logo ayuntamiento cabecera

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

 

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei; hots, eraikinetako birgaitze energetikoa, District Heating, e.a.

 

European Smart Projects Summit ekitaldiaren lehen saioa Kursaal Biltzar Jauregian egin zen; Eneko Goia alkateak inauguratu zuen, eta Europar Batzordeko Georg Houben ordezkariak esku hartu zuen. Euken Sesé-k, Donostiako Sustapenaren Kudeatzailea, Smart Eremuan Donostia/San Sebastián hirian burutzen ari diren ekintza ezberdinak aurkeztu zituen. Goizeko saioan, bertaratuek aukera izan zuten AITeko (Austrian Institute of Technology) Hans Martin Newmanek honen inguruan eskainitako hitzaldia entzuteko: Europar Batasunaren eta Txinaren arteko lankidetzarako berrikuntza-plataforma sorrera, URBAN-EU-Txina proiektua, alegia. Halaber, Smart City-en etorkizunari buruzko esperientziak eta ikuspegi ezberdinak ezagutu ahal izan zituzten Francis Pisaniren (hirien berrikuntzan aditua) eta Renato Castroren (Smart City-etan aditua) eskutik.

 

anfitrion smarteuropeas contenido 1

Era berean, hitzarmena sinatu zuten Europako hiri ezberdinek lortzen ari diren inpaktuak eta irabaziak hobetzeko burutzen ari diren proiektuen artean lankidetza-esparru gisa erabiltzeko. Europako Batzordearen Lighthouse proiektuetan parte hartzen duten 100 bat hiri irtenbide adimentsu sorta zabala ari dira garatzen energia eta baliabideen eraginkortasuna areagotzeko arlo hauetan: eraikuntza, energia-sistemak, mugikortasuna, aldaketa klimatikoa, ura eta airearen kalitatea. Jarduera horiek inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumen-arloko eragin garrantzitsuak ekarri beharko dituzte, besteak beste, bizi-kalitatea, lehiakortasuna, enplegua eta hazkundea hobetzeko.

 

Akordioa sinatu zuen Donostiako Ernesto Gasco alkateordeak, eta, horren bitartez, hartutako eta garatutako gaitasunak partekatu nahi dira, abian jartzen ari diren ereduak antzeko hiri-inguruneetan errepika daitezen. Era berean, zerbitzu pribatuen eta teknikoen Smart City teknologiak azaldu ahal izango zaizkie sektore publikoan erabakiak hartzeko ardura dutenei.

 

Lehen jardunaldian, halaber, formatu txikiko topaketa ezberdinak burutu zituzten, eta, besteak beste, honako gai hauetaz hitz egin zuten: hiri-barrutiak eraikin adimentsu eta iraunkor bilakatzea, Smart baliabideen finantzaketa eta negozio-ereduak, datuen segurtasuna herritarren zerbitzuetarako, hiri-mugikortasunaren aldaketa eredu iraunkor batera bideratuta, herritarrak hirien aldaketen gune gisa edota trantsizio energetikoko gakoak.

 

Bigarren jardunaldirako, Donostiako Sustapenak bisitak antolatu zituen European Smart Projects Summit jardunaldira joandakoentzat, hirian burutzen ari diren Smart ezarpen desberdinak ezagutzera emateko helburuarekin. Parte-hartzaileak hiriko autobus elektrikoetan joan ziren Txomineneko ekoauzora eta, bertan, Euskal Herriko District Heating handiena bisitatu zuten, hiriko barruti berri hori osatuko duten 1.500 etxebizitza baino gehiagori zerbitzua emateko gai dena. Enertic eraikinan, 27. Poligonoan energia berriztagarrietarako eta energia-eraginkortasunerako dagoen zentroan, hirian abian diren ibilgailu elektriko ezberdinak erakutsi zizkieten Udaleko lau auto, zortzi moto eta zazpi taxi. Proiektuko bazkide desberdinek eta Donostia Smart Klusterreko kide batzuek bere jarduerak aurkeztu zituzten eta europar parte-hartzaileekin esperientziak partekatu zituzten. Gainera, Smartkalea proiektua aurkeztu zen, erakunde publikoen eta pribatuen arteko kolaborazioaren adibidea, Donostia/San Sebastián hirian smart eremuan inplementazio desberdinak burutzen ari dena.

 

anfitrion smarteuropeas contenido 2

 

Donostiako Sustapenak koordinatzen du Replicate proiektua (Europako Batzordearen H2020 programaren barnean batera finantzatua, nº691735 kontratuaren esparruan dela). Europako Batzordearen Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdiak, hirietan smart ezarpenak egiteko, 2015. urteaz geroztik, guztira 14 proiektu finantzatu ditu 30 milioi euro inguruko inbertsioekin eta 40 eredu-hiri eta 53 hiri jarraitzaile ordezkatzen dituztela, haien ekosistemak leku adimentsuago eta iraunkorrago bilakatzeko.

 

2019ko lehen seihilekoan, Donostiako Sustapena da 14 lighthouse proiekturen arteko lankidetzaren burua, eta, esparru horretan, Donostian European Smart Projects Summit ekitaldia antolatu da.

 

Anfitrion smarteuropeas fotos 001
Anfitrion smarteuropeas fotos 002
Anfitrion smarteuropeas fotos 003
Anfitrion smarteuropeas fotos 004
Anfitrion smarteuropeas fotos 005
Anfitrion smarteuropeas fotos 006
Anfitrion smarteuropeas fotos 007
Anfitrion smarteuropeas fotos 008
Anfitrion smarteuropeas fotos 009
Anfitrion smarteuropeas fotos 010
Anfitrion smarteuropeas fotos 011
Anfitrion smarteuropeas fotos 012
Anfitrion smarteuropeas fotos 013
Anfitrion smarteuropeas fotos 014
Anfitrion smarteuropeas fotos 015
Anfitrion smarteuropeas fotos 016
Anfitrion smarteuropeas fotos 017

 

 

 

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ordezkariek-aarhus-danimarka-bisitatu-dute-alegia-nekazaritzarako-elikadurako-esparruan-erreferente-den-hiria
Hainbatek hartu dute parte enpresa misioan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta: Guztiona... más
aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
FacebookTwitterLinkedin