Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko proiektu batean parte hartzen du. Horren barnean, Europako hainbat hirik ekarpena egingo diote Costa Ricako metropolialdeari, garraio sistema eraginkorra eta iraunkorra prestatzeko fasean baitago. Zehazki, partaidetza EuropeAidek bideratzen du, munduan zehar kanpoko laguntza emateko programez eta proiektuez arduratzen den Europar Batzordeko Zuzendaritza Nagusiak ...
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online. Bertan, Europako hainbat hiritako ikertzaileek, garatzaileek eta ordezkariek hartuko dute parte, besteak beste, Donostiakoak. Donostia Sustapenak Hotmaps erremintarekin izandako esperientzia azalduko du. Hari esker, hiriaren energia kontsumoa simulatu da eta eskaera horri erantzuteko baliabide jasangarriak erabiltzeko aukerak aztertu dira. Horrez gain, konferentzian gaur egun eskuragarri dauden teknologiak, bero eta hotz sistemak deskarbonizatzeko ereduak eta abarreko hainbat gai interesgarri landuko dira ...
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste hamaika hirirekin batera. Ezagutzen eta ikaskuntzen trukerako proiektua da, hain zuzen, elikadura-sistema eraldatzeko erronkei heltzea helburu duena. Europako Batasunak 886.000 euroko ekarpena onartu du Donostiarako, proiektua aurrera eramateko. Donostiako Sustapena da proiektuaren kiderik garrantzitsuena, koordinazio lanak v89egingo dituen Cartif fundazioarekin batera (Valladolid) ...
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren arteko lankidetza eredua aukeratu du, bio-osasunaren gune gisa garatzeko duen proiektuarentzako eredu gisa. Europako Batzordeak, Donostia Sustapenak gidatzen duen ECORIS3 proiektuaren esparruan, proiektu pilotu bat onartu du. Proiektuaren bidez, Italiako hiri horretara eramango da Biodonostiak, osasun berrikuntzako institutu gisa, zabaldutako eredua, eta Biodonostiak Sustapenarekin zenbait arlotan duen lankidetza bera ere ...
Sistemak Donostia Sustapenaren babesa du, eta Covid 19ren krisiak gehien kaltetu dituen sektoreei (merkataritzari eta ostalaritzari) laguntzeko neurri gisa sortu da. Ibilgailu jasangarriak izango ditu (bizikleta eta kotxe elektrikoak), eta tarifa lehiakorrak eskainiko ditu.
Donostiako Udalak tokiko merkataritzari eta kontsumoari blaguntzeko kanpaina bat sustatu du Coronabirusaren osasun krisiak ondorioak izan ditu ekonomian, baita Donostian ere. Hirugarren sektorean, merkataritzan eta ostalaritzan batez ere, eragina izan du alarma-egoerak establezimenduak ixtea erabaki izanak ...
Ekainaren 1etik aurrera, Donostia Sustapenak Erregina Erregeordea kaleko publikoarekiko arretaren bulegoa irekiko du, erakundeak ematen dituen laguntzei dagozkien agiriak emateko soilik. Entrega hori egiteko, beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua hartzea, telefonoz, e-posta bidez edo Donostia Sustapenaren web orrian gaitu den txataren bitartez.
Donostiako Sustapen bonuen kanpainak eskaintzaren herena lortu du. Etxez etxeko banaketa abian jarri da. Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK) barruan, 10 langile baino gutxiagoko denda eta establezimendu txikientzako laguntza-lerro bat ireki zen, eta laguntza berezia eman zitzaien hiriaren ekialdeko auzoetan daudenei eta emakume ekintzaileek kudeatutakoei.
"Donostia Market Plaza" plataforma aktibatu du, eta eskueran jarri erosketa bonuen plan bat eta etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda bat. Donostiako Udalak Ekonomia Suspertzeko Plana (ESP) bultzatu du, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorio ekonomikoak arintzeko asmoz. ESPa Donostiako Sustapenak ezarri du, arreta berezia jarri nahian sektore ekonomiko ahulenei, alegia, merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko hiriko enpresa txikiei, haien jarduera ekonomikoa eta enplegua lehentasunezko helburutzat hartuta ...
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko enpresei Covid-19k eragindako krisi garaia gainditzen laguntzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin. Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, online bidezko prestakuntza programa jarri du abian hiriko enpresa eta pertsona ekintzaileentzat. Programa horrek eduki garrantzitsuak eta komunikatzaile prestigiodunak ditu, enpresa ehunak baldintzarik onenetan aurre egin diezaion Covid-19ren eraginez sorturiko egoerari, ehun hori egokitzeko, eraldatzeko eta lehiakorragoa izateko helburuarekin ...
Donostiako Udalak epea ireki du hiriko establezimendu txikiek izena doan eman dezaten “Donostia Market Place” online plataforman, bertan haien etxez etxeko zerbitzuko merkataritzako eskaintza aurkez dezaten. Salmenta abonuen sisteman sartzeko aukera ere izango dute; abonu horiek erosleak aldatu egin ahal izango ditu, establezimendua ireki bezain laster. Alta eman ahalko dute 49 langile baino gutxiago dituzten enpresek, baldintza orokorretan jasotako ekonomia jardueren gaineko zergaren epigraferen batekoek. Izena emateko epea maiatzaren 13an amaituko da.
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia Sustapenaren leihatila bakarra. Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko. Tokiko esparruan sortu da plana, eta, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, helburu du krisiaren eragina murriztea eta etorkizunari begira konfiantza sortzea, Donostiako kontsumoa suspertzeko ...
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia Suspertzeko PREK plana jarri du martxan eta, horren bidez, diruz lagundu nahi ditu hiriko ekonomiarentzat estrategikoak diren bi sektore: merkataritza eta ostalaritza. Helburua alarma-egoerak sortutako inpaktua txikitzea eta aldi horretako diru-sarreren gabezia arintzea da, zenbait dirulaguntzaren bidez, dituzten gastu finkoei aurre egin diezaieten eta aukera izan dezaten kudeaketa hobetzeko neurri eta tresnak garatu eta abiarazteko, beren jarduera ...
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko. Tokiko esparruan sortu da plana, eta, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, helburu du krisiaren eragina murriztea eta etorkizunari begira konfiantza sortzea, Donostiako kontsumoa suspertzeko ...
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko ...
Krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) diseinatu du Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena baltzuaren bidez. Hainbat neurri biltzen ditu plan horrek, COVID-19k eraginiko krisiaren ondorioz Donostian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko. 2,6 milioi €-ko zenbatekoa du PREK proiektuak, eta arreta berezia jartzen du merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan, bai eta langabetuengan ere.
Apirilaren 27an hasiko da Hotmaps-ek antolatutako online doako prestakuntza-ikastaroa, ingelesez. Ikastaroa tokiko, eskualdeko edo estatuko erakunde batentzat lan egiten duten pertsonei, edota energiaren arloan lan egiten duten enpresei eta aholkulariei zuzenduta dago. Prestakuntza-saioak maiatzaren 4tik 12ra bitartean egingo dira, Hotmaps tresna modu praktikoan erabiliko den on line mintegietan. Parte-hartzaileek ziurtagiri bat jasoko dute prestakuntza intentsiboko egunen bukaeran osatutako trebakuntza-materialak bidaltzen dituztenean ...
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa sistemek herritarren ohitura aldaketak zenbatetsi dituzte, koronabirusagatik dekretatutako alarma egoeraren ondotik. Pertsonak zenbatzeko sistemaren kasuan, alderaketak datu esanguratsuak ematen ditu: isolamenduaren lehendabiziko astean (martxoaren 16tik 22ra), 18.215 lagun sartu ziren Alde Zaharrean, martxoaren 9tik 15era bitarteko astean baino % 81 gutxiago, aste hartan 98.137 pertsona izan baitziren. Etxeetako kontsumo elektrikoa, berriz, % 22 areagotu da, eta pertsonako batez beste 19,56 kW kontsumitu da astean. Argi publiko adimendunak, jendearen joan-etorriarekin aktibatzen direnak, % 23 murriztu dira. ...
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bitartez martxan jarriak, ingurumenaren jasangarritasuna, energiaren eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzen ditu, hiriko hainbat kaleetan Smart neurriak ezarriz. Andaluziako Herrien Garapenerako Fundazioaren eta Udalerrien eta Probintzien Andaluziako Fundazioaren saria jaso du, Hiri/Lurralde Adimentsuen eta Administrazio Elektronikoaren kategoriako proiektu onena izateagatik.
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak proiektuaren europar bazkideekin bilera bat antolatu zuen Donostian 2020ko otsailaren 18an, bere digitalizazio estrategiaren berri emateko, eta merkataritzako eta ostalaritzako sektoreen eraldaketa digitalaren inguruko jardunbide egokiak eta bertako proiektuak ere nabarmendu zituen. Ekitaldira bertaratu zirenek, gainera, SmartKalea bisitatzeko aukera izan zuten; hau da, hiriko Parte Zaharrean dagoen kale adimenduna.
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.