logo ayuntamiento cabecera

Eragin soziala duten ekimenen Covid-19 babesa

XEDEA: Larrialdi egoeran elkarlanean sortu diren eragin sozialeko ekintza berritzaileak babestea.

NORENTZAT: Pertsona fisikoa edo pertsona juridiko. Bi kasuetan egoitza fiskala eta lantokia Donostian duena.

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): 1.500€ ekimen bakoitzeko

GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: Larrialdi egoeraren data ofizialen barruan hasi diren ekimenak lagunduko dira.

DEIALDIAREN EPEA: 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena) hasi eta oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 7 egun baliodun igaro arte.

XEDEA: Larrialdi egoeran elkarlanean sortu diren eragin sozialeko ekintza berritzaileak babestea.

NORENTZAT: Pertsona fisikoa edo pertsona juridiko. Bi kasuetan egoitza fiskala eta lantokia Donostian duena.

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): 1.500€ ekimen bakoitzeko

GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: Larrialdi egoeraren data ofizialen barruan hasi diren ekimenak lagunduko dira.

DEIALDIAREN EPEA: 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena) hasi eta oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 7 egun baliodun igaro arte.

HELBURUA

Oinarri hauen xedea da Donostiako zenbait erakundek sustaturiko ekimen berritzaileei babesa ematea. Horien helburua izango da arazoei eta erronkei erantzun bat ematea, bereziki arlo sozialekoei, COVID-19 birusak eragindako osasun krisiaren esparruan sorturiko salbuespenezko egoerak ekarri dituenei. Ekimen horiek soluzio berritzaile batean lan egiten duten erakundeen lankidetzaren emaitza izan behar dira; soluzio horretan osagai teknologiko bat egon behar da (aplikazioak edo beste soluzio teknologiko berritzaile batzuk garatzea, kalteturiko kolektiboen konektagarritasuna edo ekipamenduak hobetzea, teknologien edo materialen erabilera berregokitzea COVID-19aren eraginen kontra egiteko, etab.).

NORENTZAT

Ekintza ekonomiko bat irabazi asmoarekin garatzen duen pertsona fisikoa edo pertsona juridiko pribatua izatea. Bi kasuetan egoitza fiskala eta lantokia Donostian duena. Onuradunak izan daitezke, Euskadiko Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren sareko kide diren erankundeak.

 

Ekimena hastea aldi honetan: larrialdi egoera ofizialki hasi denetik amaitu bitartean.

NOLA ESKATU

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27ko 9:00etan hasiko da, eta Gobernu Zentralak adierazitako alarma egoeraren amaiera data ofizialerarte iraungo du.

 

Eskaerak modu telematikoan bakarrik aurkeztu ahal izango dira, Donostiako Sustapenaren web-aren bidez (www.fomentosansebastian.eus). Eskaera egin ahal izateko, alta emanda egon behar da Sustapeneko online zerbitzuen atarian. Atari hori eskuragarri dago webgunean. Bertan, eskuliburu bat ere badago eskuragarri, eta horrek gida gisa balio du atarian alta emateko eta laguntzen eskaerak egiteko.

 

Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943.482800 telefonoan aurkituko gaituzu, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. emailean. Gai gisa hau adierazi behar da: "ERAGIN SOZIALA DUTEN EKINTZEN COVID-19 BABESA". Jendeari arreta emateko ordutegia Donostiako Sustapenaren webgunean agertzen den informazioa izango da.

 

Salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako kasuetan, eskaera Sustapenaren atariaren bidez egin ezin denean, eskaera egiteko beste bide bat gaituko da, Sustapenak baimentzen badu.

 

Eranskinak oso-osorik bete beharko dira, eta behar bezala sinatuta egon.

 

Erakunde interesdunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaera balioztatu ahal izateko:

  1. Eskaera orria (Eranskina: “Eskaera”).

  2. Oinarri hauetan ezarritako eskakizunak betetzen direla aitortzen duen erantzukizun adierazpena.

  3. Eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala badagokio, ahaldunaren NANa.

  4. Deskribapen memoria, deialdi honen esparruan garatu behar den ekimena jasotzen duena: ekimena, konpondu beharreko erronka edo arazoa zehaztea, hartzaileak, izaera berritzailea, lankidetzako partenariatua, teknologiaren aplikazioa balego, beharrezkoa den materiala edo ekipamendua, egutegia, ordutegiak, kolaboratzaileak, planteamendua babesleentzat (zenbatekoen eta kontraprestazioen zehaztapena), etab.

 

Onuradunak bere gain hartzen du eginiko erantzukizun adierazpen guztien egiazkotasunari buruzko ardura, bai eta aurkezturiko gainerako dokumentazioaren egiazkotasunari buruzkoa ere.

 

Donostiako Sustapenak beharrezkoa den informazio guztia eska dezake, oinarri hauek betetzen direla bermatzeko.

ZER ETA ZENBAT LAGUNTZEN DUGUN

Programa honek aurreikusten duen gehieneko kopurua hau dela: 1500 € (BEZik edo beste zergarik gabe) ekimen bakoitzeko.

 

Donostiako Sustapenak ezarriko du ekimen bakoitzeko emango den laguntzaren zenbatekoa, aipaturiko gehieneko kopurura iritsi arte, parametro hauen arabera: COVID 19ak eraginiko erronka edo arazo sozial bati erantzuna ematea; ekimenaren izaera berritzailea; partaidetza lana lankidetza formatuan hainbat eragileren artean; teknologiaren erabilera, eta eragina gizartean.

 

Babes honen xede izango dira, soilik, 3. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ekimenak.

TRAMITAZIOA ETA EBAZPENA

Eskaerak ebaluatzeko eta horien inguruko erabakiak hartzeko, sarrerako erregistro ordenaren arabera egingo da, programa honi emaniko baliabide ekonomikoak amaitu arte, eskaera, dokumentuei dagokienez, osatuta dagoen unetik kontatzen hasita.

 

Aurkezturiko proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

 

  • Intereseko ekimena izatea Donostiako Sustapenarentzat: Donostiako Sustapenaren oniritzia ekimenaren egokitasunari buruz, ezarritako ildo estrategikoekin lotuta. Hori horrela, eskaera bat onartua izan dadin eta zuzkidura jasotzeko fasera igaro dadin, Donostiako Sustapenak interesekotzat eman beharko du.
  • Eman beharreko zenbatekoa kalkulatzeko berariazko balorazioa, irizpide hauek betetzen direnaren arabera: erronka edo arazo sozial bati erantzuna ematea; ekimenaren izaera berritzailea; partaidetza lana lankidetza formatuan hainbat eragileren artean; teknologiaren erabilera, eta eragin zehatza gizartean.

 

 

Balorazio ekonomikoaren fasean, Donostiako Sustapena harremanetan jar daiteke interesekotzat jotzen diren proiektuen eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

 

Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, aurrez aipaturiko irizpideak zenbateraino betetzen diren ikusiko da.

 

7 egun balioduneko epean, Donostiako Sustapenak ekimen honi buruz duen interesa jakinaraziko du, haren egokitasuna ildo estrategikoetan oinarrituta.

 

Laguntzaren inguruko erabakia 7 egun balioduneko epean emango da, Donostiako Sustapenaren interesa baieztatu ondoren (ez dira kontuan hartuko dokumentazio administratiboa zuzentzeko epeak, hori beharrezkoa izanez gero).Zehatutako epean laguntza emateko erabakia ez ateratzeak ez du esan nahi babes hori ematen denik.

 

Donostiako Sustapenak aztertuko du aurkeztu beharrekoa den dokumentazioa. Eskaerarekin batera egon daitekeen beste edozein dokumentazio, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera erabakia hartzeko beharrezkoa ez dena, ez dago aztertu beharrik laguntzaren gaineko erabakia hartzeko.

 

Behin eskaeren inguruko erabakia hartu ondoren, bi alderdien artean kontratu bat sinatu beharko da, laguntza formalizatzeko. (Ikus kontratu eredua “Kontratuaren adibidea” Eranskinean).

 

Babesa ematea edo ukatzea Donostiako Sustapenaren berariazko erabaki bidez egingo da, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie erabaki hori.

 

Deialdi honi buruzko jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, eskaeran jakinarazitako helbide elektronikoaren bidez.

 

Kontsultatu oinarri eguneratuak