logo ayuntamiento cabecera

Donostian egin da REPLICATE proiektu europearraren hirien lehen Webinarra, Donostiako Sustapenak eta Oxfordeko unibertsitateak antolatuta

 

Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak) Leycolan, Eurohelp eta Ikusi enpresekin esperientziak partekatu zituen, Donostiako pilotuko bazkideak eta Donostia Smart Klusterreko kideak direnak. Donostiako Sustapenak koordinatzen duen Replicate proiektuaren esparruan H2020 programaren barruan batera finantzatua 691735 kontratu-zenbakiarekin (Europako SCC1 Smarti Cities and Communities deialdia) egindako Webinarrean parte hartu zuten 3 bazkideek, Donostiako Sustapenarekin batera: “Bikaintasuna zerbitzuen hornikuntzan, datuen monitorizazioan eta kudeaketa adimentsuan oinarrituta” izenburua zuen aurkezpenean.

 

Otsailaren 5ean, Talent House eraikinetik aurkeztu zuten Replicate proiektuaren lehen Webinarra, proiektuaren jarduera ezberdinak erreplikatzea sustatzera bideratutako jardueren barnean, “City to City Learning” (#City2CityLearning) programaren esparruan, Oxfordeko Unibertsitateak bultzatuta, proiektuaren erreplikazio-ekintzen koordinatzaile gisa. “City to City Learning” programaren barruan 6 webinar antolatuko dira, 2019an zehar egiteko, non Donostia, Florentzia eta Bristol 3 itsasargi hirietako bazkideek eta Essen, Lausana eta Nilüfer hiri jarraitzaileek parte hartuko duten.

 

Lehenengo webinarrean, Leycolan, Eurohelp eta Ikusik honako gaiak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten: datuen ustiapena, sortzen dituzten inpaktuak eta onurak zerbitzuetan, jarduera bakoitzak emandako ikuspegi ezberdinetatik eta aurkitutako zailtasunak eta ikasitako irakaspenak, beste hirietan erreplikatzea errazteko gakoak ematearren.

 

Alde batetik, Leycolan enpresak argiteria tradizionalaren aldaketa aurkeztu zuen; hots, baliabide konektatu adimentsuetara aldatzea, urruneko kontrol-sistemen eta IP zerbitzuen ustiapenaren ikuspegitik, hiriarentzat energia eta kostuak aurrezteko aukera ematen baitute, argi-posteak zerbitzu gehigarriak eskaintzeko erabiltzeko aukera eta jasotako datuak bestelako zerbitzuak hobetzeko eta ezartzeko erabiltzea. Bestetik, Eurohelp-ek hirien arteko datuen interkonexioaren inguruko jardueraren berri eman zuen, Linked Open Datan oinarrituta, hiriko datuak nazioarteko beste hiri batzuetako datuekin batzeko, hiriaren ikusgarritasuna gehituaz, datuak argitaratuaz eta gardentasuna areagotuaz. Azkenik, Ikusik mugikortasunaren Smart plataforma eta horri lotutako Smart zerbitzuak aurkeztu zituen; hain zuzen ere, datu-iturri ezberdinetako informazioa konbinatzen du, udal-erabakiak hartzeko ikuspegi orokorra emanaz, aldi berean erreminta igarleak sartuaz, erabakiak hartzeko euskarri gisa.

 

Esperientziak eta ondorioak partekatu zituzten 25 bat parte-hartzaileren artean, datuen ustiapenaren etorkizunaren inguruan, herritarrentzat zerbitzuak hobetzeko, Donostian hori jada errealitatea izanik, eta hauek garatzen eta ustiatzen doazen heinean hiriarentzat onurak ekartzen jarraituko du.. Halaber, datuen jabetza eta segurtasunaren inguruan eztabaidatu zen eta hizlari ezberdinek hori bermatzen duten prozesuak eta jarduerak ezartzeak duen garrantzia nabarmendu zuten. Hiru bazkideek Donostiako hirian burututako ezarpenak duten erreplikatzeko potentziala azpimarratu zuten.

 

Donostiako Sustapenak, Donostiako pilotuaren koordinatzaile gisa eta proiektuaren koordinatzailea izanez, bazkideek eta haien jarduerek proiektuari eta hiriari egiten dioten ekarpenaren inguruko ikuspegi orokorra azaldu zuen, eta eztabaidan parte hartu zuen, aurkeztutako gaien inguruan iritzia emanaz, Donostiako bazkide ezberdinen parte-hartzea eta konpromisoa eskertzearekin batera.

 

 

Azken berriak

first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago
donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin