logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak SMART soluzioak planifikatzeko eta ezartzeko ikuspegi berritzaileei buruzko esperientziak trukatzen ditu Bruselan

Donostiako Sustapenak, Replicate proiektuaren koordinatzaile gisa, Europako Batzordearen H2020 programaren barnean batera finantzatua (Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia smart ezarpenetarako), EIP-SCCk (European Innovation Partnership-Smart Cities and Communities) antolatutako ekitaldian parte hartu zuen maiatzaren 8an, Smart City Guidance Package dokumentuaren aurkezpena zela-eta, EIP-SCCko plangintza, politika eta erregulazioko "Action Cluster"-ak zuzenduta. Dokumentu horrek, smart proiektuen plangintzari eta kudeaketari buruzko gomendioak jasotzen ditu eta Replicate eta SmartKalea proiektuen erreferentziak ere azaltzen dira, beste ekimen batzuetarako jardunbide egokien adibide gisa. Donostiako Sustapenak urteak daramatza EIP-SCC-ko "Action Cluster"-ean parte hartzen eta esperientziak partekatzen.

 

Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordeko lehendakariordeak ongietorria egin zuen, eta Europako ordezkari ezberdinek hitzaldi eta eztabaida ezberdinetan parte hartu zuten smart proiektuen plangintzari eta ezarpenari buruzko esperientziak trukatzeko. Halaber, lighthouse proiektu ezberdinen hiri jarraitzaileek, tartean, Parma, Brno edo Santa Cruz de Tenerife, erreplikazioa helburu duten hirietan smart baliabide ezberdinen ezarpena bizkortzeko erronken inguruan eztabaidatu zuten.

 

Soluciones contenido 2Arratsaldeko bilkuretan, Donostiako Sustapenak, Replicate proiektuaren izenean, esperientziak partekatu zituen Cartiff (Remourban proiektuaren koordinatzailea) eta Rotterdam hiriarekin (Ruggedised proiektuaren koordinatzailea), smart baliabideen plangintzako eta ezarpeneko ikuspegi berritzaileen inguruan, eredu-proiektuen adibide praktikoak emanaz. Donostiako Sustapenak, Donostia, Florentzia eta Bristol hirietako ezarpenak aurkeztu zituen, proiektuen plangintzari eta ezarpenari buruzko hausnarketak eta gomendioak partekatzearekin batera.

 

Horrez gain, datorren maiatzaren 21ean, Donostiako Sustapenak Replicate proiektuko tokiko bazkideak bilduko ditu, bazkideen hiruhileko bilera ospatzeko. Egun berean, bi tailer egingo dira ezarpenen eskalabilitatea eta smart baliabideen finantzaketaren inguruan, SPESek eta Exeterreko Unibertsitateak zuzenduta, hurrenez hurren eta Donostiako Sustapenarekin elkarlanean.

 

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más