logo ayuntamiento cabecera

Tokiko talentuaren itzulera

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Nazioartean aurkitzen diren donostiar 35 urtetik beherako gazte kualifikatuak itzultzea bultzatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako tokiko proiektuak garatzeko kontratatuta

HARTZAILEA: Enpresa txiki, ertain eta handia. RVCTI-eko kide diren entitateak, Donostian kokatuta badaude. *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: Gutxienez 12 hilabeteko eta %100eko lanaldiko kontratazioak

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 52.400 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2019ko urtarrilak 1 - 2020ko martxoak 28

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: Trebakuntza duten eta Donostiako udal mugartera itzuli nahi duten pertsonak kontratatzea sustetzeko laguntza-programa.

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Nazioartean aurkitzen diren donostiar 35 urtetik beherako gazte kualifikatuak itzultzea bultzatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako tokiko proiektuak garatzeko kontratatuta

HARTZAILEA: Enpresa txiki, ertain eta handia. RVCTI-eko kide diren entitateak, Donostian kokatuta badaude. *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: Gutxienez 12 hilabeteko eta %100eko lanaldiko kontratazioak

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 52.400 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2019ko urtarrilak 1 - 2020ko martxoak 28

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: Trebakuntza duten eta Donostiako udal mugartera itzuli nahi duten pertsonak kontratatzea sustetzeko laguntza-programa.

 

XEDEA

XEDEA

35 urtetik beherako hiriko gazteen itzulera sustatzea (kontratazioaren momentuan adin hori dutenak), kualifikatuak daudenak eta langabezian daudenak, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako tokiko proiektuen garapenerako.

 

Horretarako, erakunde desberdinentzako laguntza ekonomikoak bideratuko dira, zeinak, berrikuntza edota ikerkuntza proiektuen bitartez hiriko garapen ekonomiko sozial eta produktiboa sustatuko duten, atzerrian edota Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden profesional kualifikatuen kontratazioaren bidez, hiriko etorkizunaren oinarrien garapena lortu ahal izateko.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea.
  2. Bertoko proiektua izatea, eta laguntzaren objektua den pertsonaren kontratazioaren lan zentroa Donostian egon behar da.
  3. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.
  4. Irabazi asmorik gabeko erakundeek ezingo dute onuradunak izan, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) (ekainaren 23ko 109/2015 Dekretu bidez arautua) kideak diren erakundeak izan ezik, betiere laguntzaren xedeko pertsonaren lantokia Donostian kokatzen bada.
  5. Ezingo dira onuradunak izan honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

 

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira.(www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, DonostiaINN Laguntzak, Tokiko Talentuaren Itzulera.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio dokumentazioa:

  • Eskaera orria (“Eskabidea” eranskina).
  • Laguntza eskatu duen pertsonaren edo entitatearen banku datuen alta fitxa, dagokion banku entitateak sinatuta (“Banku-datuak” eranskina).
  • Eskatzailearen NAN kopia, pertsona fisikoa bada.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFK kopia eta, hala dagokionean, sinatzailearen NAN.
  • Pertsona juridikoa bada, eraketaren eskritura edo dokumentuak, sortze Estatutuak edo akta, non jarduera araupetzen duten arauak adierazten diren, behar bezala inskribatuta, hala dagokionean, dagokion Erregistro Publikoan, dena delako pertsona juridiko motaren arabera. Berezko nortasun juridikorik gabeko Elkarte Zibilak izanez gero, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua sartuko da barne.
  • Eskaera sinatu duen pertsonak ez badu bat egiten eratze eskrituretan edo dokumentuetan inskribatutakoekin, horrez gain, ahalduntze eskritura publikoa ere entregatu beharko da, non eskaera egiteko ahalmena egiaztatzen den.
  • Zerga obligazioak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Gizarte Segurtasunarekiko obligazioak bete izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ekonomia jardueren eguneratutako dokumentua-historikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak igorrita.
  • Donostiako Udalaren ziurtagiria, non ziurtatzen den laguntza eskatu duenak ez duela harekin zergarik edo, besterik egon ezean, berariazko baimena (Zinpeko Aitorpenaren eranskinean sartuta), Donostia Sustapenak aipatutako informazioa Udaletik bertatik zuzenean eskuratu ahal izateko.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen (RVCTI) kide bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren ebazpena. Beraren bidez, eskatzailea Zientzia eta Teknologia Agentetzat onartzen da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan.

 

Onuradunak bere gain hartzen du egindako erantzukizun aitorpen guztiak benetakoak izatearen erantzukizuna, eta baita aurkeztutako gainontzeko dokumentazio osoarena ere.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa:

Deskripzio Memoria bat aurkeztea, non deialdi honen esparruan garatu beharreko proiektu berritzailea biltzen den, hurrengo atalak barne (4. eranskina: Memoria Txantiloia):

 

Memoria teknikoan proiektuaren diseinu orokorra azaldu behar da (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak), zein egoeratan aurkitzen den argi eta garbi adieraztearekin batera:

 

Proiektuaren inguruko dokumentazioa

  • Proiektuaren izenburua.
  • Proiektuaren deskribapen laburra.
  • Eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Lanaren kronograma.
  • Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna:

Proiektuaren helburuak, adierazleen segimendua.

Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.

 

Premiak: gastuak, langileak, laguntza teknikoa,…

  • Proiektuaren inpaktu potentziala honako gai hauekiko: lehiaren posizionamendua, proiektuaren emaitzek erakundearentzat, hiriarentzat eta/edo merkatuarentzat izango duten inpaktua, nazioarteko proiekzioa,…
  • Fasean espero diren emaitzak, eskatutako laguntza eskura dezaketenak.
  • Segimendua, kontrolaren adierazleak: entregagaiak, bilerak, e.a.
  • Proiektuaren garapen iraunkorra: iraunkortasun ekonomikoaren, sozialaren eta/edo ingurumen-arloko irizpideen arabera.
  • Proiektuak duen lotura hiriko ildo estrategikoekin eta sustatutako sektore estrategikoekin.

 

Enpleguaren inguruko dokumentazioa

  • Eskatutako profilaren deskribapena.
  • Sortutako enplegu-aukeraren deskribapena: iraupena, harrera, segimendua, barne-garapena.
  • Lan-taldearen deskribapena (barne-kanpokoa), plantila gehitzeko aurreikuspena,…
  • Hautaketa-prozesurako enpresan erreferentea den pertsona.
  • Estali beharreko eskaintza kudeatzeko eta hautagaiak bilatzeko egutegia; besteak beste,
  • Eskaintza/k argitaratzeko gutxi gorabeherako egunak.
  • Hautapen-prozesua ixteko aurreikusitako eguna.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. 

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Laguntza kontratazio bakar bati entregatu ahal izango zaio proiektu bakoitzeko. Entitate bakoitzak nahi adina proiektu guztiak aurkeztu ahal izango ditu deialdi bakoitzeko.

 

Laguntza gehienez 52.400 eurotan izango da, gutxienez 12 hilabeteko eta %100eko lanaldiko kontratuetarako.

 

Kontratazio bakoitzean ordaindu beharreko amaierako zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen eta enpresak eraginkortasunez aurre egin eta ordaindutako gastuen benetako kostuaren %100 izango da.

 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin zuzenean lotutakoak, hau da: soldata (dieten kontzeptua kanpo) eta enpresaren pentzurako gizarte segurantza, lehendabiziko 12 hilabetekoak, lan kontratuaren hasieratik zenbatzen hasita (aldi hau aukeratu daiteke).

 

Kontratatutako pertsonek hurrengo gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte:

  1. 35 urtetik beherakoak izatea kontratazioaren unean

  1. Unibertsitateko Goi Mailako titulua, Diplomatura, Lizentziatura edo Goi Mailako Lanbide Heziketa edukitzea.

  1. Donostiarekin lotura izatea. Donostiarekin lotura dutenak izango dira hurrengo baldintzetako bat betetzen duena:

Donostian jaio izana.

Donostian erroldatua izana gutxienez 5 urte aldi batez.

Titulazio ofizial bat Donostian kokatutako fakultate eta/edo unibertsitate eskolaren batean.

  1. Egoitza bai atzerrian edo bai Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo edukitzea, lan kontratua hasi baino hilabete baten ondorengo aurreko 12 hilabetez, etenik gabe.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan, gutxienez, lan kontratua hasi aurretiko 12 hilabetez lan egin izana, etenik gabe.

  1. Langabezian eta Lanbide-SVE (Servicio Vasco de Empleo) zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea Gipuzkoako lurralde historikoko bulegoetako batean (eta horrenbestez, erroldatuta izatea). Izen-emate data lan harremanaren hasiera data baino lehenagoa izango da. Langabetuek ez dute Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko langile gisa alta emanda egon behar, ezta Langile Autonomoen Araubide berezian ere, gutxienez, lan harremana hasi baino lehenagoko egunetik aurrera.

  1. Kontratatutakoa ezkontidea, izatezko bikotea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera), arbasoa, ondorengoa edo bigarren mailako alboko senitartekoa ez izatea, jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, afinitatean, izatezko bikotea eratzetik sortutako harremanean edo onuraduna adoptatzetik eratorritakoan bada ere, ezta ere aipatutako onuradunarekin lotura duten pertsonekin duen harremanean, Gipuzkoako Sozietateen Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluaren 3. atalarekin bat eginez.

 

Lan kontratazioek honako gutxieneko baldintzak bete behar dituzte:

a) Lan kontratua 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko otsailaren 28ra izango da (lan kontratuaren hasiera data)

b) Jaso beharreko soldata, eta hura kontratuan adieraziko da (zenbatekoa euroetan), gutxienez, urteko 40.000 euro gordin izatea.

c) Kontratuak urtebeteko edo hortik gorako iraupena izango du eta lanaldia %100ekoa izango da. Iraupena aldi horretaz eta lanaldi horrekin mantendu beharko da.

a) Ebazpen dataren barruan gauzatu ez diren kontratazioak gehienez 2 hilabeteko epe batean egin beharko dira, laguntza ebazten den datatik aurrera, arrazoitutako kausak direla eta, Donostia Sustapenak hasiera data desberdina espresuki baimentzen badu izan ezik.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak ebaluatu eta ebatziko dira sarreran erregistratzen diren hurrenkeraren arabera, laguntzan erabiltzeko baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Oinarri hauen arabera aurkeztutako proiektu guztiak ebaluatuko dira gehienezko 100 puntu oinarri hartuta.

 

Aukeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

 

  • 1. eta 2. atalei dagokien balorazioa, 50 puntuetara arte, gutxienez 35 puntu lortu behar dira laguntza ontzat eman ahal izateko.
  • 3. atalari dagokion balorazioa, 50 puntuetara arte, gutxienez 30 puntu lortu behar dira laguntza ontzat eman ahal izateko.

 

 

Proiektuak hurrengo balorazio irizpideen arabera ebaluatuko dira:

1. Proiektuaren balorazio teknikoa 47
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea (proposamena) 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak,….. 17

1.3. Desarrollo sostenible del proyecto: en base a criterios de sostenibilidad económica, social y/o medioambiental.

3
1.4. Proiektuaren inpaktu potentziala: lehiakortasun kokapena,nazioarteko proiekzioa, …. 17
2. Hiriarekiko lotura, ildo eta sektore estrategikoak, Donostia Sustapenak definituta   3
 3. Planteatutako garapen profesionalaren (enplegua) proposamenaren balorazio teknikoa  50
Planteatutako garapen profesionalaren (enplegua) proposameneko profilaren gaitasuna. 20
Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta iraunkortasuna. 15
Proiektuaren garapenerako planteatutako lan taldea eta kontratatuko den pertsona. 15
PROIEKTUAREN PUNTUAK GUZTIRA 100

 

Donostia Sustapena eskatzaileekin harremanetan jarri ahal izango da, euren proiektuek 1. eta 2. ataletarako gutxieneko puntuazioa gainditu ez badute, baina 30 puntu edo hortik gora lortu badute, proiektua zuzen ulertu dutela kontrastatzeko.

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko epea eskaera jaso zen egunetik bi hilekoa izango da.

 

 

Tokiko Talentuaren Itzulera laguntzak Europako Gizarte Funtsak emango ditu %50ean, EGFren Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan, hurrengo programara zuzenduak: “Donostia GazteEkin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore sortuberrietan eta estrategikoetan lan-merkatura sartzea

 

donosti up 2017 logos2