logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak birgaitze energetikoaren inguruko bi jardunaldi tekniko antolatu ditu

 

2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako Sustapenak ENERTIC eraikinean, Donostia Smart Klusterreko tokiko enpresekin eta agenteekin; bertan, barruti mailan eraikinen birgaitze energetikorako plataforma aurkeztu eta aztertu zuten, Europako OptEEmAL proiektuaren barruan garatua (H2020-EU).

 

Otsailaren 7an, eraikinak birgaitzearen sektoreko tokiko 20 enpresa eta agente baino gehiago bildu ziren, tartean, eraikuntza enpresak, arkitektoak, ingeniaritzak, unibertsitatea, ikerketa-zentroak eta udal-eremua, guztiak ere Donostia Smart Klusterrekoak. Jardunaldian, Europako OptEEmAL proiektuko bazkideekin, Cartif Fundazioarekin, Nobatekekin eta Tecnaliarekin batera, proiektuaren helburua eta emaitzak azaldu zituzten, barruti-mailan eraikinen birgaitze energetikorako garatutako plataforma bereziki azpimarratuaz. Parte-hartzaileek positibotzat jo zuten proiektuaren barruan egindako lana eta plataformaren beraren potentziala.

 

Otsailaren 8an, berriz, lan-saio bat egin zen Txomin-Eneako birgaitze energetikoaren kasu erreala kontuan hartuta. Birgaitzeko proiektua lantzen ari diren enpresek (Giroa-Veolia, AGM, BASA eta Andrasa) modu aktiboan hartu zuten parte, urratsez urrats aztertuaz plataformaren erabileraren prozesua eta bertan aplikatuaz (Txomin-Eneako neurri errealak). Azterketa horri esker, ekarpen baliotsuak egin ahal izan zituzten plataformaren hobekuntzarako.

 

rehabilitacion energetica contenido 1

 

Jardunaldi tekniko hauek ENERTIC eraikinean egin ziren; hau da, irizpide bioklimatikoekin diseinatutako eta 0 isurpenetik gertu dagoen eraikin enblematikoan, Martuteneko 27. poligonoan. Jardunaldien emaitzak OptEEmAL proiektuaren Azken Biltzarrean aurkeztuko dituzte, datorren asteazkenean, 2019ko otsailaren 20an, Valladolideko Zientzia Museoan. Donostiako Sustapenak, Lund-eko (Suedia) eta Trentoko (Italia) beste hiri erakusleekin batera, OptEEmAL plataformaren erabilerari esker, proiektuaren alderdi esanguratsuenak, birgaitzearen ingurune errealetan aplikaturikoak, jorratuko dituzten mahai-inguruan parte hartuko du. Emaitza nagusiak eta modernizatzeko proiektuak diseinatzeko plataforma horrek duen garrantzia aurkeztez gain, adituek eztabaidatzeko eta birgaitze energetikoaren proiektuetan esperientziak trukatzeko tartea egongo da.

 

OptEEmAL proiektua nahiz horren plataforma modu deskribatzailean ageri dira ondorengo bideoan:

 

txomin enea opteemal logos

 

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más