logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK), Donostia Smart Klusterreko enpresei laguntzen

Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia Sustapenaren leihatila bakarra

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko. Tokiko esparruan sortu da plana, eta, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, helburu du krisiaren eragina murriztea eta etorkizunari begira konfiantza sortzea, Donostiako kontsumoa suspertzeko.PREK planaren neurrien onuradun izan daitezke Donostia Smart Klusterreko enpresak. Hauek dira neurriak:

1.- Donostia Smart Klusterreko eta 2019-2020an eraturiko enpresentzako laguntzak (Donostia Sustapenaren babesa izan duten enpresak). Hobari bereziak daude emakumeentzat eta 45 urtetik gorakoentzat.

2.- Laguntza espezifikoak Covid 19k eraginiko krisiaren aurka borroka egiteko smart sektorean sorturiko enpresa ideientzat, ideia horiek berrikuntza eta lankidetzaren arloko osagaiak badituzte.

Doako zerbitzuak:

3.- Online aholkularitza ekintzaileentzat. Hirian negozio berriak sortzeko emaniko babesak bere horretan dirau, karakterizazio eta orientazio zerbitzua egokituz.

4.- Online aholkularitza langabetuentzat. Kolektibo honen eskura jarri dugu arreta, orientazio egokitu eta prestakuntza zerbitzu bat, hau da, langabezien geratu direnentzat, batez ere egoera bereziki zaurgarrian egon daitezkeenentzat.

5.- Prestakuntza eta aholkularitza enpresen egokitze lehiakorrerako. Zerbitzu hau tokiko startup, ETE eta klusterretako enpresentzat da. Horiei babesa emango zaie beren negozio ereduak eraldatzeko eta egokitzeko, online baliabideak, banakako aholkularitza eta prestakuntza medio.

6.- Doan lagatzea Donostia Sustapenaren enpresa zentroen eta beste azpiegitura batzuen espazio komunak, mikroenpresa txiki eta ertainen eta autonomoen arteko merkataritza harremanak errazteko.

7.- Alokairu ordainketa atzeratzea Donostia Smart Klusterreko enpresentzat, Donostia Sustapenaren zentroren batean kokaturik daudenentzat (Enertic, Zentek, Pia, CEMEI, Villa Yeyette, Belartza eta Democenter).Era berean, mantentze gastuei ere hobariak emango zaizkie larrialdi garaian.Enpresa jakin batzuen egoera berezien aurrean, alokairu prezioak ere egokitu egingo dira.

 

PREK planaren zerbitzuak eta laguntzak leihatila bakarraren bidez gauzatzen dira:

Herritarren arreta zerbitzua leihatila bakarraren bidez egingo du Donostia Sustapenak.Profesionalen talde batek informazio eguneratua emango du administrazio desberdinek abian jarritako neurrien inguruan, eta aholkularitza eskainiko du negozio bakoitzaren beharretara egokituta. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elkargiren finantza laguntzarekin Donostiako Udaletik abian jartzen diren laguntzak izapidetuko ditu.

 

Hauek dira leihatila bakarrarekin harremanetan jartzeko bideak:

  • www.fomentosansebastian.eus web-aren bidez. Bertan, beren esku izango dute txat bat, non harremanetan jarri ahal izango diren leihatila bakarraren arreta dutenekin; betetzeko inprimakia ere izango dute.
  • Telefono bidez, 943 482800 zenbakian.
  • Posta elektroniko bidez:E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Babes espezifikoa merkataritza eta ostalaritza sektoreei.

PREK planean laguntza espezifikoak daude merkataritza eta ostalaritzarentzat, sektore estrategikoak baitira hiriaren ekonomiarentzat.Hamar langile baino gutxiagoko enpresentzat eta autonomoentzat dira dirulaguntza hauek, funtzionamenduko gastu finkoak ordaintzeko itxialdiaren eta jarduera etenaren garaian, eta ondoren negozioak berriro irekitzen diren faserako.Laguntza horiek pixka bat handiagoak izango dira Altza, Herrera, Bidebieta, Intxaurrondo, Egia, Loiola eta Martutene auzoetako establezimenduentzat.

 

Donostiako kale eta auzoetako suspertze ekonomikoa babesteko helburuarekin, Donostiako Market Place izeneko plataforma sortzea aurreikusten da, hiriko enpresek eta autonomoek beren negozioa suspertzeko aukera izan dezaten.Saltokien zerrenda bat izango du, eta bertan uztartuko dira eskaintza eta eskaria, saltokiek beren zerbitzuak eta produktuak etxera eraman diezazkieten bezeroei, itxialdiak dirauen bitartean.Sustapenak laguntza emango du etxerako zerbitzua babesteko.

 

Era berean, aurre ordainketa txartelak erosteko aukera ere egongo da.Hainbat kopurutako txartelak egongo dira ekimen honekin bat egin duten saltokietan erosteko, eta bezeroak aukeratuko du zer saltokitarako erosi. Horrela, % 30 gutxiago ordainduko du.Txartel horiek gastatu ahal izango ditu itxialdia amaitzen denean eta saltokiak berriro irekitzen direnean.Donostia Sustapenak ordainduko du desberdintasun hori.Era berean, ‘Kontsumoko txartel solidarioak’ ere egongo dira.Enpresa txikiei laguntza eman diezaieke bezeroak, dirulaguntzarik ez duten kontsumo txartelak erosiz.Beraien laguntza eskertzeko, txartel mota hauek eskuratzen dituztenek sarien zozketa batean parte hartuko dute. Sustapenak, enpresek eta erakundeek emaniko sariak izango dira horiek (gauak hoteletan, afariak jatetxeetan, etab.).

 

Larrialdi egoera honen lehenengo fasea igaro ondoren, ekonomia suspertzeko bigarren fasea jarriko du abian Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, pandemiaren ondoren etorriko diren erronkei erantzuteko neurriekin. Sektore tradizionalen eraldaketan eta sektore berrietan oinarrituriko neurriak izango dira, eta eraldaketa digitalerako tresna gisa berrikuntza eta teknologia adimendunak erabiliko dira.Era beran, lan merkatua aktibatzeko neurri espezifikoak ere ezarriko dira fase honetan.

 

Azken berriak

donostiak-5-milioi-euro-baino-gehiago-inbertituko-eta-800-lanpostu-inguru-sortuko-ditu-ekonomia-suspertzeko-planaren-bigarren-fasearekin
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, hiriko... gehiago
donostiako-vii-week-inn-astearen-aurtengo-leloa-superaldaketak-teknologia-pertsonak-eta-lankidetza-dira-erantzuna
Urriaren 24tik 30ra garatuko da Donostia WeekINN–Berrikuntzaren Astearen 7.... gehiago
370-ikaslek-baino-gehiagok-proposamen-berritzaileak-landuko-dituzte-donostian-bizi-kalitatea-hobetzeko-donostia-innovation-challenge-ren-edizio-berri-baten-bidez
Donostia Sustapenak berriro jarri du abian espazio hau, oraingoan formatu hibridoan,... gehiago
donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más
nrique-ramos-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzia-tokiko-ekoizleei-laguntza-ematen-ari-gara-digitalizatzearen-arloan
Hiriko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzearen... más
ertako-produktua-gastronomikan-dago-ekonomiaren-sustapeneko-udal-arloak-bultzaturiko-guztiona-klusterraren-eskutik
Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzatzen duen eta Donostiako Sustapenak kudeatzen duen Guztiona... más