logo ayuntamiento cabecera

Kontratatzeko laguntza-programa

Deialdi itxita

 

Kontrataziorako 3.000 eta 9.000 euro bitarteko laguntzak hiriko pertsona langabeak, gutxienez, 3 hilabeterako %100eko lanaldian kontratatzera doazen edota, jada, kontratatu dituzten edozein sektoretako enpresentzako eta profesionalentzako.

HELBURUA: “Laguntza hauen helburua da Lanbide-EEZan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden hiriko pertsonen laneratzea sustatzea, kolektibo desberdinei zuzendutako laguntza-mota desberdinen bitartez jarduera-zentroa Donostian daukaten enpresetan lanean has daitezen.

HARTZAILEA: Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak (ikus Oinarriak).

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: Kontrataturiko pertsonak langatuak izan beharko dute eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa egon beharko dute inskribatuak.

ZENBATEKOA GUTXI GORABEERA EUROTAN: 3.000 -9.000 €

GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: Lan-harremanaren hasiera-data honakoen artean egin beharko da: 2018ko ekainaren 21 eta 2018ko abenduaren 31ra arte.

ESKAERA EPEA: Eskabideak aurkezteko epea 2019kourtarrilaren 14an hasi eta laguntza hauetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte luzatuko da, edo, dagokion kasuan, deialdia itxi arte, 2019ko otsailaren 8an.

 

Tokiko enpresek merkatu arruntean kontratatzeko laguntza-programa eskatzeko prozedura arautzen duten Oinarrien iragarkia. Laguntza horiek Donostiako Udal-barrutian, 2018an, enpleguaren sorrera sustatzera bideratuta daude eta 2018an enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan kokatzen dira (Euskal Herriko Agintaritza-ren Aldizkaria 2018/06/13), Ekonomia Bultzatzeko Donostia/San Sebastián Up!2018 Planaren baitan.Laguntza hauek aldi berean finantzatzen ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2017ko Enplegu-sustapenerako tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan. 2018ko ekainaren 13an onartu zituen laguntza horiek Lanbideko Administrazio Kontseiluak eta 2018ko ekainaren 20an argitaratu ziren EHAOean.Espediente-zk.: R/18 LPE 7G.

 

 

 ayudas contratacion logos

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI