DEIALDI ITXITA
HELBURUA: Enpresetan proiektu estrategikoak garatzea, lehiakortasuna hobetzeko
HARTZAILEA: Enpresa txikiak. Empresa participada por miembro de la RVCTI *ikus oinarriak.
NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: %80ra bitarteko diru-laguntza
ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 8.000€
GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra
DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).
OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.
DEIALDI ITXITA
HELBURUA: Enpresetan proiektu estrategikoak garatzea, lehiakortasuna hobetzeko
HARTZAILEA: Enpresa txikiak. Empresa participada por miembro de la RVCTI *ikus oinarriak.
NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: %80ra bitarteko diru-laguntza
ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 8.000€
GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra
DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).
OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.
Innplanta laguntzen helburua proiektu estrategikoen bidez Donostiako enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektu enpresarial berritzaileak laguntzea da. Proiektu bat ezartzeko laguntza ekonomikoa da, berrikuntzarako edo nazioartekotasunarako edo garapen berezietarako (zerbitzu espezializatuak teknologia eskuratzea, patente berriak erregistratzea, etab) enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:
Pertsona juridikoa izateaz gain, hurrengo baldintzak bete behar dira:
Erakundea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren sozietate talde bateko kidea bada, 1. eta 2. ataletako baldintzek talde horretako erakunde guztiei eragingo die.
Aktibo osoa eta eragiketaren bolumenaren kontaketarako, Merkataritza Kodeko 46. artikuluarekin bat datozen kanporatzeak kontuan hartuko dira.
Ezingo dute onuradunak izan:
Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.
Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.
Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira. (www.fomentosansebastian.eus).
Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).
Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.
Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.
Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.
Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.
Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.
Administrazio agiriak:
Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).
Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).
Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.
Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.
Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.
Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.
Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.
Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.
Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.
Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:
Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:
Proiektuaren izena.
Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.
Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.
Nazioarteko hedadura.
Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.
Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.
Proiektuaren eragin ahaleman.
Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.
Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
¨Innplanza Agiri zehatzen gidoia¨ Eransina
Innplanta Laguntzaren jarduera objekturaren xehetasuna
Innplanta Laguntzaren jarduera objekturaren aurrekontua
Laburpen taula. Derrigorrezkoa a modu digitalean kopia bat bidaltzea (.pdf eta excel)
Donostiako Sustapenak Innplanta Programarako 300.000 €ko kopurua gordeko du.
Laguntzaren gehiengo kopuru 8.000€koa da.
Diruz lagundu ahal diren kontzeptuak eta kontzeptu bakoitzarako onartutako gastuen laguntzaren portzentaia ondorengoak dira:
1) ERALDAKETA DIGITALERAKO PROIEKTUAK | |
1.1) Aholkulartiza espezializatua |
Digitalizazio arloko aholkularitza.%60ra arte finantzia daiteke. |
1.2) Inbertsioak |
Abantaila lehiakorrak lortzen dituzten produktuetan, zerbitzuetan eta prozesuetan berrikuntza esanguratsuak sartzeko elementu eta ondasunak erosteko gastuak. Oraingo produktuen eta prozeduren hobetzuntzarekin edo produktu berrien lorpenari edo hobekuntzari eta garapenari lotuta daudenak ere bai:
|
1.3) Zabaltze eta nazioartekotasunerako jarduerak |
Inguru birtual batean kideak, banatzaileak, agenteak eta bezeroak bilatzeko jarduetarako gastuak:
|
2) PROIEKTUAK / EUROPAKO ETA EKONOMIA, INDUSTRIA, ETA LEHIAKORTASUNA (GTIZ GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTRUA ETA ESTATUKO IKERKETA AGENTZIA) MINISTERITZAKO FINANTZAKETA PROGRAMAK I+D+i PROIEKTU ENPRESARIALAK HAZTEKO. | |
2.1) Aholkularitza espezializatua |
Europar Komisio eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministeritzaren programen eta laguntzen eskaerak aurkezteko (GTIZ-Garapen Teknologiko Industrialerako Zentrua eta Estatuko Ikerketa Agentzia), I+D+i, enpresarial proiektuen hazkunderako, esaterako, Pyme Tresna. %80ra arte finantziagarria. |
3) PROIEKTU BERRITZAILEARI LOTUTAKO LANGILEEN FORMAKUNTZA ESPEZIALIZATUA | |
3.1) Formakuntza espezializatua |
Business management, diseinua eta teknologiarekin lotutako langileen formakuntza espezializatuarekin lotutako gastuak. Formakuntza gastuak zein aholkulartiza espezializatuaren gastuak. %80ra arte finantziagarria. |
4) BERRIKUNTZA, NAZIOARTEKOTASUNA ETA FINANTZAKETA PROIEKTUAK: Produktu, zerbitzu edo prozesuen berrikuntzaren bidezko proiektuen hobekuntza eta nazioartekotasunaren eta proiektuen finantzaketarekin lotutako gastuak. |
|
4.1) Aholkularitza espezializatua |
2.1.1 Enpresen lehiakortasunaren hobekuntza digital, legal, enpresarial arloetan. %40ra arte finantziagarria. 2.1.2 DonostiaINN ikastaroetatik sortutakoa eta aurreko beste puntu batean bilduta ez dagoena. %60ra arte finantziagarria. 2.1.3. Mentoring teknologikoa enpresa-arloko I+G+b unitateak dituzten enpresen bitartez, RVCTIk era horretan onartutakoak direnekin: %80 |
4.2) Inbertsioak |
2.2.1 Berrikuntza proiektuak garatzeko diseinatzeko eta gauzatzeko ekipamendua, instrumentuak eta beste beharrezko bitartekarien erosketa edo alokairua. %80ra arte finantziagarria. 2.2.2 Ekipamenduan, makinerian eta instalazio teknikoetan inbertsioak (laborategi, neurketak, frogak eta entsaiuak egiteko ekipamenduak). %80ra arte finantziagarria. 2.2.3 Informazio, erabilera baimenak lortzeko, diseinurako tresna informatikoak%80ra arte finantziagarria. 2.2.4 Beste hornidura batzuen erosketa. %50ra arte finantziagarria. 2.2.5 Produktu eta prozesuen hobekuntzararako edo txertaketarako edo garapenerako beharrezkoak diren aplikazio informatiko zehatzen txertaketa. %80ra arte finantziagarria. 2.2.6 Proiektuen garapena eta ikerketa gastuak. %80ra arte finantziagarria. 2.2.7 Industria eta jabetza intelektualaren babesa: patenteak, fabrikazio prozedurak eta baimenak. %80ra arte finantziagarria. 2.2.8 Suntsigarriak diren material beharrezkoak prototipo eta planta pilotuak eraikitzeko. %80ra arte finantziagarria. 2.2.9 Suntsigarriak diren materialak proga eta saiakuntzak garatzeko. %80ra arte finantziagarria. |
4.3) Zabaltze eta nazioartekotasunerako jarduerak |
2.3.1 Kanpoko merkatuetan bazkideak, banatzaileak, agenteak eta bezeroak bilatzeko jarduerak. %50ra arte finantziagarria. 2.3.2 Azoketarako bidaiak aliantzak bilatzeko eta produktu eta zerbitzuak ezagutarazteko. %50ra arte finantziagarria. 2.3.3 Bulego eta nazioarteko delegaritzak irekitzea. %50ra arte finantziagarria. 2.3.4 Sare sozialetan eta beste bitartekarietan kanpainak. %50ra arte finantziagarria. |
Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:
1. Ebaluaketa teknikoa | 65 |
1.1.Proiektuaren diseinua eta kalitatea: | 10 |
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak adierazleak, merkataritza, finantza, giza kapital garapena eta garapen teknikoaren deskribapena | 40 |
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko irizpideetan oinarrituta |
5 |
1.4. Proiektuaren eragin gaitasuna: posizionamendu lehiakorrak, nazioarteko hedadura, enplegu sortzea. |
10 |
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak finkatutako ildo eta sektore estrategikoak |
5 |
PROIEKTUAREN PUNTUAKETA OSOA | 70 |
Innplanta laguntzaren balorazio espezifikoa ondorengo irizpideen arabera egingo da:
Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko epea eskaera jaso zen egunetik bi hilekoa izango da
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.