logo ayuntamiento cabecera

Donostiak SmartCity esperientziak partekatuko ditu Rotterdamekin

 

Donostiako alkateordetzak Rotterdamerako enpresa-eginkizuna antolatu du azaroaren 6tik 8ra bitartean, bi hiriek SmartCity arloan dituzten estrategien inguruan esperientziak trukatzeko helburuarekin. Bidaian zehar, Holandako hirian ezarritako ekimen publiko eta pribatu ezberdinak bisitatuko dira, eta Donostia SmartCity proiektuaren aurkezpena egingo da Donostiako ordezkaritza hartuko duten Rotterdameko Udaleko arduradunen aurrean.

 

Smart arloko eginkizuna Donostiako Sustapenaren Smart Klusterrarentzat antolatu da. Rotterdam hirira joan dira energia-eraginkortasunarekin eta energiarekin zerikusia duten enpresetako eta erakundeetako arduradunak, IKTeak, teknologia asistiboak, e.a., guztiak ere Donostiakoak. Eginkizuna Ernesto Gasco alkateordeak eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak zuzenduko du, eta Udaleko alderdi ezberdinetako politikariek ere parte hartuko dute. Misioak urtero antolatzen dira, eta aurreko edizioetan Kopenhage, Hanburgo edo Niza bezalako hirietan izan dira, betiere Smart City arloan berrikuntza interesgarriak dituzten eta eremu publiko eta pribatutik bultzatzen dituzten helmugetan arreta jarrita.

 

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “bidaia honetan, gure hirirako hiru ildo estrategiko garrantzitsu garatzen ari gara. Lehena Replicate programarekin eta Txomin bezalako auzo berria eraikitzearekin ari gara lantzen, District Heating berogailu-sistema zentralarekin eta horrek dakarren aurrezpen energetikoarekin; bigarrena industria-guneak optimizatzearekin lotzen da, Rotterdameko portua garraioaren logistikaren integrazio-adibide bezala hartuta, ez baitugu ahaztu behar Donostiak Altza edo Herrera bezalako auzoak dituela, Pasaiako portuarekin oso lotuak. Hirugarren ildo estrategikoa hurbileko hiri-merkataritzaren ingurukoa da, marka handiekin lehiatzeko gai dena, hiri-estilo irekia, hiri-helmuga bezala kosmopolita, emanaz, Rotterdam egiten ari denaren antzera”.

 

Eta zergatik doa Donostia Rotterdamera?

Rotterdam hiri adimentsuaren erreferentea izateagatik. Europako portu nagusia du, eta nabarmena da estrategia hauetan: iraunkortasuna, trantsizio energetikoa, mugikortasuna, bizitzaren eta osasunaren zientziak, teknologia garbiak eta elikadura. Hiria liderra da Europako Smart City-en eremuan, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko behar bezalako neurriak burutzen ari da, eta munduko itsas porturik iraunkorrena izateko ahaleginak egiten ari da. Smart City programaren bitartez, Rotterdamek hiriko aplikazio digital integral berriak ikertzen ditu, hiriak bertakoentzat nahiz enpresentzat erakargarri izaten jarrai dezan.

 

Rotterdameko Klimaren ekimena hiriaren, Portuko Agintaritzaren, enpresarien eta Ingurumena Babesteko Agentziaren arteko elkartea da; azken horren helburua karbono-aztarna murriztea. Portua munduko iraunkorrena izateko ahalegina egiten ari da hiria, eta uholdeen aurka babesteko elementu berritzaileak hedatzen ari da. Hiriaren %90a itsasoaren mailaren azpitik aurkitzen da, eta horrek era guztietako aurrerapen iraunkor guztiak eragin ditu; hala nola, uretako plazak eta sabai berdeak. Era horretan, era adimentsuan kontrolatu ahal izan ditu eurite handiak eta uraren mailaren igoera.

 

Rotterdam parke eoliko handi bat eraikitzen ari da portuan, 200.000 etxebizitza hornitzeko gai dena, portuko energia intentsiboko eremu handi batean sortzen den hondar-beroa garraiatzeaz eta bizileku eta ospitale zonak hornitzeaz gain. Arkitekturatik hasi eta ekimen iraunkorretara bitarte, hiria nazioarteko abangoardian kokatzen da berrikuntzari dagokionean.

Donostiako enpresa-eginkizunean bisita ezberdinak egingo dira: 

1.- Rotterdameko portua.

2.- Rotterdameko Udaletxea; bertan arrera egingo diete, eta honako hauei buruzko informazioa jasoko dute:

  • Rotterdam Smart City Plana.
  • Europako Lighthouse “Ruggedised” proiektua, Rotterdam buru duena eta helburu hauek dituena:
  • energiaren, baliabideak erabiltzearen eta mugikortasuna iraunkorraren sistema berriak ezartzea, IKTetan oinarrituta Rotterdamen hegoaldea berritzea lortzeko, eredu ekonomiko berriak sortuta, energia-eraginkortasun handienarekin eta inpaktu sozio-ekonomiko handiarekin.
  • Rotterdameko Klima Ekimena.
  • Rotterdameko hiri digitala.

3.- Eraikuntza iraunkorrerako Berrikuntza Zentroa.

4.- Markthal, Holandako merkatu estali handiena.

5.- Rotterdameko Erasmo Unibertsitatea.

 

Donostiak berrikuntzaren hiri, hiri espezializatu eta Smart City bezala duen ezagutza eta posizionamendua aurkeztuko ditu Rotterdameko Udalean, enpresa-ekimenak, tokiko klusterrak eta smart city-en proiektuak azalduaz.

 

Smart City-ei dagokienean, Donostiak bi proiektu garrantzitsuenak aurkeztuko ditu:

  • Europako Replicate proiektua (Horizon 2020), 29 milioi euroko aurrekontua duena eta hiri adimentsuaren eredua garatzeari buruzkoa. Europako Bristol eta Florentzia hiriekin batera, Donostiak ere hiri adimentsuaren eredua abian jartzeko lan egiten du, energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKTeen arloetan, teknologia berritzaileak gara daitezen, energiaren iturrien eraginkortasuna eta hiriko garraioaren iraunkortasuna hobetu eta hiriguneetan berotegi-efektuko emisioak murrizte aldera.
  • SmarKalea proiektua, aurrezpen energetikoari, ingurumen-iraunkortasunari eta monitorizazioari buruzkoa. Donostiak energia aurrezteko eta iraunkortasuna izateko proiektua garatzen du auzo ezberdinetan; hots, saltokietan, etxebizitzetan eta azpiegitura publikoetan, hiriko kolaboratzaile teknologikoen puntako teknologia erabilita. Halaber, fluxuak monitorizatzeko teknologiak, e.a. erabiltzen ditu.

 

Donostia etengabeko berrikuntzaren eredua da historian zehar. Hiriaren garapen ekonomikoa gertaera historiko batzuekin batera gertatu da, eta hiriak horiek aprobetxatzen jakin du berriro ere asmatzeko. XVII. mendean Amerikako koloniekin egiten zen merkataritzatik hasi eta XX. mendearen hasiera aldera udako gune aristokratiko bihurtu arte, eta pasa den mendearen erdialdeko industrializaziotik horrek berarekin ekarri duen sukaldaritza-iraultzaraino. Gaur egun, Donostia Europan Michelin izar gehien dituen hiri bilakatu da, eta nazioartean erreferente turistikoa da.

 

Baina, horrez gain, hiriak berrikuntza-ratio izugarriak ditu. Egun, 5.000 langile inguru ari dira I+G arloan lanean, eta horietatik %70 ikertzaileak dira; halaber, hirian I+G arloan aritzen diren 34 erakunde baino gehiago daude. Berrikuntza BPGd-aren %2,67ra iritsi zen 2013an, Europar Batasuneko batez bestekoa %2koa eta Frantziakoa %2,24koa zenean. Donostia hiri adimentsua da, Smart City-a, eta bertan proiektu, lankidetza eta itun ezberdinak garatzen dira; 185.500 biztanleko hiri honetan, kalean gurutzatzen dituzun 13 pertsonatatik bat ikertzailea da.

.

 

Azken berriak

first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago
donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin