logo ayuntamiento cabecera

GIT – Telekomunikazioetako Azpiegituraren Kudeatzailea

Donostiako Udalak, Wifi proiektuaz gainera, “Zuntz Optiko Neutroa” deritzon proiektua ere abian jarri du. Proiektu horrek, hain zuzen, komunikazio elektronikoen (kanalizazioen eta zuntz optikoaren) sare publikoa eta finkoa hedatzea, kudeatzea eta ustiatzea du helburu

 

git wifiDonostiako Udalak, telekomunikazioen eta teknologia berrien garrantziaz jabeturik, urteak daramatza lanean, eragile aktibo gisa, belaunaldi berriko sareak udalerrira lehenbailehen iritsi eta Donostiako herritarrei zein enpresei eskaini beharreko zerbitzuak lehenbailehen hobetzeko. Horrela, ezinbestekoak diren telefonia eta zuntz optikoko azpiegiturei loturiko espazio fisikoa arrazionalizatzea nahi du Udalak, eta sare propio bat izatea, telekomunikazio-operadoreen edo interesa izan dezakeen beste edozein erakunderen eskura jartzeko. Horiei sarea erabiltzeko aukera emango die, neutraltasuna, gardentasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko baldintzarekin. Horrela, horien guztien arteko lehia egokia bultzatuko da, zerbitzu hobeago baten mesedetan.

 

Donostiako Udalak Donostiako Sustapena izeneko udal-sozietate anonimoari eman dio Proiektua eta azpiegitura kudeatzeko ardura, eta hura izango da, beraz, udalaren Telekomunikazio Azpiegituraren Kudeatzailea (TAK).

 

Donostiako Udalak, Wifi proiektuaz gainera, “Zuntz Optiko Neutroa” deritzon proiektua ere abian jarri du. Proiektu horrek, hain zuzen, komunikazio elektronikoen (kanalizazioen eta zuntz optikoaren) sare publikoa eta finkoa hedatzea, kudeatzea eta ustiatzea du helburu

 

git wifiDonostiako Udalak, telekomunikazioen eta teknologia berrien garrantziaz jabeturik, urteak daramatza lanean, eragile aktibo gisa, belaunaldi berriko sareak udalerrira lehenbailehen iritsi eta Donostiako herritarrei zein enpresei eskaini beharreko zerbitzuak lehenbailehen hobetzeko. Horrela, ezinbestekoak diren telefonia eta zuntz optikoko azpiegiturei loturiko espazio fisikoa arrazionalizatzea nahi du Udalak, eta sare propio bat izatea, telekomunikazio-operadoreen edo interesa izan dezakeen beste edozein erakunderen eskura jartzeko. Horiei sarea erabiltzeko aukera emango die, neutraltasuna, gardentasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko baldintzarekin. Horrela, horien guztien arteko lehia egokia bultzatuko da, zerbitzu hobeago baten mesedetan.

 

Donostiako Udalak Donostiako Sustapena izeneko udal-sozietate anonimoari eman dio Proiektua eta azpiegitura kudeatzeko ardura, eta hura izango da, beraz, udalaren Telekomunikazio Azpiegituraren Kudeatzailea (TAK).

 

Udalaren zuntz optikoaren sarea

 

Zerbitzuaren izaera

Donostiako Udalak Donostiako Sustapena Sozietate Anonimoari emandako aginduaren bidez, sozietate horrek ondoko eginkizun hauek hartzen ditu bere gain:

  • Udal-titulartasuna duten egungo telekomunikazio-azpiegiturak kudeatzea eta komunikazio elektronikoen operadoreek eska ditzaketen azpiegiturak garatzea, haiei behar bezalako mantentze-zerbitzua eskaintzeaz arduratzeaz gain.
  • Komunikazio elektronikoen operadoreen aurrean udal-kudeaketa egokia burutzea eta, kudeaketa horretan, solaskide bakar gisa parte hartzea, operadore horiek hirian izan ditzaketen premiak eta interesak behar bezala kudeatzeko.
  • Prozedura garden eta ireki baten bidez, komunikazio elektronikoen operadore orori zerbitzu horiek erabiltzeko aukera erraztea eta, gainera, Udalaren eskura jartzea, haren auto-prestazio beharrak asetzeko.
  • Telekomunikazio sare eta zerbitzu mota oro ezartzea eta abiatzea.
  • Kalitateko telekomunikazio-azpiegiturak erabiltzeko aukera sustatzea hirian, arrazoizko prezioan.
  • Udalarekin batera, hirian garatzekoak diren azpiegituren tamaina egokiro kalkulatzen parte hartzea, etorkizuneko premiak bermatuz eta merkatuko lehia askea itxuraldatu gabe.

 

Egungo agindua 2035eko abenduaren 31n amaituko da. Kudeaketa agindua epea bete aurretik iraungiko balitz, Donostiako Udalak bere gain hartuko luke Donostiako Sustapena Sozietate Anonimoak agindu horren esparruan hartutako eskubide eta betebehar oro.

 

Zerbitzu eta kontratazio mota

Telekomunikazio Azpiegituren eta Zerbitzuen Katalogoa izeneko dokumentuan banan-banan aipatzen eta zehazten dira bezeroen eskura jarritako zerbitzuak, horien prezioak eta prestazio-baldintzak. Orobat, horiek kontratatzeko bete beharreko prozedurak eta gainerako alderdi aipagarri guztiak erantsi dira. Dokumentuok ezinbesteko erreferentzia dira Donostia Sustapena sozietatearen eta zerbitzuak kontratatzen dituzten beste erakundeen arteko harremanetan.

 

 

Informazio geografikorako sistema (GIS)

 

Donostiako Sustapenaren Katalogoan eskainitako zerbitzuak kontratatu nahi dituzten operadore edo erakundeek esparru-hitzarmen bat izan behar dute, bi aldeek sinatua, azpiegitura erabilgarriak eskuratzeko. Horrela, GIS sisteman sartzeko erabiltzaile-sarbidea izango dute, azpiegitura erabilgarriak eta kontratatuak kontsultatzeko.

 

Sartu Donostiako hari gabeko zuntz optikoaren Informazio Geografikoko Sisteman

 

 

Udalaren WiFi zerbitzua

 

Zertan datza Udalaren WIFI zerbitzua?

2004tik, Interneterako sarbide publikoa ari da eskaintzen Udala, Donostiako Sustapena sozietatearen bidez, haririk gabeko WIFI teknologiaz baliatuta. WIFI eremuak ugaritzen ari dira egunez egun. Gizarte- eta kultura-etxe guztiek WIFI konexioa dute dagoeneko, eta Bulebarrak eta Kontxa eta Zurriola pasealekuek ere bai. Beste toki askotan ere ezarri dute jadanik. Ikus ezazu sarbide-puntuen mapa.

 

Ba al zenekien Donostiako Sustapenak WIFI sistemari buruzko udako ikastaroa antolatu zuela 2007an? Web-orri honetan, egitaraua eta txosten nagusiak eskaintzen dizkizugu.

 

Zenbat balio du?

Doako WIFI zerbitzuak

Liburutegi edo gizarte-etxeetan, Interneten doan sar zaitezke, herritar-txartelaren bidez. Adierazi zeure sarbide-datuak (identifikatzailea eta PIN kodea) eta, besterik gabe, udalaren eta gainerako zenbait herri-administrazioren web-orrietan doan nabigatzeko aukera izango duzu.

 

Ordaindu beharreko WIFI zerbitzuak 

Zure WIFI gailua sareko hot spot (sarbide- edo lotura-gune) batean piztu, eta kito. Nabigatzen hasi bezain laster, ongietorri-orria azalduko zaizu, eta, bertan, komeni zaizun zerbitzua kontratatu eta linea bidez (segurtasun osoz) ordainduko duzu:

* Erregistratu ondoren lehen 30 minutuak doan 

256KB-ko SARRERA 5MB-ko SARRERA

1 Ordu: 0,5 €

1 Egun: 1,2 €

2 Egun: 2,2 €

3 Egun: 3,2 €

7 Egun: 7,2 € 

1 Ordu: 1,9 €

1 Egun: 3,9 €

2 Egun: 4,9 €

3 Egun: 5,9 €

7 Egun: 9,9 € 

 

VISA , MasterCard eta Maestro txartelekin edo PayPal (eBay taldea) sistemaren bidez ordain dezakezu

 

Non konekta zaitezke WIFI sarean?

Hiriko hot spot guneetan (Internetekin konektatutako barne- eta kanpo-eremuetan). Horrelako guneak udaleko hainbat toki publikotan daude, hala nola, parke, plaza, museo eta kultura-etxeetan, eta hedatzen ari dira, arian-arian.

 

Sarbide puntuen (hot stop guneen) mapa 

  

 

SARBIDE PUBLIKOAK KANPOALDEAK
Alderdi Ederreko liburutegi Nagusia Ondarretako lorategiak
Haur liburutegi Nagusia Kontxa pasealekua
Altza kultur Etxea Alderdi Eder
Tomasene l Liburutegia Bulebarra
Larrotxene Kultur Etxea Zurriola pasealekua
Loiola Kultur Etxea Sagües 
Etxarriene Kultur Etxea Kristina Enea parkea
Ernest Lluch Kultur Etxea Anoeta, Ernest Lluch Kultura Etxearen kanpoaldea (Amara)
Okendo Kultur Etxea Jose Maria Sert plaza (Antigua)
Egia Kultur Etxea Ander Arzelus plaza (Martutene)
Intxaurrondo Berri Kultur Etxea San Martzial plaza (Altza)
Larratxo Haur Liburutegia  
Lugaritz Kultura Etxea  
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola  
Aiete Jauregiko Topalekua  
Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroa  
Altza Kiroldegia  
Zuhaizti Kiroldegia  
Paco Yoldi Igerilekuak  
Bentaberri Kiroldegia  
Bidebieta Kiroldegia  
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea  
Altzako Alkateordetzan  

 

Nola konekta zaitezke?

  1. Ordenagailu eramangarria, agenda elektronikoa edo WIFI erabiltzeko egokitutako telefono mugikorra (802.11b/g/a.) behar duzu.
  2. WIFI gailua piztu eta itxaron egingo duzu, sareko seinalea automatikoki atzeman arte. Orduan, barrualdeko eremu batean bazaude, Wifi_Donostia_SanSebastian_Barrua” sarearen identifikatzailea (SSID) onartuko duzu, eta, kanpoaldeko eremu batean bazaude, “Wifi_Donostia_SanSebastian_Kanpoa” identifikatzailea.
  3. WIFI sareak zure eskaera jasoko du, eta sartzeko jarraibide guztiak menuaren pantailan azalduko zaizkizu.

 

Konekta zaitez hot stop batean, ordaindu zerbitzua eta gozatu WIFI konexioaz.

 

Liburutegi eta gizarte- edo kultura-etxeetan

Udalaren WIFI sarean sartzeko, herritar-txartelaren titularra zarela egiaztatu behar duzu, txartelaren identifikatzailea eta PIN kodea adieraziz. Badakizu sarbidea doakoa dela herritar-txartelaren titularrentzat. Herritar-txartelik ez dutenei behin-behineko sarrera-gakoak ematen zaizkie, sarean sartzeko. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da hiritar-txartela eskuratzeko eskaera egitea, sarbide-orrian bertan azaltzen den formularioaren bidez. Eskatutako fitxategiak une horretan eskura ez dituzten erabiltzaileak, bestalde, instalazioaren arreta-gunera joan daitezke, eta bertan emango dieten formularioa bete, hiritar-txartela eskatzeko. Formularioa betetakoan, arreta-gunean jasotako gutun-azalean sartu behar da, berriki ateratako karnet-tamainako argazki batekin eta NAN/AIZaren bi aldeen fotokopia banarekin batera.

 

Eskaera-formulario digitala betetzea da beste aukera bat. Interneteko www.donostia.org eta www.sansebastian.org helbideetan dago. Eskatu eta zazpi bat egunera iristen da txartela, eta, ordura arte, ezin izaten da udalaren WIFI sarean sartu. Dena den, txartela eskuratu arte, ordainketa-bonoa eros daiteke, udal-eraikinen barruko edo kanpoko eremuetatik udalaren WIFI sarean nahi adina nabigatzeko.

 

Kanpoaldeetan

Udalaren eta gainerako herri-administrazioen web-orrietan doan sartuko zara; beste web-orrietan sartzeko, berriz, zeure sarbide-datuak (erabiltzailea eta gakoa) eman beharko dituzu, edo bonoak erosi, lineako SSL ordainketa seguruen (Visa/Master Card/Maestro txartelen) bidez. Behin konektatzen zarenean, hamaika aukera izango duzu: posta deskargatzea, nabigatzea, lagunekin hitz egia, informazio bilatzea etab.

 

Erabilera-baldintza

Zerbitzua erabiltzeko baldintzak bi fitxategi hauetan zehazten dira. 

 

 

Informazio gahiago

Arreta-telefonoa:

943 482 800

Posta elektronikoa:

fomentoss@donostia.eus

Presentziala:

Victoria Eugenia eraikina
(Sarrera Erregina Erregentearen kaletik)

Jendearentzako ordutegia:

            · Astelehenetik ostiralera 9.00tatik a 13.30tara

Edonostia.net:

Paseo Larratxo 55. San Sebastián. 

Jendearentzako ordutegia:

           · Astelehenetik ostiralera 10.00tatik 14.00tara.

Informazio gehiago

Arreta-telefonoa:

943 482 800

Posta elektronikoa:

fomentoss@donostia.eus

Presentziala:

Victoria Eugenia eraikina
Sarrera Erregina Erregentearen kaletik

 

Jendearentzako ordutegiak:
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00etik 18:00etara.
  • Ostiraletan, 09:00etik 14:00era.
  • Udan (ekainaren bukaeratik irailaren hasierara): astelehenetik ostiralera, 09:00etik 13:30era.