logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean ...

Gehiago irakurri...

Marc Recharen La vida lliure filmak irabazi du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria

Menorcan filmatutako zinta aukeratu du epaimahaiak, hark islatzen dituelako ongien bertako paisaia-balioak eta balio kultural eta historikoak. Hauek izan dira epaimahaikideak: Goya Toledo (aktorea), José María Goenaga (Handia filmaren gidoilarietako bat), Bárbara Goenaga (aktorea), Elena Sánchez (zineman espezializatutako TVEko aurkezlea) eta Carlos Barrabés (diseinuan aditua) ...

Gehiago irakurri...

Gazte donostiarrek helmuga aukeratu ahal izango dute Connecting Talent nazioarteko beka bat jasotzen dutenean

Interesatuta daudenek hiriaren estrategiarekin bat datozen eta baldintzak betetzen dituzten nazioarteko berrikuntza-proiektu eta helmugak identifikatu beharko dituzte. Donostiako Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bidez, sei hilabeteko egonaldia finantzatuko du, hilean 1.400 euro emanda. Gainera, 25 Connecting Talent beka eskainiko dizkie lizentziatutako gazteei nazioarteko erreferentziako erakundeetara joateko. Beka horiek eskatzeko epea gaur zabaldu da, irailaren 25ean, eta urriaren 26an amaituko da ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapeneko Smart klusterraren ordezkaritza bat Esloveniara joan da energia eraginkortasuneko jardunalkdi batean parte hartzeko Clean (Iterreg) Europear proiektuaren esparruan

Donostiako Sustapenak Energia Eraginkortasuneko ekitaldian parte hartu du MOS nazioarteko azokaren barruan, Celjen, Eslovenia, irailaren 12an. Jardunaldia Donostiako Sustapenak parte hartzen duen CLEAN Europear proiektuaren jardueren barruan kokatu zen, eta energia esparruari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Bertan, Esloveniako eragile eta gaiari buruzko aditu nagusienek parte hartu zuten, eta herrialdean burutu dituzten jarduerak ezagutu ahal izan genituen, besteak beste, energia birgaitzea, energia kudeaketa edo bio isolamendua ...

Gehiago irakurri...

45 urtetik gorakoak kontratatzea erreminta digitalen eta teknologikoen IKTeak ezartzea

Te invitamos a participar en una charla informativa para explicarte de primera mano las ayudas económicas existentes en Fomento de San Sebastián para tu negocio. Te esperamos el próximo 24 de Septiembre a las 14:00 horas en PUNTUDENDA. Confirma asistencia , llamando al tfno: 943 441411 ...

Gehiago irakurri...

Doako diseinu erremintak zure sare sozialetarako

Donostia Sustapenak Donostiako merkataritzari zuzendutako doako  tailer honetara gonbidatzen zaitu, non doako erremintak eta baliabide grafikoak ezagutuko dituzun, zure online argitalpenetan diseinu erakargarria eta eraginkorra sortzeko ...

Gehiago irakurri...

Donostiak SmartKalea kale adimenduko eredua Txilera esportatu du

Donostiako enpresen ordezkaritza bat, Smartkalea proiektua koordinatzeaz arduratu den Donostia Sustapena buruzagi izanik, aipatutako proiektuarekin lankidetzan aritutako enpresa teknologikoekin batera, Latinoamerikako herrira joan da, Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharreko Kale Nagusian eta Altza Pasealekuan ezarritako kale adimenduko eredua merkaturatzeko. Parte hartu duten enpresek erakusketa praktikoak eskaini dituzte eta unibertsitateekin ...

Gehiago irakurri...

Donostia-Gipuzkoa Film Commission Saria lortzeko bost film luze hautatu dira

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak edo sozialak ondoen islatzen dituen filmaren produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission Kolaboratzaileak 3.000 euro. Irabazlea erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute: Goya Toledo aktoreak, ‘Handia’-ren gidoilari José Mari Goenagak, TVEko kazetari Elena Sanchezek, diseinuan aditua den Carlos Barrabesek eta Bárbara Goenaga aktoreak. Saria irailaren 27an banatuko dute, aurtengo Donostiako Zinemaldiaren astean zehar ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Txomin-Eneako "EKOAUZOAN" abian jarri da euskadiko Distric Heating sistemarik handiena

Sistemari esker, berogailua eta ur beroa izango dute 1.500 etxebizitzatan, eta urrian jarriko da abian, bizilagunak auzo berriko etxebizitzetara bizitzera joandakoan. Replicate proiektua (Europar Batasuneko Horizon 2020 Plana) errealitate bilakatzen hasi da Donostiako Txomin Eneako Ekoauzoan. Lehen etxebizitzak irailean entregatuko dira, eta, horrekin batera, District Heating energia ekoizteko zentroa abian jarriko da; hau da, 1.500 etxebizitzatara berogailua eta ur beroa eramango duen hiriko berogailu-sistema ...

Gehiago irakurri...

Donostiako BPGK hazten jarraitzen du; 2,2ko hazkundearenkin

Laugarren urtez jarraian hazi da Donostiako Barne Produktu Gordina, Donostiako Ekonomia Sustatzeko sailaren Behatoki Adimendunak egindako Hiri-Ekonomiaren 2017ko Barometroan jasotzen diren estimazioen arabera, eta 7.400 euro milioitik gorakoa da. Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan; horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari eta % 7´8 jaitsi da langabezia urte batetik bestera; % 9,6koa da langabezia-tasa, besteak beste, Bilboko hiriaren baino sei puntu txikiagoa. Txostenak adierazten duen moduan hiriak bederatzi hotel berriak ditu, eta lehengo aldiz 2013 ...

Gehiago irakurri...

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea jarri dute Maria Cristina hotelean

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatu dituzte Maria Cristina hotelak eta Donostiako Sustapenak, bezeroen eskariari erantzuteko. Donostiako Sustapenari, hotelaren jabe eta hiriko Smart estrategiaren sustatzaileari, kargatzeko guneak martxan jartzeko laguntza eskatu zion Maria Cristina hotelak ...

Gehiago irakurri...

45 urtetik gorakoen kontratazioa eta tresna digitalen ezarpena, Alkateordetzak eta Donostiako Merkatarien Elkarteak sinatutako hitzarmenaren ardatzak

Lehen aldiz, kontratu finkoak izan daitezke, eta kontratatzaileak 7.500 eurorainoko diru-laguntza jaso ahal izango du. Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berria sinatu du Donostia-San Sebastian Shops plataforma eratzen duten hiriko merkatarien elkarte guztiekin. Plataformaren xede nagusietako bat 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzea eta hiriko saltokietan negozio-aukera berriak sortzen laguntzeko tresna digitalak ezartzea da ...

Gehiago irakurri...

Donostiako komertzioak kalera irtengo dira Stockaren Udako Azokan

Uztailaren 26an, 27an eta 28an, hiriko auzo guztietako komertzioek aterako dituzte beren produktuak kalera, establezimendu aurrera, sektore ezberdinetako eskaintza eta promozio interesgarriekin. Hilaren 27an, gainera, bi karpa jarriko dira, Elkano kalean eta Katalunia plazan, eta ekimen honetan parte hartzen duten hiriko komertzioek beren produktuak eskainiko dituzte karpa horietan, deskontu bereziekin: ekimen honetarako propio sortutako eta egun horretan bakarrik eskuragarri egongo diren elikadurako, delicatesseneko eta elaborazio propioko produktuz osatutako berariazko sortak ...

Gehiago irakurri...

Alkateordetzak enpresa berriak sortzeko eta saltoki berriak irekitzeko diru-laguntzetarako deialdia ireki du

10.000 euroraino lanpostu berriak sortzeko eta 2.000 euroraino saltokien alokairurako. DonostiaUP! sustapen ekonomikoko planak hiriburuan enpresa berrien sorrera sustatzeko diru-laguntzetarako deialdi berria ireki du, eta ekintzaileek beren jarduerak berrikuntzan oinarrituta planteatu beharko dituzte, hori izango baita funtsezko balioa ...

Gehiago irakurri...

Donostiako pilotuaren enpresa industrialak ESADErekin bildu REPLICATE Europako proiektuan lortutako emaitzen ustiapena aztertzeko.

Uztailaren 9an eta 10ean, lehen bilerak egin dituzte Europako REPLICATE proiektuaren negozio-ereduak jardunbidearen barruan. Proiektuak industria-bazkideei laguntzea du xede, proiektuan zehar sortutako emaitzak (produktuak eta zerbitzuak) eta ikaskuntzak enpresaren aldetik ustiatzeko zereginean. ESADEk, proiektuaren bazkidea eta lan- sortaren liderra denak, Donostiako pilotuaren industria-bazkideekin (Ikusi, Leycolan eta Giroa) egindako lan-bilera horiek zuzendu ditu ...

Gehiago irakurri...

Holanda, el pequeño granero del mundo, una referencia para las empresas de San Sebastián del sector agroalimentario.

El pasado mes de mayo, una delegación de empresas de San Sebastián del sector agroalimentario que forman parte del Clúster Guztiona (Fomento de San Sebastián) y representantes de los grupos políticos municipales, encabezada por el Teniente Alcalde Ernesto Gasco, viajó hasta Holanda, donde pudieron conocer experiencias en el desarrollo de nuevos mercados urbanos, en la conservación de los alimentos o en la puesta en marcha de nuevos proyectos residenciales que integran investigación ...

Gehiago irakurri...

Antso Jakitunaren kaleko bizilagunekin lortutako akordioari esker, Antso Jakituna hiriko hirugarren SmartKale bilakatzeko bidea ireki da

Argiztapen adimentsua izango du, inor igarotzen ez denean intentsitate baxuagoa izango duten argiak; smartphonerako aplikazioa, Donostiako smart kale horretan igarotzen direnek saltokien promozioen berri izateko denbora errealean; saltokietan eta etxebizitzetan energia aurrezteko gailuak; nahiz informazio guztia jasotzen duen plataforma, herritarrek web orrialdearen bitartez denbora errealean eskuratu ahal izango dutena ...

Gehiago irakurri...

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Gehiago irakurri...

Marketing turistikoa saltokian: nola erakarri atzerriko bezeroak

Donostiako Sustapenak Donostiako merkataritzarentzat antolatutako doako tailer honetara etortzeko gonbita luzatzen dizu, zure negoziora turistak erakartzera bideratutako marketing estrategiak ezagutu ditzazun. Gure hiria erreferentziazko helmuga turistikoa da, eta bisitatzen gaituzten turistak bezero potentzialak dira tokiko merkataritzarako; beraz, ez diegu alde egiten utzi behar ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Alkateordetzak antolatutako udako ikastaroa: “Diseinua funtsezko diziplina eta gaitasun bezala gure berrikuntza eta hazkunde ekonomikoaren eredua aldatzeko”

Ekainaren 25ean eta 26an, Udako Ikastaroen barnean, Donostiako alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, EHU/UPVrekin batera antolatu du ‘Diseinua balioa sortzeko eta hiriko erronkei aurre egiteko’ izeneko ikastaroa, diseinuak duen gaitasuna sakontzeko metodologia eraldatzaile eta maila sozialean eta ekonomikoan bereizten duen balio erantsiaren sortzaile gisa. ...

Gehiago irakurri...

Azken berriak

donostiako-udalak-hiriko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-bat-jarri-du-abian
"Donostia Market Plaza" plataforma aktibatu du, eta eskueran jarri erosketa bonuen... gehiago
donostiako-udalak-online-bidezko-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-oso-bat-jarri-du-enpresentzat-bere-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
ireki-da-establezimendu-txikiek-saltokien-online-plataforman-eta-erosketa-abonuetan-izena-emateko-epea
Donostiako Udalak epea ireki du hiriko establezimendu txikiek izena doan eman... gehiago
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-surf-city-klusterreko-enpresei-laguntzen
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más