logo ayuntamiento cabecera

Bonu Teknologikoa - Tecnun

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Tenun-ekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: 12.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Tenun-ekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: 12.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

XEDEA

XEDEA

TECNUN-arekinlankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

 

Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUN-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez.

 

TECNUN – Donostiako Ingenieroen Goi Eskola, Nafarroako Unibertsitatekoa, injenieroen lanbide, zientifiko eta giza heziketa udalean egiten ari da duela 55 urte baino gehiago. TECNUN, 1961an sortu zen eta handik aurrera irakasuntzak, ikerketa eta gizartearekiko zerbitzuaren artean oreka mantentzen du ekinta hauek haien artean osatuz.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea

  1. Bertoko proiektua izatea, eta diruz lagundutako proiektua garatzen den zentrua edo denda Donostian egon behar da.

  1. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.

Kasu onetan, pertsona fisikoak (enpresaren eraketa aurretik) ere onuradunak izan daitezke.

  1. Ezingo dute onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek

  • Honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

Administrazio agiriak:

  1. Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
  2. Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
  3. Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
  4. Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
  5. Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  6. Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
  7. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
  8. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
  9. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
  10. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
  11. Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra
  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa
  • Nazioarteko hedadura
  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra
  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak
  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa)
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
  • Proiektuaren eragin ahaleman
  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.">E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Eranskina: Bonu teknologikoen dokumentazio espezifikoa gidoia. Gutxienez ondorengo informazioa izango du:

  • I+D+i agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena Ahalmen Katalogoko beharrezko teknologiak eta zentru nagusia identifikatuz eta haien beharra justifikatuz
  • Proiektuari lotutako lan taldearen deskribapena zentru teknologikoarekin harreman lana egingo duena.
  • Aurreikusten den lan kronograma.
  • Beste zentru teknologikoekin edukitako aurreko esperientziak.

 

 

Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik) ondorengo informazioa duen enpresa plana ere aurkeztu behar du.

  • Bazkide gakoak: Proiektuaren pertsona eragileen aurkezpena.
  • Jarduera gakoak: Garatuko diren jardueren xehetasunak.
  • Balio proposamena: Proposatutako abantailaren xehetasunak.
  • Bezeroen alorra: Bezero objektuen eta erakartze moduaren informazioa.
  • Kostuen egitura: Aurreikusitako kosteen egitura.
  • Aurreikusitako diru iturria: Aurreikusitako diru-sartze eredua.
  • Proiektua egiten den zentrua edo denda Donostian kokatuta dagoela konpromisoa.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektuei, programan honetan hautatutako proiektuei laguntzeko ontzat emango diren bonu teknologikoen bidez lagunduko diren baliabide ekonomikoak 75.000 eurotan izango dira. Bi entitateek era partekatuan hartuko dute gain ekarpen ekonomiko hau: Donostia Sustapenak ekarpenaren %70 hartuko du gain eta TECNUN-ek, berriz, ekarpenaren gainontzeko %30.

 

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 12.500 euroetara arteko bonu bat planteatzen da, BEZ kanpo, proiektuaren garapenaren arabera:

 

Bonu teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.
  • Bonu Teknologikoa laguntzaren balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Ebaluaketa teknikoa 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, garapen komertzialaren, garapen finantzarioaren eta giza kapitalaren garapenaren deskribapena. 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta.
5

1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea.

10

2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak

 5
 PROIEKTUAREN PUNTUAZIO OSOA  70

 

Honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da berariazko ebaluazioa (Talentu Berritzailea):

Proiekturako eskatutako zerbitzu aurreratuekiko egokitzapen maila:

30
Justifikatzen al dira aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuak? 10
Zein aukera dago aurreikusitako emaitzak lortzeko jasotako zerbitzu teknikoen ondoren? 10
Enpresak teknologia zein mailatan bereganatu du? Planteatutako taldearen deskripzioarekin bat egiten du? CCTTekin aurretik lan egindako esperientziarik al dago? 10

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa da, eskaera erregistratutako datatik zenbatzen hasita.

 

Eskaera ontzat eman ondoren, TECNUN-ek aurrekontu bat osatu beharko du eta inplikatutako hiru alderdien arteko negoziazio fase batera igaroko da (onuraduna, TECNUN eta Donostia Sustapena) Bonu Teknologikoa programapean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko helburuarekin.

 

Bai Bonu Teknologikoaren programarako definitutako amaierako proiektuaren dimentsioa eta bai aurrekontuan onetsitako zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean eta hura onuradunarentzako bonu bilakatuko da, aurrekontuan aipatutako jarduerak garatzeko helburuarekin. Bonua lortzeak ez du esan nahi onuradunari zenbatekoa zuzenean ordainduko zaiola. 

TECNUN ZERBITZUEN KATALOGOA

TECNUN ZERBITZUEN KATALOGOA

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

 

1. Adibidea: garapen teknologikoak abian dituen faseetako batean laguntza eska dezakeen enpresa. Adibidez:

Enpresak produktu-sorta bat du, eta beste berri bat atera nahi du (adibidez, bateriadun sentsoreen sarea du, eta autoelikaturiko sentsoreen sare bat nahi du). Enpresak Bonu Teknologikoaren bitartez funtsak lor ditzake entsegu guztiak ordaintzeko edo energiaren zatia kudeatzeko software zehatz bat garatzeko.

 

2. Adibidea: produktu/zerbitzuaren gaineko ideia bat duen pertsona ekintzailea, produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko analisia egin nahi duena:

X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologikoaren ideia bat du (adibidez, kale batean aparkatzeko plaza libreak daudela adierazten duena), eta ez daki zer-nolako teknologia erabili behar duen, ez eta irtenbidea merkatuak onartuko lituzkeen prezioen artean egongo litzatekeen ere. Ekintzaileak Bonu Teknologikoa programaren bitartez funtsak lor ditzake produktuaren bideragarritasun teknikoaren analisia ordaintzeko.

 

Analisi horretan, ondorengo puntuak sartuko lirateke:

  • Baldintza funtzionalen analisia.
  • Produktuak eskatutako funtzioak garatzeko funtsezko teknologien analisia; abantailak eta desabantailak eta horien gaineko kostuak identifikatzea.
  • Bloke nagusiak eta horiekin loturiko gastuak identifikatzea.
  • Garapen teknologikoaren estrategian orientazioa eskaintzea.

 

EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK
Bideragarritasun tekniko-ekonomikoaren analisia elektronikako zirkuitu integratuan sartzeko. 
Bloke analogiko integratuak modu eskematikoan diseinatzea.
Zirkuitu integratuen karakterizazioa. 
Maiztasun handiko haririk gabeko komunikazioei buruzko aholkularitza teknologikoa.
Errendimendu handiko PCBn diseinua eta simulazioa.
Antenen diseinua eta simulazioa zehaztapenen arabera.
Simulazio elektromagnetikoak. 
Antenen karakterizazioa. 
RFID pasiboen eta aktiboen karakterizazioa.
Chipless sentsoredun IoT aplikazioen bideragarritasun-azterketa.
SEGURTASUN-ZERBITZUAK 
Enpresa eta azpiegitura kritikoen erresilientzia analisia.
SERIOUS GAMES-ETAN OINARRITURIKO PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZUAK  
 “Serious games”-en definizioa eta industria-simulagailuak prestakuntza-ikastaro online eta presentzialetarako.
SERIOUS GAMES-ETAN OINARRITURIKO PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZUAK 

Produktu berrien industria-diseinurako metodologien inguruko aholkularitza teknikoa.

 

Produktu, prozesu edo sistema berri baten alderdi ergonomikoei buruzko aholkularitza.
Produktu, prozesu edo sistema berri bat modelatzeko eta simulatzeko erremintak garatzea, bideragarritasuna egiaztatu eta diseinua eta kontzeptua aurrez definitzeko.
Produktu, prozesu edo sistema berri baten alderdi mekanikoei buruzko aholkularitza teknikoa.
Produktu, prozesu edo sistema baten analisi esperimentala, sentsorizazioa, monitorizazioa eta diagnostikoa, behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko eta gerta daitezkeen akatsak identifikatu eta zuzentzeko.
Programa konputazional espezifikoen bitartez, produktu, prozesu edo sistema baten kalkulu aurreratuak, behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko eta gerta daitezkeen akatsak identifikatu eta zuzentzeko, esperimentalki sakondu ezin diren kasuetan.
Egituren simulazioa eta modelatzea (zuntzak, material porotsua, e.a.).
Biomaterialen degradazio-prozesuen simulazioa.
Prozesu zelular sinpleen simulazioa (migrazioa, deformazioa, e.a.).
KULTIBO-EUSKARRIEN ZERBITZUAK 
Biorreaktoreen diseinua eta fabrikazioa jarduera mekanikoarekin edo elektrikoarekin.
Gailu mikrofluidikoen diseinua eta fabrikazioa (kultibo zelularrerako). 
Maila polimerikoen fabrikazioa electrospinning tekniken bitartez.
Maila polimerikoen fabrikazioa 3D inprimaketa-tekniken bitartez (FDM).