gizartearen bizitza kalitatea hobetzen du.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea

  1. Bertoko proiektua izatea, eta diruz lagundutako proiektua garatzen den zentrua edo denda Donostian egon behar da.

  1. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.

Kasu onetan, pertsona fisikoak (enpresaren eraketa aurretik) ere onuradunak izan daitezke.

  1. Ezingo dute onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek

  • Honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio agiriak:

  1. Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
  2. Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
  3. Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
  4. Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
  5. Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  6. Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
  7. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
  8. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
  9. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
  10. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
  11. Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.
  • Nazioarteko hedadura.
  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.
  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren eragin ahaleman.
  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.">E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Eranskina: Bonu teknologikoen dokumentazio espezifikoa gidoia. Gutxienez ondorengo informazioa izango du:

  • I+D+i agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena Ahalmen Katalogoko beharrezko teknologiak eta zentru nagusia identifikatuz eta haien beharra justifikatuz.
  • Proiektuari lotutako lan taldearen deskribapena zentru teknologikoarekin harreman lana egingo duena.
  • Aurreikusten den lan kronograma.
  • Beste zentru teknologikoekin edukitako aurreko esperientziak.

 

Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik) ondorengo informazioa duen enpresa plana ere aurkeztu behar du.

  • Bazkide gakoak: Proiektuaren pertsona eragileen aurkezpena.
  • Jarduera gakoak: Garatuko diren jardueren xehetasunak.
  • Balio proposamena: Proposatutako abantailaren xehetasunak.
  • Bezeroen alorra: Bezero objektuen eta erakartze moduaren informazioa.
  • Kostuen egitura: Aurreikusitako kosteen egitura.
  • Aurreikusitako diru iturria: Aurreikusitako diru-sartze eredua.
  • Proiektua egiten den zentrua edo denda Donostian kokatuta dagoela konpromisoa.

 

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektuei, programan honetan hautatutako proiektuei laguntzeko ontzat emango diren bonu teknologikoen bidez lagunduko diren baliabide ekonomikoak 101.500eurotan izango dira. Bi entitateek era partekatuan hartuko dute gain ekarpen ekonomiko hau: Donostia Sustapenak ekarpenaren %70 hartuko du gain eta VICOMTECHek, berriz, ekarpenaren gainontzeko %30.

 

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 14.500 euroetara arteko bonu bat planteatzen da, BEZ kanpo, proiektuaren garapenaren arabera:

 

Bonu teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.
  • Bonu Teknologikoa laguntzaren balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Ebaluaketa teknikoa 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, garapen komertzialaren, garapen finantzarioaren eta giza kapitalaren garapenaren deskribapena... 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta.
5

1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea.

10

2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak

 5
 PROIEKTUAREN PUNTUAKETA OSOA  70

 

Honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da berariazko ebaluazioa (bonu teknologikoa):

Proiekturako eskatutako zerbitzu aurreratuekiko egokitzapen maila: 30
Justifikatzen al dira aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuak? 10
Zein aukera dago aurreikusitako emaitzak lortzeko jasotako zerbitzu teknikoen ondoren? 10
Enpresak teknologia zein mailatan bereganatu du? Planteatutako taldearen deskripzioarekin bat egiten du? CCTTekin aurretik lan egindako esperientziarik al dago? 10

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa da, eskaera erregistratutako datatik zenbatzen hasita.

 

Eskaera ontzat eman ondoren, VICOMTECH-ek aurrekontu bat osatu beharko du eta inplikatutako hiru alderdien arteko negoziazio fase batera igaroko da (onuraduna, VICOMTECH eta Donostia Sustapena) Bonu Teknologikoa programapean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko helburuarekin.

 

Bai Bonu Teknologikoaren programarako definitutako amaierako proiektuaren dimentsioa eta bai aurrekontuan onetsitako zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean eta hura onuradunarentzako bonu bilakatuko da, aurrekontuan aipatutako jarduerak garatzeko helburuarekin. Bonua lortzeak ez du esan nahi onuradunari zenbatekoa zuzenean ordainduko zaiola. 

VICOMTECH ZERBITZUEN KATALOGOA

VICOMTECH ZERBITZUEN KATALOGOA

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

 

1. Adibidea garapen teknologikoak abian dituen enpresa eta fasetako batean laguntza behar duena. Adibidez:

Enpresak produktu bat du (esate baterako, software aplikazio bat), eta modulu bat hobetu nahi du (adibidez, eskuzko prozesu bat automatizatu) edo berri bat sortu (adibidez, datuak ustiatzeko eta ikusteko modulu berria). Enpresak, Bonu Teknologikoa programaren bitartez, ordaintzeko funtsak lortu ahal izango ditu, proiektuaren garrantziaren arabera, eta honako hauetarako: zalantza teknikoak ebaztea, bideragarritasun teknikoa aztertzea, arkitekturako aholkularitza teknologikoa, Monitorizazioa eta akonpainamendu orokorra aplikazioaren kodea garatzerakoan eta modulua bera garatzea edo hobekuntzak sartzea.

 

2. Adibidea produktu/zerbitzu baterako ideia bat duen ekintzaileak produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko analisi bat eduki nahi du. Adibidez:

X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (adibidez, kalean aparkatzeko plaza libreen adierazlea) eta ez daki zein teknologia erabili ezta soluzioa merkatuak onartuko lituzkeen prezio tartearen barruan egongo zen ala ez ere. Ekintzaileak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke produktuaren bideragarritasunaren analisia ordaintzeko. Hura honako puntuetan datza:

 

  • Arazoaren edo premiaren azterketa eta baldintza funtzionalen analisia.
  • Aukerako soluzio teknologikoen analisia eta ebaluazioa. Funtsezko teknologien analisia produktuak beharrezko funtzioak garatzeko.
  • Kostu-onuren analisia abantailak, harekin lotutako kostuak eta arriskuak baloratuz (farolekin lotutako RFID dituzten lauzak, ikuspegi artifiziala, etab.)
  • Estrategia ezarpena eta garapen teknologikoko plana, gutxieneko prototipo bideragarriaren definizioa eta hura lortzeko hurrengo urratsak.

 

3. Adibidea: azaleratzen ari diren esparruetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D Inpresioa) bere produktu edo prozesuetan sartzeko aukerak esploratu nahi dituen enpresa/ekintzailea. Adibidez:

Enpresak bere negozia berritzeko aukerak aztertu nahi ditu azaleratzen ari diren loT teknologia berriak bere produktuan aplikatuz (adibidez, funtzionalitate berriak etxeko artikuluei, argiztapen artikuluei, etab. gehitzeko aukerak esploratuz horiek eta Internet elkarrekin konektatuz). Enpresak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke azaleratzen ari diren teknologiak bere produktu/prozesu zehatzean barneratzeko aukeren mapa bat osatzeko, hurrengo puntuak kontuan hartuta:

 

  • Azaleratzen ari diren teknologia garrantzitsuen eszenatokien analisia enpresaren produktu/prozesuari dagokionez, gertuko kasuen erreferentziak esploratuz.
  • Aukera zehatzen identifikazioa eta aukeren hautaketa.
  • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onuren analisia.

 

EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK

 Software: SW arkitekturen diseinua, prototipatu azkarraren edo honako hauen aplikazioen bideragarritasunaren analisia:

  1. a) Irudiaren teknologiak, bistaratzea, konputazioa eta datuen analisi adimentsua eta pertsona-makina elkarreragitea sektore klinikoan, sozio-sanitarioan, bioteknologikoan eta farmazeutikoan.
  2. c) Eredu prediktiboak eta erabakiaren aurreko euskarri-sistemak sortzea, gaixoen pronostikoaren prebentzio, estratifikazio eta aurreikuspenerako. 
  3. d) Osasun-mailako datu heterogeneoen integrazioa eta harmonizazioa, datu omikoen analisia eta horien prozesamendua eskala handian (Big Data), Medikuntza Pertsonalizatua ezartzeko.
  4. e) Multimedia edukien kudeaketa (ikus-entzunezko edukiaren latentzia baxuaren banaketa denbora errealean, QoE esperientziaren kalitatea maximizatzeko algoritmoak eta banaketa-arloko kostuen optimizazioa).
  5. f) Multimedia zerbitzuekin elkarreragiteko teknologiak (3D Media edukiaren bistaratzea eta interakzioa, bideoa, audioa, bideo onmidirekzionalak eta 3D barne; eta pantaila anitzeko zerbitzuen orkestazioa).  
  6. g) Ikus-entzunezko zerbitzuetako pertsona-taldearen interakzioa neurtzeko teknologiak (espazio fisiko berean audientzia barne, urruneko audientziarekin konbinatuta).
  7. h) Itzulpen automatikoaren sistemak.
  8. i) Hizkuntza ezagutzeko eta transkripziorako sistemak.
  9. j) Hizkuntza naturala automatikoki prozesatzeko sistemak; testu-kopuru handiak.
  10. k) Datu-kopuru handiak ustiatzeko sistemak
  11. (Big Data, Data Intelligence, Visual Analytics) eta energia eta prozesu industrialetarako eredu prediktiboak sortzea.
  12. l) Ikuspegi artifizialeko aplikazioak, denbora errealean.
  13. m) Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtual aplikatuaren aplikazioak.
  14. n) Simulazioak (Digital Twin, Modelatze Biomekanikoa).
  15. o) HMI aurreratuak.
  16. p) Adimen artifiziala (Machine Learning, Deep Learning,…).
  17. q) Informazio-sistema eta komunikazio-sare tradizionaletan nahiz industrialetan ohiz kanpoko portaerak eta portaera maltzurrak detektatzeko zibersegurtasuna.
  18. r) Transakzio-sistemetan, ikaskuntza automatikoko ereduetan edo software aplikazioetan ahuleziak bilatzeko zibersegurtasuna. 
PRODUKTUAREN DISEINUKO ZERBITZUAK 
 Algoritmia integratzea HW dedikatuan eta/edo prozesamendu baxukoan (i.MX, ARM arkitekturak, GPU prozesamendua, e.a.).