logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapeneko Smart klusterraren ordezkaritza bat Esloveniara joan da energia eraginkortasuneko jardunalkdi batean parte hartzeko Clean (Iterreg) Europear proiektuaren esparruan

 

Donostiako Sustapenak Energia Eraginkortasuneko ekitaldian parte hartu du MOS nazioarteko azokaren barruan, Celjen, Eslovenia, irailaren 12an. Jardunaldia Donostiako Sustapenak parte hartzen duen CLEAN Europear proiektuaren jardueren barruan kokatu zen, eta energia esparruari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Bertan, Esloveniako eragile eta gaiari buruzko aditu nagusienek parte hartu zuten, eta herrialdean burutu dituzten jarduerak ezagutu ahal izan genituen, besteak beste, energia birgaitzea, energia kudeaketa edo bio isolamendua. Horrez gain, hainbat azterketa-bisita egin ziren smart eskola batera, industrialde berde batera, energia eraginkortasuneko prestakuntza zentro batera eta passive house-ko pilotu batera.

 

Deialdia, halaber, Smart Klusterreko kideei zabaldu zitzaien eta bidaia egin ahal izan zuten Donostiako Sustapenarekin batera garatutako proiektuari esker. Parte-hartzaileak hitzaldira eta azterketa-bisitetara bertaratu ziren, eta gaiari buruzko Europako aditu desberdinekin erlazionatu eta proiektuaren kide desberdinetako esperientziak ezagutu ahal izan zituzten.

 

smart eslovenia contenido 1CLEAN proiektuaren helburua (Interreg Europe) www.interregeurope.eu/clean tokiko eta eskualdeko politikak sustatzea eta bertan eragitea da, eraikinetan murgildutako isurpen gutxiko estrategian aurrera egiteko, ezagutzaren igorpenaren eta praktika zuzenen bidez, teknologien eta berrikuntza irekiaren esparruan, proiektuan parte hartzen duten Europako eskualde desberdinen artean. Replicate lighthouse proiektu europearra, SmartKalea ekimena eta Enertic eraiki bioklimatikoa jardunbide egoki gisa aurkeztu dira Donostiako Sustapenaren partetik.

 

Donostiako Sustapenak proiektuan parte hartzen du, Donostia ordezkatuz Europako beste bederatzi kiderekin batera: Vasternorrland eskualdea (Suedia), Campania eskualdea (Napoles, Italia), North Karelia (Finlandia), Normandia eskualdea (Frantzia), Kreta eskualdea (Grezia), Iasi eskualdea (Errumania), Savinjska eskualdea (Eslovenia), eta Donegal eskualdea (Irlanda) ERNACT proiektuaren buruzagiaren bitartez, alegia: “Komunikazio Teknologiak Aplikatzeko Europako Eskualdeen Sarea”.

 

smart eslovenia logoProiektuak 1,33 milioi euroko inbertsioa dauka eta 2021. urte amaierara arte luzatuko da. Tokiko mailan, bertako eragileekin lan egiten da tresnak bilatzeko eta praktika onen gida bat eta hirirako jarduera plan bat definitzeko. Horrez gain, hainbat misio burutzen dira Europako eskualde desberdinean ezagutza igortzeko, non interesa duten bertako eragileek parte hartu dezaketen. Hurrengo bidaia Errumaniara izango da 2019ko apirilean.

Azken berriak

donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago
gabonetako-azoka-hiriko-beste-toki-batzuetara-hedatuko-da
Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin