45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak ere irekita jarraitzen du. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak/Donostiako Sustapenak abian jarritako Donostia UP! 2019 Planak 9’5 milioi euroko aurrekontua du, eta talentua erakartzeko eta talentuari eusteko apustuaren barnean eta berrikuntza bultzatze aldera neurri-multzoa abian du funtsezko bi kontzepturen baitan: enpleguaren kalitatea eta genero-berdintasuna ...
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru), eta bertan Surfaren Hirien Munduko Sarea (WSCN) aurkeztu dute Amerikako surfeko erakunde nagusietako ordezkarien aurrean. Modu horretan, sarearen garapen-eredua aurkeztu nahi izan dute, tokiko jarduera ekonomikoa, industria, turismoa eta enplegua bultzatzeko helburua baitu surfaren bitartez, ideien ezagutzak eta proiektuen lankidetzak trukatuaz surfeko hirien artean. Halaber, topaketak balio izan du Peruko Miraflores hiriarekin lehen harremanak izan eta WSCN Sarean sartzeko aukera aztertzeko ...
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz; eta, horretarako, hiria erakusleihotzat erabiliko du, Donostiaren kokapena smart hiri gisa sustatuz ...
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta orain funtzionatu duten kasu errealak azaltzen badizkigute? Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari zuzendutako jarduera honetara gonbidatzen zaitu ...
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza blockchain-a? Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari zuzendutako jarduera honetara gonbidatzen zaitu ...
Jardunaldia 2019/09/07 | Tailer honetan, blog batean kontuan hartu beharreko oinarrizko printzipioak ikuspegi praktiko batetik hurbilduko dira. Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari zuzendutako jarduera honetara gonbidatzen zaitu ...
Beste urte batez, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Gabonetako Merkatua abian jarri du, hiriko garapen ekonomikoa bultzatu ta egun horietan turismoa erakartzeko aukera eskaintzearren. Iaz, merkatuak arrakasta handia izan zuen bai herritarren, salmenten eta sustapenaren aldetik, espazio ezberdinek osatutako ibilbideari esker. Aurten, gainera, espazio gehiago jarriko dira, eskaintza komertzialaren, jardueren, Gabonetako argiztapen bereziaren, jardueren eguneroko programazioaren eta bestelako ekitaldien bitartez. ...
Tailer 2019/07/03 | Tailer praktico. Tailer praktiko Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari zuzendutako jarduera honetara gonbidatzen zaitu. Canva aplikazioa azken urteetan indar asko hartzen joan da diseinatzeko on-line erraminta bat da. Geroz eta zorrotzagoak gara proiektatzen dugun irudiarekin, eta gainontzekoen begiradari ikusgai gaude,.. Sare sozialak, internet sarea orokorrean edo eta gure eskaparatea bera ...
Jardunaldia - 27/06/2019: Eduki erabilgarriarekin bezeroak erakartzea salmentak areagotzeko. Marketing digitalak gure negozioan zer egin dezakeen modu argian identifikatu. Zein estrategia ezarri daitezkeen ezagutu, zeintzuk diren eman beharreko pausuak, eta zer suposatuko lukeen zehatz-mehatz bezeroak Erakartzeko - Bihurtzeko - Ixteko - Leial egiteko ...
Ekainaren 19an Turinen e_Health & Ecosystems Mintegia antolatu zen, Interreg Europa “ecoRIS3” proiektuaren esparruaren barruan, non Donostia Sustapena da koordinatzaile nagusia. Mintegi honen helburua Osasun esparruko berrikuntza aukerak esploratzea eta aztertzea izan zen, osasun sistemek Europa osoan aurre egin beharreko erronkeei erantzun ahal izateko ...
Unai Arejulak, Ion Vianezek eta Beñat Arejulak osatutako talde batek San Frantziskora bidaiatzeko plaza bat lortu du, Explorer programaren beste 55 ekintzailerekin batera, Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoa) abian jarrita, Banco Santader-ek sustatuta Santander Universidades-en bidez, CISEko koordinazioarekin ...
Jardunaldia - 2019/06/26: Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta orain praktikaren berri ematen badigute, zer? Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari zuzendutako jarduera honetara gonbidatzen zaitu.
Honakoak izan dira sarituak: Casa Benegas, Finkatutako Merkataritza Ibilbidearen kategorian, Hawaii, Merkataritza Berrikuntzaren kategorian, eta Loreak, Merkataritza Digitalizaziaoren kategorian. Ernesto Gasco, Alkateordea: “Gure hiriko merkataritzak tradizioa eta modernitatea uztartzen badaki” ...
2019/07/11 Villa Yeyette 09:30-13:30. Doitasun Nekazaritzaren Hastapenei buruzko Jardunaldia: Guztion eskurako erreminta errazak. Ba al zenekien doitasun nekazaritza zuk uste baino errazagoa dela? Doako edo oso merkeak diren erremintak erabil daitezkeela? ...
Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2019ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 27an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek uztailaren 3a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak ...
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan negozioak digitalizatzeko prozesuaren inguruko saio batekin. Aisialdiko proposamenen plataforma bat (Marketplace), gorputza eta emozioak zaintzeko eskola bat, edo luxuzko paper salmentako proiektu bat izan dira Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, abian jarritako PUC programaren aurtengo ediziorako hautatu diren proiektuetako batzuk ...
Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko DonostiaUP! 2019 Planaren barruan, langabezian aurkitzen diren 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko programa berria abian jarri du. Helburua da biztanle-segmentu horretako pertsonak, etorkizun profesionala ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetara birbideratu nahi dutenak, kontratatzea bultzatzea ...
Donostiako Sustapeneko Donostia Smart klusterrak antolatutako jardunaldia. Topaketa honetan adituek Estatu osoko proiektu garrantzitsuenak nabarmenduko dituzte. Valladolid, Iruñea edo Donostiako auzoek euren esperientziak azalduko dituzte, ekonomia jarduera, enplegua eta ingurumenarekiko konpromisoa sortzeko.
Donostiako Sustapenak epea ireki du 35 urtetik beherako pertsona interesatuek nazioarteko berrikuntza-proiektuak eta -helmugak, Donostiako estrategiarekin bat egiten dutenak, identifikatu eta hautagaitzak aurkez ditzaten urtero ematen diren "International Connecting Talent" beketariko bat lortze aldera. Hautatutako pertsonentzako laguntzetan, sei hilabeteko egonaldia finantzatzen da eta kudeaketa egiten lagundu, hileko 1.400 euroko zuzkidurarekin. ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.