logo ayuntamiento cabecera

Alkateordetzak 200 kontratu sustatu ditu Gipuzkoako Ostalaritza Enpresaburuen Elkartearekin

Donostia Sustapenarekin sinatutako hitzarmen berri baten bidez, lan eskaintzak bereganatzeko, bitartekotza lanak egiteko eta kudeatzeko lanak burutuko dira, gutxienez, 200 kontratazio sektorean sustatzeko helburuarekin, gazteei eta 45 urtetik gorakoei arreta berezia emanez. Akordioak negozio berrietarako ekintzailetza lanetarako, ostalaritza sektorea sustatzeko eta esparru honetako berrikuntza suspertzeko laguntza hartzen du barne ...

Gehiago irakurri...

Amaitu da “El hijo del acordeonista” pelikularen errodajea, San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission bulegoarekin lankidetzan errodatutako lehenengo pelikula

Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeetan errodatzen zazpi aste eman ondoren, gaur filmatu dira “El hijo del acordeonista” pelikularen azken eszenak, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta. Ekoizpen honek sortu berri den San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission bulegoko lankidetza jaso du (Alkateordetzak (Donostia Sustapenaren bidez), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak kudeatuta), alegia errodajeak Gipuzkoako lurraldean bideratzen dituen bulegoa ...

Gehiago irakurri...

Produktu eta dieta osasungarriak identifikatzen dituen plataforma batek Silicon Valley-rako bidaia irabazi du Explorer Donostia programari esker

Gailu mugikorretarako Dënda aplikazioak, zeinak informazioa ematen baitu produktu osasungarriak erosteko, eta jakiteko zer elikadura-jarraibide dituzten nutrizionistek, dietistek eta kirolariek, leku bat irabazi du Explorer programako beste 52 ekintzailerekin batera San Frantziskora bidaiatzeko. Explorer programa Banco Santanderrek bultzatzen du, Santander Universidades-en bidez, CISEren koordinazioarekin eta Donostiako alkateordetzaren laguntzarekin, Donostiako Sustapenaren bidez ...

Gehiago irakurri...

Maiatzean, langabezia 8.000 langaberen mugatik jaitsi da.

Maiatzean 7.919 enplegu eskatzaile izan dira, eta, azken hamar urteetan lehen aldiz, langabezia 8.000 langaberen mugatik jaitsi da. “Berri oso ona da”, esan du Ernesto Gasco alkateorde eta Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak. “Tokiko ekonomia lehengoratuz doa, eta, horrekin batera, lan merkatua gorabidean da oraindik. Donostiako langabezia tasa % 9tik jaitsi da: maiatzean, % 8,9 izan da. Horrek joera positiboa markatu du, eta hori indartu eta azpimarratu behar dugu” ...

Gehiago irakurri...

#PUCstart. Merkataritza Sektoreko ideien Bizkortze Programaren IV. Edizioa

Alkateordetzak, Donostia Sustapenaren bidez, #PUCstart programaren IV. edizioa abian jarri du. Bertan, hautatuko dira merkataritza sektorean negozio ideia berritzaileak dituzten zortzi lagun, euren negozio eredua bizkortzeko eta egiaztatzeko prozesuan laguntzeko ...

Gehiago irakurri...

Mondragon Unibertsitateak, Donostia Surf City Klusterraren kidea, surf eta bestelako irristatze kirolari aplikatutako Marketin Graduondo bat antolatu du

Edizio berri bat ireki du surf industrian eta irristatze kiroletan interesatuta daudenentzat, eta baita ere, haren partaide izanik, euren ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak dinamizatu eta indartu nahi dutenentzat. Mondragon Unibertsitateak era horretan jarraitzen du surf industriaren eta action sport alorreko etorkizuneko profesionalak trebatzearen alde egindako apustua ...

Gehiago irakurri...

Donostiak 60 Global Training beka atera ditu

Donostiako Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Garapen Agentzien Euskal Elkarte Garapenekin batera eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, beste urte batez, Global Training beken programa atera du. Beken programa honek unibertsitate-titulazioa eta/edo goi-mailako lanbide heziketa duten gazteen eskura jartzen du mekanismo indartsua, atzerriko enpresetan eta erakundeetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, gutxienez sei hilabeteko denboraldian ...

Gehiago irakurri...

Mondragon Unibertsitateak, Donostia Surf City Klusterraren kidea, surf eta bestelako irristatze kirolari aplikatutako Marketin Graduondo bat antolatu du

Edizio berri bat ireki du surf industrian eta irristatze kiroletan interesatuta daudenentzat, eta baita ere, haren partaide izanik, euren ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak dinamizatu eta indartu nahi dutenentzat ...

Gehiago irakurri...

Alkateordetzak ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak banatu dizkie Aitzgorri Jatetxeari, Silken Amara Plaza Hotelari eta Xibaritak Gandarias saltokiari

Bertako Produktuen Eguna dela-eta, Donostiako Boulevardean gaur, larunbata, ekainak 16, jarritako karpa handian banatu dituzte ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sarien lehen edizioko sariak; sari horien bitartez, bertako produktuekiko Donostiako ostalaritza-establezimenduen, saltokien eta hotelen dedikazioa eta lan ona saritu nahi dira. Kontuan izan da bertako produktuak kontsumorako nahiz saltzeko erabiltzea ...

Gehiago irakurri...

Jarraitzen du Talentua Donostiara erakartzeko Egonaldien Programarako deialdiak irekita

Donostiako Udalaren Alkateordetzak, Donostia Sustapena elkarte publikoaren bidez, Connecting Talent Egonaldiak programa abian jarri du. Bere helburu nagusia talentua erakartzea da, alegia; trebetasun handia eta goi mailako gaitasunak dituzten profesionalak, berrikuntzarekin lotutako bertako entitateetan lan egin ahal izateko edo enpresa edo ikerketa proiektu berriak sortu eta hirira ezagutza ekarri ahal izateko. Nazioarteko ekintzaileak bereganatu eta enpresei talentua duten gazteak biltzen lagundu nahi zaie, Donostiakoak zein kanpokoak. ...

Gehiago irakurri...

Donostian Bertako Produktuen lehen Eguna egingo da ekainaren 15ean eta 16an, gure hiriarentzat estrategikoa den sektorea bultzatzeko

Datorren ekainaren 15ean eta 16an, Bertako Produktuen Eguna egingo da Donostian, Alkateordetzak eta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterrak antolatuta. Hori dela-eta, jarduera-programa bat prestatu dute, eta 50 erakundek parte hartuko dute; protagonista, berriz, tokiko produktuak izango dira. Larunbatean, karpa handi bat jarriko da Donostiako Boulevard-ean, eta, bertan, 30 postu inguru jarriko dira barazkiak, esnekiak, frutak, edariak, kontserbak, e.a. saltzeko, den-dena gure ingurunean ekoiztua ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapenak proiektu berritzaileei eskaintzen dizkien laguntzen sorta aurkeztuko du Global Innovation Day ekimenean.

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren eskutik, Innobasque-ek antolatzen duen enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntzako Global Innovation Day topaketan parte hartuko du datorren ekainaren 13an, Donostiako Kursaal jauregian. Donostiako Sustapenak hiriko proiektu berritzaileen fase ezberdinetarako –hastapena, garapena eta finkapena– eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu ekitaldi horretan. ...

Gehiago irakurri...

Digitalizazioa eraikinetan. Baliabide adimentsuak.

Donostia Smart Klusterrak eraikinak digitalizatzeari buruzko jardunaldi bat antolatu du. ...

Gehiago irakurri...

Donostia Sustapena UPV/EHUko Gune Gastronomikoen Diseinuan espezializatzeko Titulu batean kolaboratuko da

Diseinu, arkitektura eta ingeniaritza eremuko hutsune profesional bat betetzeko sortu da. Diseinuaren kontzeptua prozesuak ebazteko metodologia eta aplikatzen den eremu guztiak eraldatzen dituen diziplina gisa, Donostia Sustapeneko estrategiaren ardatzean agertzen da, alegia, hiriko ekonomia eta gizartea sustatzearen eta garatzearena alde lan egiten duen udaleko elkarte publikoa. Horrela, “Gune Gastronomikoen Diseinurako Aholkularitza Graduondoa” ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapenak UPV/EHUko Udako Ikastaro bat antolatu du, diseinua balioa sortzeko kontzeptu gisa hartzearen inguruan

Diseinua enpresa edo erakunde baten nortasunaren zati bat da, eta lehiakortasunaren aldetik bereizten duten beste elementuetariko  bat izan behar du. Diseinuak, negozioarekin ondo elkartuta dagoenean, balioa sor dezake. Eta garai hauetan lehia gero eta handiagoa dela kontuan hartuta, enpresek eskaintza sofistikatu behar dute; horrela, diseinuak produktuen lerro berria behar duten ekintzaile berriei nahiz ezarritako industriei abantaila ematen die ...

Gehiago irakurri...

Ikus-entzunezko enpresen digitalizazioa

Alkateordetzak, Donostia Sustapenaren bidez, eraldatze digitalari buruzko jardunaldi bat antolatu du, bertako enpresei eta profesionalei zuzenduta. Saioan esparru honetako aditu ospetsuek hartuko dute parte eta, horrez gain, bi kasu praktiko erakusgai jarriko dira. Horietan, eraldatze digitalaren ondorioz aurre egin beharreko erronkak azalduko dira ...

Gehiago irakurri...

Zure publizitatea facebooken nola egin eraginkorrago

Donostiako Sustapenak Donostiako saltokiei zuzendutako doako tailer honetara etortzeko gonbita egiten dizu, facebooken publizitatea 10 urratsetan hobetzeko. Gaur egun, ez dago marka handi bat edo multinazional bat izan beharrik gure publizitatean arrakasta izateko. Sare sozialek aukera ematen digute gure mezua publiko zehatz bati zuzentzeko modu merkeagoan eta malguagoan eta, garrantzitsuena, horren inpaktua neurtzeko aukera eta guzti ...

Gehiago irakurri...

Donostiako ordezkaritza bat Amsterdamen izan da, nekazaritzako elikagaien eremuan erreferentea den hirian

Ordezkaritzan parte hartu dutenek, Donostiako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak, Guztiona Klusterrekoak (Donostiako Sustapena) eta Udaleko talde politikoen ordezkariek zenbait esperientzia ezagutu ahal izan dituzte; hala nola, hiri-merkatu berrien garapenekoak, elikagaien kontserbaziokoak edo ikerketa, irakaskuntza, lana, aisia edo esperientziak hartzen dituzten bizileku-proiektu berriak abian jartzeko arlokoak ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapena buru duen REPLICATE proiektuak Nilüfer-en (Turkia) bildu da.

Donostiako Sustapenak koordinatzen eta zuzentzen duen Europako REPLICATE (Renaissance of Places with Innovative Citizenship and Technology) proiektuaren Batzorde Exekutiboa aste honetan bildu da Nilüfer-en, Turkian ...

Gehiago irakurri...

Donostia Sustapenak hiri adimenduen batzarrean Lighthouse REPLICATE europako proiektua aurkeztu du.

Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa), Europako lighthouse REPLICATE proiektua aurkeztu du Hiri Adimenduen Batzarrean. Hura Madrilen antolatu da maiatzaren 30 eta 31n ...

Gehiago irakurri...

Azken berriak

donostiako-udalak-hiriko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-bat-jarri-du-abian
"Donostia Market Plaza" plataforma aktibatu du, eta eskueran jarri erosketa bonuen... gehiago
donostiako-udalak-online-bidezko-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-oso-bat-jarri-du-enpresentzat-bere-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
ireki-da-establezimendu-txikiek-saltokien-online-plataforman-eta-erosketa-abonuetan-izena-emateko-epea
Donostiako Udalak epea ireki du hiriko establezimendu txikiek izena doan eman... gehiago
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-surf-city-klusterreko-enpresei-laguntzen
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más