logo ayuntamiento cabecera

Zer Egin dezake marketing digitalak nire negozioarengatik?

Jardunaldia - 27/06/2019: Eduki erabilgarriarekin bezeroak erakartzea salmentak areagotzeko. Marketing digitalak gure negozioan zer egin dezakeen modu argian identifikatu. Zein estrategia ezarri daitezkeen ezagutu, zeintzuk diren eman beharreko pausuak, eta zer suposatuko lukeen zehatz-mehatz bezeroak Erakartzeko - Bihurtzeko - Ixteko - Leial egiteko ...

Gehiago irakurri...

Donostia Sustapenak osasun arloko berrikuntza aztertzen du

Ekainaren 19an Turinen e_Health & Ecosystems Mintegia antolatu zen, Interreg Europa “ecoRIS3” proiektuaren esparruaren barruan, non Donostia Sustapena da koordinatzaile nagusia. Mintegi honen helburua Osasun esparruko berrikuntza aukerak esploratzea eta aztertzea izan zen, osasun sistemek Europa osoan aurre egin beharreko erronkeei erantzun ahal izateko ...

Gehiago irakurri...

Errealitate Birtuala duen arkitektura enpresa batek Silicon Valley-rako bidaia irabazi du Explorer Donostia programaren bidez

Unai Arejulak, Ion Vianezek eta Beñat Arejulak osatutako talde batek San Frantziskora bidaiatzeko plaza bat lortu du, Explorer programaren beste 55 ekintzailerekin batera, Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoa) abian jarrita, Banco Santader-ek sustatuta Santander Universidades-en bidez, CISEko koordinazioarekin ...

Gehiago irakurri...

ERP informazio komertziala kudeatzeko aplikazio bezala

Jardunaldia - 2019/06/26: Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta orain praktikaren berri ematen badigute, zer? Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari zuzendutako jarduera honetara gonbidatzen zaitu.

Gehiago irakurri...

Donostia Merkataritzako Sarien 4. Edizioa

Honakoak izan dira sarituak: Casa Benegas, Finkatutako Merkataritza Ibilbidearen kategorian, Hawaii, Merkataritza Berrikuntzaren kategorian, eta Loreak, Merkataritza Digitalizaziaoren kategorian. Ernesto Gasco, Alkateordea: “Gure hiriko merkataritzak tradizioa eta modernitatea uztartzen badaki” ...

Gehiago irakurri...

Nekazaritza asko eta teknologia pixka bat

2019/07/11 Villa Yeyette 09:30-13:30. Doitasun Nekazaritzaren Hastapenei buruzko Jardunaldia: Guztion eskurako erreminta errazak. Ba al zenekien doitasun nekazaritza zuk uste baino errazagoa dela? Doako edo oso merkeak diren erremintak erabil daitezkeela? ...

Gehiago irakurri...

Donostia - Gipuzkoa Film Commission Sarirako deialdia ireki da, pelikulak egiteko erabilitako hiriei balioa ematen dien filmentzat

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2019ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 27an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek uztailaren 3a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak ...

Gehiago irakurri...

Zortzi proiektu hautatu dira negozio berritzaileen PUC programan parte hartzeko Donostiako merkataritza sektorean

Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan negozioak digitalizatzeko prozesuaren inguruko saio batekin. Aisialdiko proposamenen plataforma bat (Marketplace), gorputza eta emozioak zaintzeko eskola bat, edo luxuzko paper salmentako proiektu bat izan dira Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, abian jarritako PUC programaren aurtengo ediziorako hautatu diren proiektuetako batzuk ...

Gehiago irakurri...

Epea ireki da merkataritzan eta ostalaritzan 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko DonostiaUP! 2019 Planaren barruan, langabezian aurkitzen diren 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko programa berria abian jarri du. Helburua da biztanle-segmentu horretako pertsonak, etorkizun profesionala ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetara birbideratu nahi dutenak, kontratatzea bultzatzea ...

Gehiago irakurri...

Etxebizitzetako birgaitze integrala: negozio-modeloak

Donostiako Sustapeneko Donostia Smart klusterrak antolatutako jardunaldia. Topaketa honetan adituek Estatu osoko proiektu garrantzitsuenak nabarmenduko dituzte. Valladolid, Iruñea edo Donostiako auzoek euren esperientziak azalduko dituzte, ekonomia jarduera, enplegua eta ingurumenarekiko konpromisoa sortzeko.

Gehiago irakurri...

Donostiako gazteek helmuga hautatuko dute berriro Connecting Talent 2019 nazioarteko mugikortasun-programan parte hartzeko

Donostiako Sustapenak epea ireki du 35 urtetik beherako pertsona interesatuek nazioarteko berrikuntza-proiektuak eta -helmugak, Donostiako estrategiarekin bat egiten dutenak, identifikatu eta hautagaitzak aurkez ditzaten urtero ematen diren "International Connecting Talent" beketariko bat lortze aldera. Hautatutako pertsonentzako laguntzetan, sei hilabeteko egonaldia finantzatzen da eta kudeaketa egiten lagundu, hileko 1.400 euroko zuzkidurarekin. ...

Gehiago irakurri...

Donostiak kanpoko ekintzaileentzako laguntzak gehitu ditu

Donostiako Udalak, Sustapena Sozietatearen bitartez, laguntzen deialdi berria egin du hirian ideiak abian jarri nahi dituzten ekintzaileentzat. Enpresa-proiektua Donostian garatzeko bost hilabetera bitarteko egonaldia, dietak eta proiektuaren aholkularitza eskaintzen dira ...

Gehiago irakurri...

Gipuzkoan hiru zinema-produkzio handi filmatu dira batera

HBO, Movistar eta zuzendari finkatuen proiektuak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzarekin Udaberri honetan, Gipuzkoako lurraldea telebistako bi serieren eta pelikula baten eszenatoki bilakatu da; hain zuzen ere, HBOren ‘Patria’ eta Mariano Barrosoren ‘La línea invisible’ serieak eta Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre' pelikula filmatu dira. Modu horretan, Gipuzkoan batera filmatutako filmazio garrantzitsuen marka guztiak hautsi dira, batik bat Donostian ...

Gehiago irakurri...

Digitalizazioa, merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko tresna

Donostiako Sustapenak, DEVISE Europako proiektuaren esparruan (Interreg Europe), ‘Digitalizazioa, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko tresna’ jardunaldia egin du 2019ko maiatzaren 24an, Donostiako Talent House eraikinean. Sektore anitzeko topaketa izan zen, eta bi sektoretako agente eta enpresekin ez ezik, zerbitzu digitalak hornitzen dituzten enpresetako ordezkariekin ere, zerbitzu digitalen eskaintzaren eta eskariaren tokiko egoerari buruzko txosteneko ondorioak partekatzeaz gain ...

Gehiago irakurri...

Berriro ireki da Donostiako metroaren obrek eragiten dieten establezimenduentzako laguntzak eskatzeko epea

Topoaren saihesbidea eraikitzeko obrak direla eta, Mirakontxa, Easo, San Martin eremuan Topoak hartzen dituen Donostiako erdialdeko kale batzuetan ibilgailuen zirkulazioa itxiko da eta oinezkoentzat murrizketak ezarriko dira hainbat hilabetez. Obren inguruan dauden jarduera ekonomikoei horrek guztiak sortuko dizkien kalteak arintzeko, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza batzuk eskatzeko epea ireki du berriro, establezimenduek izan ditzaketen galerak konpentsatzen laguntzeko, udal tasetarako dirulaguntzak emanda ...

Gehiago irakurri...

Merkataritzako eta ostalaritzako eraldaketa digitalari buruzko jardunaldia

Donostiako Sustapenak, Europako DEVISE programaren esparruan (Interreg Europe), ‘Digitalizazioa, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna hobetzeko tresna’ izeneko jardunaldia antolatu du, eta 2019ko maiatzaren 24an izango da Donostiako Talent House eraikinean. Saioan, bi sektoretako enpresekin nahiz zerbitzu digitalen enpresa hornitzaileetako ordezkariekin azken asteetan egindako lan-saioen eta galdetegien ondorioak partekatuko ditugu ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Alkateordetzak DonostiaUP! 2019 Planaren barnean 9,5 milioi euroko laguntzak abian jarri ditu

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala. Planak talentua erakartzearen eta talentuari eustearen eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta beste bi kontzeptu bereak bezala onartzen ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapenak SMART soluzioak planifikatzeko eta ezartzeko ikuspegi berritzaileei buruzko esperientziak trukatzen ditu Bruselan

Donostiako Sustapenak, Replicate proiektuaren koordinatzaile gisa, Europako Batzordearen H2020 programaren barnean batera finantzatua (Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia smart ezarpenetarako), EIP-SCCk (European Innovation Partnership-Smart Cities and Communities) antolatutako ekitaldian parte hartu zuen maiatzaren 8an, Smart City Guidance Package dokumentuaren aurkezpena zela-eta, EIP-SCCko plangintza, politika eta erregulazioko "Action Cluster"-ak zuzenduta ...

Gehiago irakurri...

‘Bertako produktuekin konprometituak’ Sariak Mala Gissona, Arrizul Hotela eta Aitor Lasa Gaztategiarentzat

Donostiako Alkateordetzak gaur banatu ditu ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak, Donostiako Boulevardean Tokiko Produktuen Eguna dela-eta jarritako karpa handian. Sari horren bitartez, Donostiako ostalaritza-establezimenduek, saltokiek eta hotelek tokiko produktuari eskaintzen dioten dedikazioa eta ondo egiten jakitea saritzen da. Sari horiek merezi izan dituzten establezimenduak hauek izan dira: Mala Bissona Beerhouse, ostalaritzako establezimenduen kategorian; Arrizul hotela, hotelen kategorian; eta Aitor Lasa Gaztategia, saltokien kategorian ...

Gehiago irakurri...

Smart Ekoauzoa: garapen iraunkorrerako aukera bat

20.eka - 21.eka. Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania. Handinahiagoak diren eredu eta proiektu berri hauek Ekoauzoak eta Smart Cities eremuan garatu ahal izateko, udal buruzagitza argia gain hartu eta udal sail guztien lana modu koordinatuan barne hartu behar da. Auzo adimentsuek hasieratik hirigintza irizpide iraunkorragoak hartu behar dituzte barne: erabileren trinkotasuna, nahasketa eta malgutasuna, natura hiri gunean sartzea, bizitzeko eta lan egiteko inguru ekargarria, eraikuntza bioklimatikoa, eraikitako sarea birgaitzea, mugikortasun iraunkorra, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak barne hartzea ...

Gehiago irakurri...

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más