logo ayuntamiento cabecera

IV. Topaketa Area Marketinga Interneten eta Sare Sozialak WebApps-etarako

Donostiako Sustapenarekin batera, Area eskolak IV. Topaketa Area antolatu du, eta datorren ostiralean, otsailaren 28an, PI@ eraikinaren auditorioan izango da. Oraingo honetan, zuzenean jakin ahal izango da nola egin WebApp proiektua hasieratik amaierara bitarte.

 

Lehenik eta behin, mugikorretarako programazioa jorratzerakoan dauden bi aukerak aztertuko dira: WebApp VS App Nativa.

 

Behin jakinda zer-nolako teknologia erabiliko dugun eta zeintzuk diren garatzeko jarraitu beharreko urratsak, programazioan gure espezialista denak bere WebAPP ezagutzera emango digu.

 

Horretarako, benetako enkargu bat izango balitz bezala, gure garatzaileak proiektua erakutsiko dio Social Median gure aditua denari, eta hark azalduko digu APP bat Sare Sozialetan nola mugitu behar den deskargak egiteko.

 

Azkenik, SEO posizionamenduari begira, proiektua nola jorratu ikusiko dugu eta nola egin behar den marketinga online bidez MailChimp-ekin.

 

Programa

  • 18:00 AURKEZPENA: WebApp vs Nativa 
    • Horien arteko aldeak eta bakoitzaren abantailak.
    • Proiektu bat edo bestea jorratzeko profil profesionala.
    • Jarraitu beharreko urratsak eta kasu bakoitzean erabili beharreko teknologia.
  • 18:30  SOCIAL MEDIA
    • Gure Social Mediak benetako enkargu bat jasoko du WebAPP sare sozialetan nola mugitu behar den eta deskargak lortzeko markako ezagutza nola sortu behar den ikusteko.
  • 19:15 MARKETINGA INTERNETEN
    • WebAPP-aren SEO posizionamendua.
    • Email marketingaren ekintzak MailChimp-ekin.

     

  • Eguna: Otsailak 28an.
  • Lekua: Pi@- eraikina, Ikusentzunezkoen Berrikuntzarako Zentroa Juan Fermin Gilisagasti kalea, 2 – Zuatzu Enpresa Parkea.
  • Ordutegia: 18:00.

 

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin