Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziak zuzendutako ordezkaritzak in situ ezagutu ditu enpresa proiektuen haztegi programa bati esker sortutako mikroenpresak; programa hori ekintzailetzako ideiak dituzten bertako gazteei bideratu zaie, eta Donostia Sustapenak jarri zuen abian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Garapenerako Nazioarteko Bankuarekin eta Caseli fundazioarekin. Bidaia horretan, otsailaren 19tik 20ra bitartean egindako ...
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak adierazten duenez, erregistratutako hileko batez besteko langabezia 7.400 pertsonatakoa izan zen; hau da, langabetutako biztanleriaren erregistro txikiena izan da 2008tik geroztik. Zifra hori urtetik urterako seigarren jaitsiera da jarraian: egun, duela urtebete baino 614 langabetu gutxiago daude ...
Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta “La línea invisible” (Movistar) telesailek, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin eginak, 2019 urtea urte historiko bilakatu dute, Donostian eta Gipuzkoan egindako filmatzeei dagokienez. Izan ere, proiektuen garrantzia eta kalitatea handia izan da eta aurrekontu gisa izan dituzten 35 milioi euroek ondorio ekonomiko handiak eragin dituzte ...
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak bihar emango du baimena hiriak beste eraikin bat izan dezan ikertzaileentzat eta langile kualifikatuentzat; 5,5 milioi euroko aurrekontu konpromisoa izango du, zeinak Talent House II hartzeko eraikina erostera edo eraikitzera bideratuko baitira....
Auzotarrek kudeatutako fatxadetarako lorategi bertikal mugigarriak, barruko tenperatura jaistea eta kanpoko soinua moteltzea lortzen dutenak. Hori da Donostiako First Lego League Euskadiren aurtengo edizioaren proiektu irabazlea, Donostiako Axular Lizeoko Overlock taldearen eskutik iritsi dena. Txapelketa Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik; horren inguruan, lehen aldiz, 350 parte hartzaile eta 35 talde bildu dira Donostian, Eureka! Zientzia Museoan ...
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO League Euskadi nazioarteko txapelketari aldi berean harrera emango dioten hiru kokalekuetako bat. Donostiaren kasuan, hiru probintzietako 400 bat gaztek osatutako 35 taldek aurkeztuko dituzte euren proposamenak Eureka-Zientzia Museoan, aurtengo ediziorako proposatutako gaiaren inguruan: CITY SHAPER, bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea. Honekin lortu nahi dena da hiriko eraikin edo espazio publiko baten arazo bat antzeman eta horri irtenbide berritzaile bat proposatzea. ...
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D inprimaketa, errealitate areagotua, gauzen Interneta eta robotika) hiria hobetzeko erronkaren inguruan lau hilabetetik gora lanean aritu ondoren, hainbat ikastetxetako 400 bat ikaslek Donostia Innovation Challenge ekimenaren amaierako fasean parte hartu dute garatutako proiektuen aurkezpenarekin. Epaimahai batek erabaki du zeintzuk izan diren lanik onenak arlo bakoitzean eta guztiek errekonozimenduak jaso dituzte ...
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako. Jasangarritasunean oinarritutako dieta». Carlos Verdaguer. Hirigintzako arkitektoa eta Hirigintzako irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ...
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko dira gehienez, hainbat herrialdetako parte hartzaileen artean online esperientziak trukatuko dituen programa pilotu batean parte har dezaten. Proiektuak aurkezteko epea astelehenean irekiko da, urtarrilaren 13an, eta urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. Donostia Sustapenaren webgunean aurkez daitezke eskabideak.
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak gauzatu dituzten Donostiako enpresei zuzenduta daude, betiere kontratuak Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda zeuden pertsonekin gauzatu badira eta 3.000€ eta 9.000€ artekoak badira. Laguntzek 457.000 euro jaso dituzte Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aldetik eta Internet bidez edo aurrez aurre eska daitezke otsailaren 7ra bitartean.
Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako Gabonetako Azokaren gune berriak, non Gabonetako produktuak saltzeko tokiez gain, elikagaien saltokiak eta Gabonetako argiztapen bereziak ere jarriko diren. Egungo argiztapen elementuak jartzen jarraituko da baina, horiez gain, Askatasunaren Hiribidea eta Antso Jakitunaren argiztapena aberastuko dira, obrak bukatzen direnean, eta argiztatutako Gabonetako zuhaitz handi bat jarriko da Pio XII Plazan ...
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bidez, DonostiaEkin jardunaldiaren beste edizio bat egin du gaur, abenduaren 13an. Jardunaldi hau ekintzailetzari buruzkoa da, eta bereziki antolatzen da hirian ekintzaile eta erakunde askok garatzen duten balioa eta ekimena aitortzeko. Kursaalen egin den ekitaldian, EKIN+ 2019 Enpresa Onenaren Saria eman zaio Developair Technologies SLUri, datuak modu seguruan kudeatzeko adimen artifiziala erabiltzen duen enpresari ...
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen Bartzelona Smart City Expo World Congress-en, stand bat jarri baitzuen gainerako lighthouse proiektuekin eta europar erakundeekin batera. Kongresu hau munduko hiri adimentsuen ekitaldirik garrantzitsuentzat jotzen da. Donostiako Sustapenak kongresuan Replicate proiektua aurkeztu zuen, baita Donostiaren Smart estrategia eta Txomin auzoan egindako ekintzak ere. ...
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak Austriako hiriburura egindako bidaia amaitu du, azaroaren 26 eta 29 bitartean egin baita. Balantzea oso positiboa izan da, zeren hainbat Smart ekimen publiko eta pribatu ezagutu ahal izan dira, Vienak 2014an martxan jarri zuen esparruan gauzatzen ari direnak, hain zuzen. Misioan parte hartu dute, besteak beste, hiriaren efizientzia energetikoarekin eta energiarekin, IKTekin, laguntza teknologiekin zerikusia duten enpresek eta erakundeek ...
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos hirian izan ziren azaroaren 22an, Surf Hirien Munduko Sarearen (WSCN) topaketan parte hartzen. Donostia Sustapenak sare haren sorreran parte hartu zuen. Halaber, Donostiak gidatzen du sarea jardueren antolaketan, eta iazko edizioan ekitaldiaren anfitrioi izan zen. Donostiako ordezkaritzan bertako hainbat enpresak parte hartu zuten, eta beren produktuak parte hartzaileen artean aurkezteko baliatu zuten aukera ...
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolaturik, aurtengo edizioak hiriko beste bi auzotara ere zabalduko du magia: Gros eta Amarara. Halaber, berritasun garrantzitsuak izango dira: Alderdi Ederren instalatuko den planetarium handi bat; argi ikusgarriak Maria Cristina hoteleko fatxadan; Chillida eta Basterretxeari omenaldia egiteko argi arkuak, Haizearen Orrazia eta Bakearen Usoa irudikatuz; eta Eguberrietako bola tradizionala bola ibilgarri bilakatuko da, Easo plazan instalaturik ...
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak osatua, Gipuzkoan errodajeak sustatzeko– bisitan izan ditu publizitatearen alorreko hainbat ekoizpen-etxe alemaniarretako ordezkariak. Bidaia horren helburua Donostia eta Gipuzkoa ezagutaraztea izan da, etorkizuneko filmaketetarako. Bisitariek Deba, Elgoibar, Mutriku eta tankerako udalerriak ezagutu dituzte, eta Donostiako kaleetan barrena ibili dira ...
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara bidaiatu du, Replicate proiektuaren urteko Batzar Nagusia ospatzeko eta Europar Batzordearen aurrean emaitzak aurkezteko. Txomin Eko auzoan, azken urtean, energia eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria eta informazio teknologien arloan egindako ezarpenak aurkeztu ziren, besteak beste ...
Hurrengo azaroaren 14ean web mintegi bat egongo da Hotmaps proiektuaren barnean, Europar Batasunaren finantzaketa duena Horizon 2020 programaren barruan. Donostia Sustapenak, Energy Cities eta e-Think erakundeek web mintegi honetan parte hartuko dute Hotmaps erramintaren bitartez hirian egindako lana azalduko da District Heating bero sistemen planifikazioa egiteko. Donostia Hotmpas proiektuan parte hartzen duen zazpi hirietako bat da erraminta berria probatzen ...
Berrikuntza Astearen aurtengo edizioa, joan den urriaren 31n amaitu zuen, eta marka guztiak hautsi dira, 5.000 pertsona baino gehiagok hartu baitu parte WeekINN Astearen sei egunetan 25 espaziotan antolatutako 40 jardueratan. Gainera, Donostiako familien parte-hartzea handia izan da larunbatean eta igandean burututako ekitaldietan. Edizio honetan, Enpresa Berritzailearentzako DonostiaINN Sariak enpresa finkatuaren kategorian i68 enpresarentzat eta enpresa gaztearen kategorian Naru Intelligence enpresarentzat izan dira ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.