logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Smart proiektuek 40 hiri europear erakartzen dituzte

Donostiako Sustapenak European Smart Projects Summit ekitaldia antolatuko du Donostian, martxoaren 26an eta 27an, eta Europako hirientzat, enpresa pribatuentzat, Unibertsitateentzat, zentro teknologikoentzat eta ikerketa-zentroentzat zuzenduta egongo da eta bertan Donostiako Smart estrategia aurkeztuko da.

 

Kursaal Biltzarren Jauregian Smart Cities arloko goi-mailako adituak bilduko dira hiriek eremu horretan duten etorkizunaz eztabaidatzeko eta ezagutzak partekatzeko. Horrez gain, Donostian Smart arloan egiten ari diren jarduera ezberdinak aurkeztuko dituzte. Halaber, Urumea Ibarreko barrutia bisitatuko dute (Txomin auzoa, 27. Poligonoa eta Ametzagainako parkea), barruti horretan ia zero emisioko Smart barruti bilakatzeko egiten ari diren jarduera ezberdinak ezagutzearren.

 

Nazioarteko ekitaldi honetan, smart ekosistemako agente ezberdinak bilduko dira, Londres, Rotterdam, Bartzelona eta Florentziatik besteak beste etorriko direnak eta esperientziak, ezagutzak eta etorkizuneko erronkak partekatzea du helburu, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako funtsezkoak izateagatik. Networkingerako aukera paregabea ere izango da bertaratu guztientzat.

 

Donostiako Sustapenak koordinatzen du Replicate proiektua, Europako Batzordearen H2020 programaren barnean batera finantzatua (Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia, hirietan smart ezarpenak egiteko). 2015. urteaz geroztik, guztira 14 proiektu finantzatu dira, 30 milioi euro inguruko inbertsioekin. 40 eredu-hiri eta 53 hiri jarraitzaile ordezkatzen dituzte, haien ekosistemak leku adimentsuago eta iraunkorrago bilakatzeko. 2019ko lehen seihilekoan, Donostiako Sustapena da 14 lighthouse proiekturen arteko lankidetzaren burua, eta, esparru horretan, Donostian European Smart Projects Summit ekitaldia egingo da.

 

2019ko lehen seihilekoan, Donostiako Sustapena da 14 lighthouse proiekturen arteko lankidetzaren burua, eta, esparru horretan, Donostian European Smart Projects Summit ekitaldia egingo da.

 

Eman izena link honetan martxoaren 15a baino lehen:

 

Xehetasun gehiagorako, kontsultatu agenda:

 

Europako ekimena denez, ekitaldiaren hizkuntza nagusia ingelesa izango da, eta martxoaren 26ko goizeko saioan itzulpen-zerbitzua ere egongo da.

 

Azken berriak

donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago
gabonetako-azoka-hiriko-beste-toki-batzuetara-hedatuko-da
Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin