logo ayuntamiento cabecera

Donostia sustapenak europako ekitaldietan aurkeztu ditu replicate proiektuaren esparruan donostian abian jarritako smart ekintzak

 

Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian eta bertan aurkeztu ditu Replicate proiektuaren barne (Donostia Sustapenak koordinatzen duena) egindako jarduketak, Europako beste proiektu batzuekin esperientziak trukatzeaz gain.

 

REPLICATE proiektua, H2020 programaren baterako finantzaketa du 691735 kontratu zenbakiarekin (SCC1 Smart Cities and Communities deialdi europarra), jada azken fasean dago, izan ere, datorren urtarrilaren 31n amaituko da, smart alorrean 5 urtez lanean aritu ondoren. Aipagarria da proiektu honek, guztira, ia 30 milioi euroko finantzaketa lortu duela, horietako 11 milioi euro Donostiako hiriarentzat izanda eta, horri esker, modu arrakastatsuan abiarazi direla hirian proiektu honetan aurreikusitako efizientzia energetikoaren, mugikortasun jasangarriaren eta IKT eta azpiegituren arloetako jarduketa guztiak.

 

REPLICATE proiektuak 39 bazkidek osatutako nazioarteko partzuergoa du, hainbat hiri, enpresa, unibertsitate eta korporazio teknologiko barne dituena. Donostia Sustapena da Replicate proiektuaren koordinatzailea. Donostia lighthouse (itsasargi) hiria da, Florentzia eta Bristolekin batera. Horrez gain, proiektuak hiru hiri jarraitzaile ditu: Essen (Alemania), Lausana (Suitza) eta Nilüfer (Turkia).

 

Donostia Sustapenak Europako hainbat erakundek antolatutako Sustainable Places ekitaldi europarrean parte hartu du Donostiako Smart hiriaren esperientziak partekatuta. Ekitaldi honek bere zortzigarren edizioa izan du aurten eta, oraingoan, online formatuan antolatu da, 4 egunetan zehar. “Hiria berroneratzeko ereduaren garapena; energiaren, garraioaren eta IKTen alorretako Smart City teknologien demostrazioa” izenburuko saioan parte hartu zuten Europako Batzordeak, enpresa pribatuek, zentro teknologikoek eta bestelako lighthouse proiektuen ordezkariek, besteak beste. Donostia Sustapenak Replicate proiektua eta haren baitan egindako jarduketak aurkeztu zituen, bereziki Donostian garatutakoak.

 

Era berean, Donostia Sustapenak +CityxChange lighthouse proiektu europarrak antolatutako workshop batean parte hartu zuen, Citizen Engagement gaiaren inguruan, eta bertan azaldu zituen Donostiako hirian, Replicate proiektuaren esparruan, egindako jarduera guztiak. 40 pertsona inguruk parte hartu zuten lantegi honetan eta, Donostia, Bilbo eta Gasteizekin batera, alor horretako euren ekintzak aurkeztu zituzten, bakoitzak bere lighthouse proiektuaren esparruan. Donostian abian jarritako efizientzia energetikoari buruzko ekintzek barne izan dituzte 156 etxebizitzen eta 34 lokal komertzialen birgaitzea eta Txomin auzoan eraiki eta ezarri den District Heating ekimena, auzoko etxebizitza berriei eta birgaitutako etxebizitzei zerbitzua ematen diena.

 

Adierazitako efizientzia energetikorako ekintzekin batera, efizienteak diren eta energia berriztagarriak baliatzen dituzten etxebizitza adimendunen edo Smart Homes deiturikoen proiektu pilotu bat garatu da Txomin auzoan, babes ofizialeko 162 etxebizitza dituen bloke batean. Etxebizitza horiek elektrizitate kontsumoa, beroa, tenperatuta, argi adimendunak eta abar monitorizatzeko sistemak dituzte. Gainera, apartamentuetako zenbaitek teknologia gehigarria ere badute, argiztapena kontrolatzeko, etxetresna elektriko adimendunen kudeaketarako eta abarretarako. Mugikortasun jasangarriaren arloko ekintzek barne hartu dituzte hiriko 26 linearako autobus elektrikoen, lau udal kotxe elektrikoren eta udaltzaingoko agenteentzako sei motor elektrikoren erosketak. Sektore pribatuan, taxi gidariei zuzendutako zazpi ibilgailu elektrikoren erosketa sustatu da. Halaber, smart mugikortasun plataforma bat jarri da martxan mugikortasunaren kudeaketa adimenduna egin ahal izateko eta hirirako Smart plataforma bat ezarri da ere, abian jartzen ari diren sistemak barne dituena. Sistema horiei esker, informazioa eta adierazleak eskuratzen dira eta informazio horren zati bat Open Data formatuan argitaratzen da.

 

Proiektuaren baitan garatu da ere datu mugikorren bitartez hiriko joan-etorriak aztertzea ahalbidetzen duen modulu bat. Datu horiek kontuan hartzen dituzte jatorri/helmuga matrizeak, hiriaren bero mapa, etab. Horrez gain, herritarren parte hartzerako plataforma bat sortu da, jada 4 partaidetza prozesu abian jarri dituena.Donostia Sustapenak kudeatzen duen hiriko abiadura handiko hari gabeko sare mugikorra hobetu da eta horrek zerbitzuaren hobekuntza ere ekarri du. 27 Industrialdean argiteria publiko adimenduna eta hainbat IP zerbitzu ezarri dira. Ekintza horiek guztiak monitorizazio fasean daude orain eta, ondorioz, emaitzak ebaluatzeko eta sistema hauen eskalabilitatea eta erreplikazio gaitasuna aztertzeko aukera dugu, ekintza hauek hiriko beste eremuetara zein beste hiri batzuetara eraman ahal izateko. Esku hartze batzuk jada erreplikazio fasean daude. Bestalde, Txomin bizitegi auzoan, beste ekintza batzuk garatu dira ere, Replicate proiektuarekin batera auzo hori smart barruti bihurtzea ahalbidetzen ari direnak.

 

Azken berriak

aurten-san-sebastian-egunean-alde-zaharrera-bertaratutakoak-67-gutxiago-izan-dira
Smartkalea proiektuaren esparruko pertsonak zenbatzeko sistemak egiaztatu zuenez,... gehiago
abian-dira-ostalaritzari-laguntzeko-lineako-deskontu-bonuak
Xedea gure hirian gako sektorea den batek, ostalaritzak alegia, sortzen duen... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotziak-abian-jarri-du-hiriko-enpresa-turistikoentzako-dirulaguntza-pakete-bat
Laguntzen xedea da COVID-19agatik ezarritako mugen ondorioak arintzea, eta 1.600... gehiago
surfaren-hirien-munduko-sareak-donostiak-koordinatua-aurtengo-topaketa-antolatuko-du
Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra... gehiago

Azken ekitaldiak

bertako-produktuaren-egunaren-online-edizioak-salmenta-onak-izan-ditu-interneten
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako... más
tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más
nrique-ramos-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzia-tokiko-ekoizleei-laguntza-ematen-ari-gara-digitalizatzearen-arloan
Hiriko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzearen... más