logo ayuntamiento cabecera

Donostian egingo da Europako Smart hirien lankidetza-akordioa sinatzeko ekitaldia

 

European Smart Projects Summit izango da martxoaren 26an eta 27an, Kursaal Biltzar Jauregian, eta ekitaldia horren esparruan egingo da. Hain zuzen ere, Europako hiriei, enpresa pribatuei, Unibertsitateei, zentro teknologikoei eta ikerketa-zentroei zuzendutako ekimena da, eta Donostiako Smart jarduerak azalduko dira bertan

 

Donostiako Eneko Goia alkateak inauguratu du European Smart Projects Summit ekimena, eta bertan parte hartzen duten hiriek gaur hitzarmena sinatu dute Europako hiri ezberdinek lortzen ari diren inpaktuak eta irabaziak hobetzeko burutzen ari diren proiektuen artean lankidetza-esparru gisa erabiltzeko. Europako Batzordearen Lighthouse proiektuetan parte hartzen duten 100 bat hiri irtenbide adimentsu sorta zabala ari dira garatzen energia eta baliabideen eraginkortasuna areagotzeko arlo hauetan: eraikuntza, energia-sistemak, mugikortasuna, aldaketa klimatikoa, ura eta airearen kalitatea. Jarduera horiek inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumen-arloko eragin garrantzitsuak ekarri beharko dituzte, besteak beste, bizi-kalitatea, lehiakortasuna, enplegua eta hazkundea hobetzeko.

 

Akordioa sinatu du Donostiako Ernesto Gasco alkateordeak, eta, horren bitartez, hartutako eta garatutako gaitasunak partekatu nahi dira, abian jartzen ari diren ereduak antzeko hiri-inguruneetan errepika daitezen. Era berean, zerbitzu pribatuen eta teknikoen Smart City teknologiak azaldu ahal izango zaizkie sektore publikoan erabakiak hartzeko ardura dutenei.

 

Bi egunetan zehar, Kursaal Biltzar Jauregian bilduko dira Smart Cities arloan maila handia duten adituak, eta hirien etorkizunari buruz hitz egiten eta eztabaidatzen arituko dira; gainera, Donostian, Smart eremuan burutzen ari diren jarduera ezberdinak azalduko zaizkie. Bertaratzen direnek, asteazkenean, martxoaren 27an, Urumea ertzeko Barrutia (Txomin auzoa, 27. Poligonoa eta Ametzagaina parkeak osatua) bisitatu ahal izango dute, auzo hori ia zero emisioko Smart barruti bilakatzeko egiten ari diren jarduera ezberdinak ezagutzearren.

 

Nazioarteko jardunaldian, Smart ekosistemako agente ezberdinak bildu dira, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako hirietakoak, esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko xedeak partekatzeko helburuarekin, hiri adimentsuak eta iraunkorrak garatzeko. Halaber, networkingerako aukera paregabea izango da bertaratuentzat.

 

Donostiako Sustapenak koordinatzen du Replicate proiektua, Europako Batzordearen H2020 programaren barnean batera finantzatua (Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia, hirietan smart ezarpenak egiteko). 2015. urteaz geroztik, guztira 14 proiektu finantzatu dira, 30 milioi euro inguruko inbertsioekin. 40 eredu-hiri eta 53 hiri jarraitzaile ordezkatzen dituzte, haien ekosistemak leku adimentsuago eta iraunkorrago bilakatzeko.

 

2019ko lehen seihilekoan, Donostiako Sustapena da 14 lighthouse proiekturen arteko lankidetzaren burua, eta, esparru horretan, Donostian European Smart Projects Summit ekitaldia egingo da.

 

Ekitaldiaren inguruko agenda hemen kontsulta daiteke:

 

Europako jardunaldia denez, hizkuntza nagusia ingelesa izango da. Martxoaren 26ko goizeko saioan itzulpen-zerbitzua egongo da.

 

Azken berriak

abian-dira-ostalaritzari-laguntzeko-lineako-deskontu-bonuak
Xedea gure hirian gako sektorea den batek, ostalaritzak alegia, sortzen duen... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotziak-abian-jarri-du-hiriko-enpresa-turistikoentzako-dirulaguntza-pakete-bat
Laguntzen xedea da COVID-19agatik ezarritako mugen ondorioak arintzea, eta 1.600... gehiago
surfaren-hirien-munduko-sareak-donostiak-koordinatua-aurtengo-topaketa-antolatuko-du
Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra... gehiago
digitalizazioa-donostiako-merkataritzaren-erronka
Donostiako Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziak (PERCO), merkataritza-sektorea... gehiago

Azken ekitaldiak

donostia-sustapenak-europako-ekitaldietan-aurkeztu-ditu-replicate-proiektuaren-esparruan-donostian-abian-jarritako-smart-ekintzak
Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian... más
bertako-produktuaren-egunaren-online-edizioak-salmenta-onak-izan-ditu-interneten
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako... más
tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más