logo ayuntamiento cabecera

Merkataritza eta ostalaritza babesteko covid-19 laguntzak

XEDEA: Donostiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako mikropymen eta autonomoen jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustea babestea

NORENTZAT: Merkataritza eta ostalaritza establezimenduak (ikus oinarri arautzaileak)*ikus oinarriak

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): Laguntzaren zenbatekoa onuradun suertatzen den pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2020/03/15etik alarma-egoera amaitu eta bi hilabetera arte

DEIALDIAREN EPEA: 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 7 egunera.

BESTE ALDERDI BATZUK: Bateraezinak dira beste laguntza, diru-laguntza eta abarrekin, gastu kontzeptu beragatik.

 

XEDEA: Donostiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako mikropymen eta autonomoen jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustea babestea

NORENTZAT: Merkataritza eta ostalaritza establezimenduak (ikus oinarri arautzaileak)*ikus oinarriak

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): Laguntzaren zenbatekoa onuradun suertatzen den pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2020/03/15etik alarma-egoera amaitu eta bi hilabetera arte

DEIALDIAREN EPEA: 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 7 egunera.

BESTE ALDERDI BATZUK: Bateraezinak dira beste laguntza, diru-laguntza eta abarrekin, gastu kontzeptu beragatik.

 

XEDEA

Laguntza hauen helburua da alarma egoerak sorturiko inpaktua minimizatzea, hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei babesa eskainiz; horretarako, laguntza ekonomikoak eskainiko dira, alde batetik, aldi honetan izandako diru sarreren gabezia arintzeko eta gastu finkoei aurre egin ahal izateko, eta, bestetik, kudeaketa neurriak eta erremintak ezartzeko, eta, haiei esker, jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eutsi ahal izateko.

NORENTZAT

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):

  1. Aipatutako laguntzaren xede den enpresaren lantokia eta helbide fiskala Donostian egotea.
  2. Ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, oinarriotako I. eranskinean zehazten diren A edo B taldeetako edozein epigrafeetan, ez-funtsezkotzat jotako jarduerei buruzko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.
  3. Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat izatea (ERTE) edo, Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular izatea (CATA), martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala, jarduerak etenda geratzearen ondorioz.
  4. Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresa izateko baldintzak betetzea eskaera egiteko unean. Mikroenpresatzat hartuko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluan zehaztutako eskakizunak betetzen dituztenak.

Ustiapen ekonomiko bat gauzatzea.

Enpresaren aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehazten den moduan, ez izatea 2 milioi euro baino handiagoa.

Langile taldea ez izatea batez beste 10 pertsonatik gorakoa.

Ez izatea aurretik zehaztutako eskakizunen bat betetzen ez duten enpresen % 25etik gorako partaidetzarik, ez zuzenean, ez zeharka, salbu eta ez badira arrisku kapitaleko sozietateak edo funtsak, zeinei aplikatzekoa izango baitzaie esandako foru arau horretako IV. kapituluan ezarritako araubide berezia.

 

Merkataritza Kodearen 42. artikuluak zehaztutako moduan, entitatea sozietate talde bateko kide denean, adierazitako langile taldearen neurriak talde horretako erakunde guztiei egingo die erreferentzia.

       5. Pertsona fisikoa bada

             I. irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duena.
             II. Langile taldea ez izatea batez beste 10 pertsonatik gorakoa.
             III. Enpresaren aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehazten den moduan, ez izatea 2 milioi euro baino handiagoa.

 

Ezingo dira onuradun izan:

  • Fundazioak eta elkarteak, irabazi asmokoak edo gabekoak.

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeak.

  • Ez dira izango onuradun mendeko entitateak, ez eta sektore publikoko entitateen, irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondare sozietateen eta/edo elkargo profesionalen % 25etik gorako partaidetzapekoak ere (sektore publikoko entitatetzat hartuko dira sektore publikoko kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan bildutako entitateak; lege haren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak)

 

NOLA ESKATU

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an hasiko da (astelehena, 9:00etan), harik eta iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik zazpi egun baliodun igaro arte.

 

Eskaera bakarra onartuko da pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.

 

Eskaerak bide telematikoz bakarrik aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus). Eskaera egiteko, alta emanda egon beharko da Donostia Sustapenaren onlineko zerbitzuen atarian (webgunetik sartzen da bertara).

 

Edozer informazio eskatzeko edo kontsulta egiteko, deitu 943 482 800 telefono zenbakira edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, gaian honako hau adierazita: “merkataritza eta ostalaritzarako Covid-19 laguntzak”. Donostia Sustapenaren webgunean adieraziko da publikoari erantzuteko ordutegia.

 

Eranskinak osorik bete beharko dira, eta behar bezala sinatuta egon beharko dute. Sinadura behar duten agiriak elektronikoki sinatuta joango dira.

 

Dokumentazioa:

  • Eskabide orria (eskaeraren eranskina).

  • Erantzukizunpeko adierazpena, oinarriotan ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatuz.

  • Atxiki banku datuak edo banku agiri baliokidea.

  • Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa.

  • Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKaren kopia, eta, hala egokituz gero, ahaldunaren NANa.

  • Honako frogagiri hauetakoren bat: Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat (ERTE) egiaztatzen duena, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan zehaztutakoarekin bat; edo, Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular dela egiaztatzen duena (CATA), martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala, jarduerak etenda geratzearen ondorioz.

  • Memoria finantzarioaren eranskina; eranskin hori aurkeztu beharko da, finantzaketaren xede diren aurreikusitako gastuei buruzko informazioarekin eta ordainduko direla hitz ematen duen erantzukizunpeko adierazpenarekin.

Donostia Sustapenak zuzenean eskuratuko du Gipuzkoako Foru Ogasunak emaniko ekonomia jardueren gaineko zergako historikoaren egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez (altak, bajak, aldaketak, jarduera epigrafeak).

ZER ETA ZENBAT LAGUNTZEN DUGUN

 

Laguntzaren zenbatekoa onuradun kopuruaren araberakoa izango da.

 

Zenbateko hori honako kasu hauetan areagotuko da:

  • % 20ko igoera, pertsona fisiko eskatzailea emakumea baldin bada, edo pertsona juridiko eskatzailearen bazkide edo partaideetako bat gutxienez emakumea bada, betiere hala egiaztatzen bada eskaeran.

  • % 20ko igoera, onuraduna Donostiako ekialdean kokatua baldin bada. Donostia ekialdekotzat hartzeko, establezimendu komertzialek honako auzo hauetan egon beharko dute: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.

 

Igoera horiek metagarriak dira.

 

Laguntzaren zenbatekoa modu linealean kalkulatuko da, 2. artikuluan ezarritako eskakizunak eta zuzkidura ekonomikoa betetzen dituzten eskaera kopuruaren arabera, ezarritako igoeren kalterik gabe.

 

Emandako laguntza osoaren onuradun izateko, beharrezkoa izango da aurkeztutako gastuek laguntza horren zenbateko berbera edo handiagoa izatea. Hala izan ezean, aurkeztutako eta behar bezala justifikatuko gastuetara egokituko da laguntza.

 

Gastu hauek lagunduko dira diruz:

  • Lokalaren errentamendutik eratorritako gastuak, ez baldin bada eskatzailearen etxearen parte edo ez bada beste enpresa batekin partekaturiko espazio bat, ez baldin bada 2. mailara arteko ahaidetasun harremanik edo bestelako afinitaterik lokalaren errentatzailearekin, eta ez baldin bada errentatzaile gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide.

  • Jarduera garatzearekin loturiko hornidura eta zerbitzu errepikakorren kostua.

  • Gestoria eta aholkularitza gastuak (fiskala, laborala, kontabilitatekoa, juridikoa edo administratiboa). Covid-19aren ondorioz sortutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak (ERTE) eta jarduera uzteagatiko langile autonomoentzako prestazioak (CATA) izapidetzetik eratorritako kostuak.

  • Jarduerarekin berarekin eta enpresaren/autonomoaren jabetza ondasunekin lotutako aseguruak.

  • Hardwarea eta softwarea eskuratzea.

  • Bezeroak fidelizatzea: Interneteko posizionamendua eta presentzia digitala:

  • marketin digitala garatzea, onlineko publizitatea.

  • Web salmentak eta e-merkataritza: salmenta plataformak eta atariak.

  • Aholkularitza estrategikoa negozioen lehiakortasuna hobetzeko (eskariaren analisia, banaketa kanalak, biltegiratze ereduak eta abar).

 

Gastuen % 100 laguntzen da diruz. Ez da onartuko 50 eurotik beherako gasturik (zergak kanpoan utzita).

 

Inoiz ez dira joko diruz laguntzeko moduko gastutzat balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

 

4Osorik edo zatika diruz laguntzeko gastutzat hartuko dira alarma egoera dekretatu zen lehen egunetik hasi (2020ko martxoak 14) eta alarma egoera amaitu eta handik bi hilabetera bitartean egiten direnak.

TRAMITAZIO ETA EBAZPENA

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean ebatziko dira eskaera guztiak. Laguntza hauetara bideratutako bitarteko ekonomikoak, 2. artikuluaren arabera, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira.

 

Ordaindutako zenbatekoa ez da izango inoiz eskabideak behar bezala aurkeztutako eta aurreikusitako gastuei dagokiena baino handiagoa –eta gastu horiek, gainera, bat etorri beharko dute oinarriotako 5. artikuluan bildutakoekin.

 

Laguntza ordainketa bakarrean pagatuko da, eskaera guztiak jaso eta ebatzi ostean.

 

Laguntza emateko ebazpena ezarritako epean ez emateak ez du ekarriko laguntza ematea.

 

Kontsultatu oinarri eguneratuak