logo ayuntamiento cabecera

Smartkalea proiektuak altzako hondakinen erradiografia egun du

 

Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira.

 

SmartKalea proiektuaren esparruan hiri garbiketa buruzko sentsibilizazio kanpaina abiarazi da, jendea sentsibilizatzeko eta kale garbiketaren bitartez bildutako hondakinen kopurua murrizteko helburuarekin.

 

radiografia residuos contenido 1

Kanpaina hau, ekimen pilotu baten esparruan sartzen da, 6 hilabetekoa, kaleetan botatako hondakinak jasotze eta aztertze aldera, auzoan zehar banatutako 5 kontrol-puntutan.

 

Horretarako, Udaleko garbiketa-zerbitzuen lankidetza izan da, Fomento Construcciones y Contratas S.A. – FCC, hondakin horiek ordu berean eta egun beretan jasotzeaz eta identifikatzeaz arduratu baitira, kanpainak iraun duen denboraldian.

 

Ekimenaren helburua da Altzako ingurumen-kalitatea hobetzea, hiri barruko bideetan detektatutako hondakinen kopurua murriztuaz. Era horretan, herritarrak kontzientziatzeko neurriak ezarriko dira, zabor horren kalteen inguruan sentsibilizatzeko nahiz hondakinak monitorizatzeko, hartutako neurriak eraginkorrak diren ala ez egiaztatzeko.

 

Monitorizazioaren jarraipena egin dezakezu astez aste, SmartKalearen web orriko Bide Garbiketa atalean:
http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/eu/monitorizazioa

 

Bildutako datuen analisia eta ondorio nagusiak

Esperientzia 2018ko azaroaren hasieran hasi zen eta astean bitan jasotzen dituzte datuak. Jarraian bildutako datuen azterketatik nabarmentzen diren zenbait ondorio daude:

 

Astetik astera aztertzen diren 15 motako hondakinen kopuruaren bilakaera.

Zigarrokinak Ahozapiak Txotxak Plastikozko edalontziak Tabako paketeak Poltsak/snackak Botilatxoak/latak
14.651 1.921 390 123 438 693 187

 

Oliba ezurrak Pipak Zitrikoak Beirak Sanitarioak Pintura boteak Obra hondakinak Neumatikoak
109 3.020 128 11 1 0 1 2

 

 radiografia residuos contenido 3

Ekimenaren lehen bi hilabeteetan (2018ko azaroa eta abendua bitarte) jaso den hondakin kopuruaren ranking-a honakoa izan da:

Datuetan ikusten den moduan, zigarrokinak dira Hiri Garbiketaren zerbitzuak jasotzen dituen hondakin mota Nagusia, pipa-azalak eta paperezko ezpainzapiak datos jarraian nahiz eta askoz kopuru txikiagoa izan.

 

Gainera, datuen analisiaren arabehera:

  • Zigarrokin gehieneko puntuak Arriberriko parkearen eta Txirrita Bertsolariaren inguruko zonetan aurkitzen dira.
  • Astelehenetan, erregistratutako zigarrokin guztien %54a jasotzen da, ostiraleko %46aren aurrean.
  • Ekimena hasiz geroztik, azaroaren 16an jaso ziren zigarrokin gehienak; hau da, 689 zigarrokin kontrol puntuetan.

 

Bazenekien?

Zigarrokinak ez dira biodegradagarriak, zelulosa-azetatoarekin egiten dira, petroliotik datorrena, eta 10 urte inguru behar du deskonposatzeko, ura eta lurra kutsatuaz.

Zigarrokinak euriak eramaten ditu, hondartzeko hondakin Nagusia direlarik.

Zigarrokinak bere osaigaiengatik, arazo larriak sortzen dituzte ingurumenean. Zigarrokinak, zigarroaren atalik toxikoena dira.

Erabilitako paperezko ezpainzapiak ez dira birziklagarriak, materia organikoaren hondakinak izan ohi dituztelako.

Horrela, hondakinen edukiontzian edo organikoan utzi behar dira. 

Plastikozko poltsek 100 eta 600 urte artean behar dituzte degradatzeko.

Plastikozko botilek 100 eta 1.000 urte artean behar dituzte degradatzeko.

Aluminiozko latek 10 urte behar dituzte degradatzeko, eta oso erraz birzikla daitekeen materiala da

 

Azken berriak

europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago
donostiako-ordezkaritza-batek-haitira-bidaiatu-zuen-udalaren-lankidetza-proiektuak-bisitatzeko
Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziak zuzendutako ordezkaritzak in... gehiago
donostian-beheraka-jarraitu-du-langabeziak-eta-urteko-batez-bestekoa-7-400-biztanlekoa-da-orain-2008tik-bildutako-zifrarik-onena
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin