logo ayuntamiento cabecera

Donostian Sustepenak parte hartu zuen bartzelonako Smart City Expo World Congress-en

Donostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen Bartzelona Smart City Expo World Congress-en, stand bat jarri baitzuen gainerako lighthouse proiektuekin eta europar erakundeekin batera. Kongresu hau munduko hiri adimentsuen ekitaldirik garrantzitsuentzat jotzen da. Donostiako Sustapenak kongresuan Replicate proiektua aurkeztu zuen, baita Donostiaren Smart estrategia eta Txomin auzoan egindako ekintzak ere.

 

Azoka azaroaren 19, 20 eta 21ean izan zen eta 140 herrialdetako 24.000 bisitari bertan izan ziren. Kongresuan Smart Cities-i buruzko 5 gai orokor landu ziren: transformazio digitala, hiri ingurunea, mugikortasuna, gobernantza eta finantzak eta hiri inklusiboak.

 

Donostiako Sustapenak, Replicate proiektuaren koordinatzailea, 691735 zenbakidun kontratua duen H2020 programaren barruan batera finantzatuta (SCC1 Smart Cities and Communities Europako Deialdia) SCC1 deialdietan gainditutako 14 lighthouse proiektuekin, EIP-SCC (European Innovation Partnership for Smart Cities and Communities) eta SCIS-en (Smart Communities Information System) artean batera antolatutako standean parte hartu zuen. 14 proiektu horiek 46 hiri farok eta 70 hiri jarraitzailek osatzen dute eta hasi zenetik duela 5 urte, Europako hainbat hiritan, besteak beste, eragin soziala, ingurumenekoa, ekonomikoa… sortzen ari dira.

 

Standean, gainerako proiektuekin esperientziak trukatzeaz gain eta interesdunak Replicate proiektuari buruz informatzeaz gain, publikoarentzako saio irekiak egin ziren. Donostia Sustapenak argiteria adimentsuari buruzko saioa moderatu zuen. Bertan, Leycolan enpresak, Replicate proiektuaren bazkidea eta Donostia Smart Klusterraren kidea denak, Stockholm hiriarekin eta Ölçsan Technologies enpresa turkiarrarekin batera argiteria adimentsuaren eta horri lotutako zerbitzuen erronkei buruz jardun zuen, eta ildo horretan egindako azken garapenak aurkeztu zituen.

 

smartcity barcelona contenido 2

 

Donostiak, Donostia Sustapenak ordeztuta, proiektuaren baitan hirian gauzatutako ekintza nagusiak aurkeztu zituen, baita Txomin auzoko gaur egungo eta etorkizuneko ekintzak ere, Gasteiz eta Sestaorekin batera. Proiektuko beste bi hiri faroek, Florentziak eta Bristolek ere, azokan parte hartu zuten, eta baita proiektuko beste kide batzuek ere: Ikusi, Leycolan, KWMC eta ESADE.

 

Bestalde, Donostia Sustapenak, Replicate proiektua ordezkatzen, lighthouse proiektuen beste koordinatzaile batzuekin batera smart hirien etorkizunari buruz jardun zuen, AGORA auditorioko saio batean. Gainera, koordinazio bilerak egin ziren, lighthouse proiektuen, EIP-SCC eta SCIS-en artean, batera lan egiten jarraitzeko eta hurrengo pausoei buruz hitz egiteko.

 

Ikusik eta Dinyconek, Donostia Smart Klusterraren kideek, azokan batera parte hartu zuten stand bat jarrita. Bertan, Replicate eta Smartkalea proiektuaren baitan egindako garapenak erakutsi zituzten.

 

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más