logo ayuntamiento cabecera

Bono teknologikoa BioDonostia

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Biodonostiarekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 12.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, Biodonostiarekin elkarlanean.

HARTZAILEA: Enpresa txikiak eta haundiak. ZTBESko kidea partaide duen enpresa. Ekintzaileak *ikus oinarriak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 12.500 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 4 hilabete laguntzaren ebazpen positiboa ematen denetik; gehieneko data 2020ko apirilaren 30a.

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

XEDEA

XEDEA

BIODONOSTIA Elkarte Institutuarekin (aurrerantzean BIODONOSTIA) lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

 

Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, BIODONOSTIAk produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez.

 

BIODONOSTIAk ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa, osasun zerbitzuetakoa eta osasun sistemako programak sustatzeko helburua du. Osasun sistemako programak eta politikak zientifikoki funtsatu nahi ditu eta traslazional ikerketari lehentasuna eman. Gipuzkoako lurraldean jakintza zientifikoak praktika klinikora eskualdatzea azkartzeko fokatuta dago. 

 

Azken urteotan, epe luzera eta epe ertainera gure gizarteak dituen erronkei erantzuteko bideratu da. Erronka eta aukera hauek zahartzeari eta gure gizarteko garapen ekonomiko eta sozialari eta pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzari lotuta dago.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea

  1. Bertoko proiektua izatea, eta diruz lagundutako proiektua garatzen den zentrua edo denda Donostian egon behar da.

  1. Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.

Kasu onetan, pertsona fisikoak (enpresaren eraketa aurretik) ere onuradunak izan daitezke.

  1. Ezingo dute onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek

  • Honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio agiriak:

  1. Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
  2. Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
  3. Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
  4. Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
  5. Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  6. Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
  7. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
  8. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
  9. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
  10. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
  11. Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.
  • Nazioarteko hedadura.
  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.
  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa)
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren eragin ahaleman.
  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Eranskina: Bonu teknologikoen dokumentazio espezifikoa gidoia. Gutxienez ondorengo informazioa izango du:

  • I+D+i agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena Ahalmen Katalogoko beharrezko teknologiak eta zentru nagusia identifikatuz eta haien beharra justifikatuz.
  • Proiektuari lotutako lan taldearen deskribapena zentru teknologikoarekin harreman lana egingo duena.
  • Aurreikusten den lan kronograma.
  • Beste zentru teknologikoekin edukitako aurreko esperientziak.

 

Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik) ondorengo informazioa duen enpresa plana ere aurkeztu behar du.

  • Bazkide gakoak: Proiektuaren pertsona eragileen aurkezpena.
  • Jarduera gakoak: Garatuko diren jardueren xehetasunak.
  • Balio proposamena: Proposatutako abantailaren xehetasunak.
  • Bezeroen alorra: Bezero objektuen eta erakartze moduaren informazioa.
  • Kostuen egitura: Aurreikusitako kosteen egitura.
  • Aurreikusitako diru iturria: Aurreikusitako diru-sartze eredua.
  • Proiektua egiten den zentrua edo denda Donostian kokatuta dagoela konpromisoa.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektuei, programan honetan hautatutako proiektuei laguntzeko ontzat emango diren bonu teknologikoen bidez lagunduko diren baliabide ekonomikoak 75.000 eurotan izango dira. Bi entitateek era partekatuan hartuko dute gain ekarpen ekonomiko hau: Donostia Sustapenak ekarpenaren %70 hartuko du gain eta BIODONOSTIAk, berriz, ekarpenaren gainontzeko %30.

 

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 12.500 euroetara arteko bonu bat planteatzen da, BEZ kanpo, proiektuaren garapenaren arabera:

 

Bonu teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.
  • Bonu Teknologikoa laguntzaren balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Ebaluaketa teknikoa 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, garapen komertzialaren, garapen finantzarioaren eta giza kapitalaren garapenaren deskribapena. 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta 5

1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea.

10

2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak

 5

PROIEKTUAREN PUNTUAKETA OSOA

 70

 

Honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da berariazko ebaluazioa (bonu teknologikoa):

Proiekturako eskatutako zerbitzu aurreratuekiko egokitzapen maila: 30
Justifikatzen al dira aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuak? 10
Zein aukera dago aurreikusitako emaitzak lortzeko jasotako zerbitzu teknikoen ondoren? 10
Enpresak teknologia zein mailatan bereganatu du? Planteatutako taldearen deskripzioarekin bat egiten du? CCTTekin aurretik lan egindako esperientziarik al dago? 10

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa da, eskaera erregistratutako datatik zenbatzen hasita.

 

Eskaera ontzat eman ondoren, BIODONOSTIA-k aurrekontu bat osatu beharko du eta inplikatutako hiru alderdien arteko negoziazio fase batera igaroko da (onuraduna, BIODONOSTIA eta Donostia Sustapena) Bonu Teknologikoa programapean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko helburuarekin.

 

Bai Bonu Teknologikoaren programarako definitutako amaierako proiektuaren dimentsioa eta bai aurrekontuan onetsitako zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean eta hura onuradunarentzako bonu bilakatuko da, aurrekontuan aipatutako jarduerak garatzeko helburuarekin. Bonua lortzeak ez du esan nahi onuradunari zenbatekoa zuzenean ordainduko zaiola. 

BIODONOSTIA ZERBITZUEN KATALOGOA

BIODONOSTIA ZERBITZUEN KATALOGOA

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

 

1. Adibidea: (ENPRESA): diagnostiko genetiko pertsonalizatua egiten duen enpresa, “direct-to-consumer”; diagnostikoen zorroa handitzeaz gain, pankrea eta bularreko minbizien azterketa sartu nahi du.

Odolaren laginen diagnostikorako protokoloen diseinua eta prestaketa ikertu nahi dira, gaixoa pankrea edo bularreko minbiziaren ondorioz gaixo daitekeen diagnostikatzeko.

Egin beharreko lanak hainbat etapa edukiko lituzke:

  1.  IIS Biodonostiako Plataforma Genomikoarekin bilera, Institutuak dituen erremintak eta ekipamendua ezagutzeko eta diagnostiko genetikoan eta genomikoan zer-nolako teknikak erabiltzen dituen jakiteko.
  2.  Diagnostiko genetiko osoan gutxienez garatu beharreko urratsak edo baldintzak bateratzea.
  3.  Diagnostiko genetiko baten adibide praktikoa egitea.
  4.  Institutuak diagnostiko genetikoaren gaineko protokoloa idaztea, enpresa onuradunak dituen baliabideetan eta teknologian oinarrituta.

 

IIS Biodonostiako Plataforma Genomikoak dituen teknikek, erremintek eta ekipoek, haren know-how eta esperientzia profesionalarekin batera, enpresa onuradunaren jarduera erraztuko lukete, lehen mailako ezagutza praktikoa lortuko bailuke, etorkizunean diagnostiko genetikoaren inguruko protokolo profesionalak abian jartzeko.

 

2. Adibidea: (ENPRESA): Medikuntza pertsonalizatuaren eremuan, EAE abangoardia-egoeran kokatzeko helburuarekin, osasun-emaitzak prozesu asistentzialen eta osasun-kudeaketaren oinarri bezala erabiltzeko aukera ematen duten teknologia erraztaileak garatuta, jarduerak eta produktuak nazioartera eramateko gaitasun handia duen gure enpresa-ehunaren bidez munduko beste leku batzuetara esporta daitezkeen teknologiak garatu nahi dira.

 

Medikuntza pertsonalizatuaren ildo horretan, arreta jartzen da IT eta Big Data irtenbideak dituzten teknologia omikoen integrazioan.

 

Industria-enpresek (industria-enpresak) dimentsio anitzeko datuen harrapaketa sistematizatua lortzera bideratutako eredu asistentziala sortuko dute, eta harrapaketaren kudeaketak aurrerapen kualitatibora eramango gaitu honako eremu estrategikoetan: medikuntza pertsonalizatua, Big Data for Better Outcomes eta Value Based Healthcare.

 

Eredu asistentzial berriak gaixoa azterketaren erdian jartzen du, jabekuntza emanaz eta haren plan terapeutikoan parte hartzeko aukera emanaz.

 

Eredu honek honako hauetarako erremintak garatzen dituzten industria-enpresen parte-hartzea eskatzen du: dimentsio anitzeko datuen harrapaketa, gaixoen segmentazioa, emaitzen monitorizazioa eta erabaki klinikorako laguntza.

 

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitateak enpresa harremanetan jartzen du osasun-ingurune bioteknologiko edo biomedikoko agente ezberdinekin, eta araudi-mailako aholkularitza eskaintzen die.

 

Era berean, kasu honetan, IIS Biodonostiak, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen bitartez, laguntza eskaini dezake datuak kudeatzeko softwarea garatzeko, ospitaleratutako gaixoen tratamendu klinikoa errazteko eta optimizatzeko, “big-data”ren eta data-mining teknikek goren unea aprobetxatuaz.

 

Halaber, Institutuko Biologia Konputazionaleko Plataformak proiektua bultzatu dezake datuak ustiatuta eta aldagaien arteko harremanak bilatuaz, kudeaketa klinikoa optimizatzeko, beste alderdi askoren artean.

 

3. Adibidea: (EMPRESA): produktuen garapeneko sektoreko enpresak lerro zelular ezberdinetan garatutako produktuetariko baten efektua aztertu nahi du.

Institutuak kultibo zelularren analisirako zerbitzu-sorta zabala eskaintzen du, eta lerro zelular baten gainean produktu ezberdinen efektuaren azterketa erraz dezakete. Gehigarri gisa, produktua animaliengan aztertzen bada Animaliategiko Plataforman, Histologiako Plataformak ehunen azterketa inmuno-histologikoa egin dezake. Aldi berean, Ikerketa Klinikoaren Plataforma azterketa kliniko formala egiteaz ardura daiteke ondorengo faseetan, gizakiengan. 

 

IIS Biodonostiaren zerbitzuak

IIS Biodonostiako Ikerketa Bultzatzeko Plataformaren, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen eta Ikerketa Taldeen zerbitzuen eskaintza, Donostiako Sustapenaren 2018ko Bonu Teknologikoan emateko.

 

Osasun bioteknologiaren eremuko laborategi-zerbitzuak

Animaliategi Plataforma eta Operazio-gela Esperimentala.

  • Animaliengan Ikerketak egiteko Proiektuen diseinua.
  • Animalia-eredu esperimentalen garapenaren zuzendaritza.
  • Prozedura esperimentalen aholkularitza metodologikoa eta zientifikoa.
  • Entsegu preklinikoen definizioaren koordinazioa.
  • motako proiektuetan koordinazioa eta aholkularitza.
  • Plataformako langileek erabiltzaileentzako prestakuntza ematea ekipoak eta teknikak erabiltzeko.
  • Martxoaren 20ko ECC/566/2015 aginduko parametroen gaineko etengabeko prestakuntza; agindu horren bitartez, helburu zientifikoetarako eta irakaskuntzarako esperimentazio-animaliak erabiltzen dituzten langileek bete beharreko trebetasun-baldintzak ezartzen dira.
  • Espezializazio-ikastaro mediko-kirurgikoak antolatzea teknologia eta sistema berrietan.
  • Animalien osasunaren eta ongizatearen gaineko aholkularitza-zerbitzua.
  • Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeari, Gaitutako Organoari eta Eskumeneko Agintaritzari proiektuak baimentzeko beharrezko dokumentazioa izapidetzea.
  • Espezie ezberdinen organoen eta ehunen hornidura.  

 

Biologia Konputazionaleko Plataforma

  • Datu-meatzaritza, estatistika-analisia eta izaera ezberdineko irudi-datuen eta datu omikoen analisia (transkriptomikoak, epigenomikoak eta mutazionalak); datuak plataforma teknologiko ezberdinek sortutakoak izango dira (mikroarray-ak eta NGS sekuentziazio masiboa), oinarrizko biologiako nahiz biomedikuntza aplikatuko aplikazioetarako.
  • Aholkularitza esperimentuen diseinuan.
  • Nazioarteko lankidetzen bitartez urte askotako esperientziaren ondoren baliozkotutako eta optimizatutako softwarea erabilita, kalitate-kontrola eta datuen analisia.
  • Lortutako emaitzak informazio eta guzti sartzea datu-base biologiko eta biomediko askotan, algoritmoak etengabe egokituaz.
  • Informazioaren zenbakizko tratamenduaren eta horri dagokion ezagutzaren interpretazio biologikoaren arteko hesia estaltzea.
  • Aholkularitza emaitzak interpretatzeko eta horiei balioa emateko esperimentu gehigarriak proposatzeko.

 

Kultibo Zelularren Plataforma

  • Aholkularitza kultibo zelularrekin loturiko ikerketa-lerroetan eta kultibo zelularren laborategien muntaketan.
  • Ehunetatik mota zelular ezberdinak lortzea (lehen lerroak).
  • Lerro egonkorren edo hilezkortuen kultiboak: eskatutako mota zelularra badagoen informatzea, horren mantentzea, handitzea eta kriokontserbazioarekin batera.
  • Kultiboko lerro zelularren mantentzea esterilitate-baldintza zorrotzetan, horien inguruko esperimentuak behar bezala egitea ziurtatzeko.
  • Ugaltze eta bideragarritasun zelularraren gaineko entseguak.
  • Transfekzio-entseguak.
  • Zitotoxitate-entseguak.
  • Kutsadura detektatzea mikoplasma bidez.
  • Lerro zelularrak baliozkotzea.
  • Seahorse (metabolismo zelularra) entseguak edozein zelula-motarekin.
  • Inmufluoreszentzia eta mikroskopioan fluoreszentzia ikustea.

 

Genomika Plataforma

  • Sekuentziazio kapilarra: plasmidoen edo anplikonen sekuentziazioa, mikrosateliteak, MLPA.
  • Generazio berriko sekuentziazioa (NGS): neurrirako gene-panelak, mikroorganismoak, target sequencing.
  • Adierazpen genikoa denbora errealean.
  • PCR bidezko genotipatua denbora errealean edo RFLP.
  • Proteinen kuantifikazio anitza Luminex teknologia bidez.
  • PCR digitala: kuantifikazio birikoa, sentsibilitate handiko adierazpen genikoa, sakontasun handiko genotipatua.
  • Adierazpeneko mikroarray-ak: Affymetrix-ek Genechip plataformarako eskainitako edozein array.
  • ELISA entseguak eta proteinen kuantifikazioa Appliscan plaken irakurgailuarekin.
  • Proiektu bakoitzerako protokoloak neurrira diseinatzea, ondoen egokitzen den teknologia erabiliaz. Horretarako, laborategiko beharrezko ekipazioa eskura dago, IIS Biodonostiako beste Plataformen erraztasun osagarriekin batera (esate baterako, segurtasun-kanpai biologikoak).

Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

 

Histologia Plataforma

  • Aholkularitza histologiako laborategien muntaketan.
  • Ehunen prozesamendua.
  • Parafinan eta OCTn sartzea.
  • Blokeen ebakidurak OCTn (kriostatoa).
  • Blokeen ebakidurak parafinan (mikrotomoa).
  • Finkatzea eta deskaltzifikazioa.
  • Errutina-tindaketak eta tindaketa bereziak.
  • Inmunohistokimikoak (antigorputzaren prestaketarekin).
  • Inmunofluoreszentziak (antigorputzaren prestaketarekin).

Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

 

Ikerketa Klinikoaren Plataforma

  • Azterketa klinikoen diseinua: protokoloaren eta horren inguruko dokumentuen idazketa eta egokitzapena.
  • Ikerketa klinikoko azterketen eskaerak erakunde arautzaileei.
  • Entsegu klinikoen erregistroa.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua hautatzea, kontratatzea eta izapidetzea entsegu klinikoetan.
  • Azterketa zentroetan egiteko kontratuen kudeaketa.
  • Azterketa klinikoen dokumentazioaren fitxategi ofizialak egitea.
  • Proiektuarekin loturiko administrazio-dokumentazioa burutzea eta horren segimendua egitea.
  • Azterketa klinikoaren project management eta inplikaturiko langileen koordinazioa.
  • Azterketa klinikoak egiteko beharrezkoak diren pertsonen edo zerbitzuen kontratazio-profilak definitzeko aholkularitza: Monitoreak, Site Study Coordinator, Data Manager, Nurse Research, e.a.
  • Entseguaren medikazioaren kudeaketa.
  • Azterketa klinikoen monitorizazioa.
  • Erregistroen eguneratzea eta mantentzea eta txostenak bildatzea eskumeneko agintariei.
  • Entsegu klinikoen lagin biologikoak ateratzea, prozesatzea eta maneiatzea.
  • Azken txostena egitea.

 

Berrikuntzarako Laguntza Zerbitzuak

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen egitekoa da kultura berritzailea bultzatzea eta hedatzea, instituzio anitzeko eta diziplina arteko taldeak sortzeko esparru egokia emanaz, ebatzi gabeko arazo klinikoei irtenbidea emateko teknologiak elkarren artean diseina ditzaten.

 

Unitateak beharrezko akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen ditu Berrikuntza Prozesuaren etapa ezberdinetan (Merkaturako Transferentzia Prozesua), ideia horiek Osasun Sistemari eta Gizarteari balioa emango dioten produktu edo zerbitzu bilakatzera iritsi daitezen.

 

Osasun-mailako osagai bioteknologikoa edo biomedikoa duten enpresak Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua osatzen duten kideekin lotzeko balio du, Donostiako ingurune bikainaren barnean. Tartean, honako hauetako pertsona ospetsuak aurkitzen dira: Osasun-arloko I+G+b, Donostialdeako OSI, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Unibertsitate ezberdinak, Ikerketa Zentroak, Zentro Teknologikoak eta sektoreko Enpresak.

 

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitateak ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa guztiei eta berrikuntzan indarrak garatu nahi dituzten proiektuei:

  • Osasun-langileak behar klinikoa detektatzen duen unetik laguntza eskaintzea.
  1. Ideien ebaluazioa.
  2. Laguntza ikerketako ideiak eta emaitzak baloratzeko.
  • Lehendik dauden baliabide teknologikoak bilatzea eta ebaluatzea.
  • Partnerrak bilatzea eta aholkularitza I+G+b proiektuak gauzatzeko, IIS Biodonostiak parte hartzen duen I+G+b sare handiaren barnean.
  • Finantzaketa bilatzea.
  • Ikertzaileei aholkularitza Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren inguruan.
  • Ikertzaileei aholkularitza emaitzen ustiapen-akordioen inguruan.
  • Hirugarrenekin jabetza intelektualeko lizentziak negoziatzea eta emaitzak ustiatzea Institutuak parte hartzen duen proiektuetan.

 

Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2014 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

 

Ikerketa biosanitarioa

IIS Biodonostiak batez ere gaixoari bideratutako ikerketa translazionala bultzatzen du, Gipuzkoako lurralde historikoan Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren eremuan burututako ikerketa osoari estaldura ematen dio, eta instituzio anitzeko eta diziplina arteko lankidetza-egituraren bitartez herritarren osasuna hobetzen ahalegindu nahi du.

 

Institutuaren ikerketa-lana 7 gaikako eremutan antolatzen da, eta horietan 350 bat ikertzaile biltzen dira 26 taldetan; antzeko gaiak jorratzen dituzten osasun-proiektuak garatzen lagun dezakete, hots, Donostiako hirian abian jarritakoak.

 

Jarraian, IIS Biodonostia osatzen duten ikerketa-eremuak eta -taldeak agertzen dira:

  • Gaixotasun neurodegeneratiboak.
  • Gaixotasun neuromuskularrak.
  • Esklerosi anizkoitza.
  • Neurodegenerazio sentsoriala.
  • Adimen Osasuna eta Asistentzia Psikiatrikoa.

Gibeleko eta Urdail-hesteetako gaixotasunak.

  • Urdail-hesteetako gaixotasunak.
  • Gibeleko gaixotasunak.
  • Urdail-hesteetako genetika.

Gaixotasun infekziosoak.

  • Txerto bidez prebeni daitezkeen gaixotasunak.
  • Arnas-infekzioa eta Mikrobioen aurkako erresistentzia.
  • HIESA eta GIB infekzioak.

Okologia.

  • Bularreko minbizia.
  • Onkologia molekularra. 
  • Onkologia zelularrak.

Gaixotasun sistematikoak.

  • Bihotzeko gutxiegitasuna: etiologia hipertentsiboa eta balbularra.
  • Esku-hartze terapeutikoa gaixotasun kardiobaskularretan.
  • Obstetrizia eta Ginekologia.

Epidemiologia eta Osasun Publikoa.

  • Lehen arreta.
  • Ingurumen epidemiologia eta haurren garapena.
  • Epidemiologia klinikoa.
  • Gaixotasun kronikoen eta kutsakorren epidemiologia
  • Gaixotasun kronikoen ebaluazio ekonomikoa.

Bioingeniaritza.

  • Biologia konputazionala eta Sistemen biomedikuntza.
  • E-Osasuna
  • Ehunen ingeniaritza.

 

Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2014 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.