logo ayuntamiento cabecera

Donostia eta Niza, bi Smart City itsas ertzean

 

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak, Udalarekin eta Nizako Metropoliarekin elkarlanean, enpresa-misioa burutu du Nizan, azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean, bi hiriek SmartCity eremuan dituzten estrategien gaineko esperientziak trukatze aldera. Bidaian zehar, Frantziako hirian ezarri diren ekimen publiko eta pribatu ezberdinak bisitatu dira, Donostia SmartCity proiektua Donostiako ordezkariak jasotako Nizako Udaleko arduradunen aurrean aurkezteaz gain. Misioa Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak zuzendu du, eta, amaieran, Ernesto Gasco zinegotziak ondorengoa nabarmendu nahi izan zuen: “Niza bisitatu dugu SmartCity eta berrikuntza alderdietatik begiratuta: biomedikuntza, ekoauzoak, hiri-garapeneko auzo iraunkor berriak, unibertsitate-eremua,... Esperientzia horiek guztiak interesatzen zaizkigu”.

 

Smart arloko misioa honako sektore hauentzat antolatu da: Energia-Eraginkortasuna, Ikus-entzunezkoak eta Digitala eta Teknologia Asistiboak; hau da, Donostiako Sustapenaren Smart Klusterra. Nizan izan dira honako hauekin zerikusia duten enpresetako arduradunak: ingurumena, ingeniaritza, eguzki-argiak, arkitektura, hirigintza, energia, birgaitzeak,..., eta Klusterraren barneko Ikerketa-zentroak eta Lanbide-zentroak ere bai. Halaber, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak zuzendutako misioan izan ziren Udaleko alderdi ezberdinetako politikariak; hala nola, Pilar Arana (EAJ) edo Alfonso Gurpegui (PSE).

 

Eta zergatik joan da Donostia Nizara?

Niza hiri adimentsuaren erreferentea delako. Smart City gisa duen kokapena Unibertsitateekin eta erakundeekin (Ingurumen, Garapen Iraunkor eta Arriskuaren Mediterraneoko Institutua) duen lankidetzaren bidez indartu da; izan ere, horiek funtsezkoak izan dira ikerketa eta irakaskuntza munduarekin lotuta dauden enpresetan proiektuak garatzeko. “Eco Vallée” proiektuak Nizako nazioarteko aireportuaren iparraldera 10.000 hartzen ditu, eta Nice Côte d’Azur-ren orientazioaren ikurra da etorkizun iraunkor eta adimentsu aldera. Era berean, “27 Delvalle” proiektua, osasun-arloko erabilera digitalei buruzkoa, osasunaren barruti europarra sortzeko lehen urratsa da, ikerketan eta berrikuntzan oinarritutako Europako estrategiarekin bat eginez.

 

niza contenido3Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gasco buru zela, ordezkari politikoek Nizako Tranbiaren Eragiketa Zentroa bisitatu zuten. Bertan, handitzeko proiektuaren arduraduna den arkitektoak azaldu zuen 11 kilometroko ibilbide berrian lurpeko 3'2 kilometro daudela. Gascok honako hau nabarmendu nahi izan zuen: “espazio komertzialak eta publikoak berreskuratuko dituzte, inbertsio oso garrantzitsuarekin. Itsasotik oso gertu lurperatuko dute, Donostian dagoen proiektuaren antzera”.

 

Modu berean, ordezkaritza, San Sebastián Turismoko zuzendariarekin eta Donostiako Festak erakundearen zuzendariarekin batera, Nizako Turismo Bulegoko Zuzendari Nagusiarekin, Denis Zanonekin, bildu zen. Azkenak informazioa antolatzeko politikaren berri eman zien, bisitarien harrera eta turismo-arloan burutzen duten sustapena eta marketinga azaltzearekin batera. Gascok ondorengoa nabarmendu zuen: “guretzat oso garrantzitsua da esperientziak trukatzeko aukera izan baitugu, eta alor oso interesgarri batzuetan elkarrekin lan egin dezakegula uste dugu”.

 

Enpresa eta hezkuntza munduko ordezkariek, Donostiako instituzioekin batera, honako leku hauek ere bisitatu zituzten:

Métropole Nice Côte D ́Azur eta Bikaintasun Zentroa (Centrex), metropolien Smart City estrategia zuzentzen duena. Han, Christian Tordok, Nizako alkateordeak, Donostiako ordezkaritzari aurkeztu zion eskualdeko Smart City estrategia; hots, iraunkortasunean eta konektibitatean oinarritutako proiektuen garapena.

metropole-1
metropole-2
metropole-3

 

"27 Delvalle” proiektua; bertan biltzen dira hiriko mediku-arretako ekosistemako agente guztiak, ongizatearen zerbitzura erreminta digitalak eta teknologia berritzaileak jartzeko eta garatzeko asmoarekin eta independentzia galtzen eta/edo zahartze-prozesuan aurkitzen diren pertsonak bultzatzeko.

delavelle-1
delavelle-2
delavelle-3
delavelle-4
delavelle-5
delavelle-6
delavelle-7
delavelle-8
delavelle-9

 

Arriskuen, Ingurumen eta Garapen Iraunkorraren Mediterraneoko Institutua, IMREDD. Ikerketaren, enpresaren eta lurraldearen arteko lankidetza- modu berria definitzen du teknologia berdearen eta hiri adimentsuaren arloetan.

instituto-mediterraneo-1
instituto-mediterraneo-2
instituto-mediterraneo-3
instituto-mediterraneo-4
instituto-mediterraneo-5
instituto-mediterraneo-6

 

CEEI-Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa eta zentro horretan kokatutako startup-ekin topaketa: Advansolar, Qualisteo, Sustain’air eta VULOG Carsharing Technologies.

CEEI 1
CEEI 2
CEEI 3
CEEI 4

 

San Isidoro Eko Auzoa, Allianz Riviera futbol-estadioaren alboan kokatua. Ia 8 hektareako azalera du, eta bertan etxebizitzak, saltokiak eta zerbitzuak kokatuko dira.

ecobarrio 1
ecobarrio 2
ecobarrio 3
ecobarrio 4
ecobarrio 5
ecobarrio 6
ecobarrio 7

 

Kosta Urdineko Unibertsitatea (UCA) eta “Etorkizuneko Inbertsioa-IDEX” programa, besteak beste.

azul 1
azul 2
azul 3
azul 4
azul 5
 

Donostiak Nizako Udaletxean aurkeztu zuen berrikuntzaren hiri gisa, hiri espezializatu moduan eta Smart City gisa duen ezagutza eta kokalekua, enpresa-ekimenen, tokiko klusterren eta smart cities proiektuen bitartez.

 

Smart Cities proiektuei dagokienez, Donostiak bi garrantzitsuenak aurkeztu zituen:

  • Replicate Europako proiektua (Horizon 2020), hiri adimentsuaren eredua garatzeari buruzkoa eta 29 milioi euroko aurrekontua duena. Europako Bristol eta Florentzia hiriekin batera, Donostiak zuzentzen du energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkortasunaren eta IKTeen aldetik hiri adimentsuaren eredua abian jartzeko proiektua. Modu horretan, lortu nahi da teknologia berritzaileen garapena bizkortzea, energia-iturrien eraginkortasuna hobetzea, hiri-garraioak irautea eta hiriguneetan berotegi-efektuko isurpenak murriztea.s
  • Energia-aurrezpenari, ingurumen-iraunkortasunari eta monitorizazioari buruzko SmartKalea proiektua. Donostiak, hiriko auzo ezberdinetan, saltokietan, etxebizitzetan eta azpiegitura publikoetan energia aurrezteko eta iraunkortasuna izateko proiektua garatzen du. Eta, horretarako, hiriko kolaboratzaile teknologikoen puntako teknologia erabiltzen du, fluxuak monitorizatzeko teknologiak, eta abarrez gain.

 

niza contenido4Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok Nizako agintarien aurrean ondorengoa azpimarratu nahi izan zuen: “Donostiak izugarri nabarmentzen diren berrikuntza-ratioak ditu. Gaur egun, 4.700 langiletik gora ditu I+G-n, eta horietatik %70 ikertzaileak dira; gainera, hirian I+G arloan aritzen diren 34 erakunde baino gehiago daude. Berrikuntzak BPGd-aren %2,67 hartu zuen 2013. urtean, eta EBeko eta Frantziako batez bestekoak %2koa eta %2,24koa izan ziren, hurrenez hurren. Donostia hiri adimentsua da, Smart City-a; bertan, proiektu ezberdinak, lankidetzak eta itunak elkarrekin bizi dira, eta esan dezakegu 185.500 biztanle dituen hiri honetan aurrean igarotako 13 pertsona bakoitzeko bat ikertzailea dela”.

 

Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascoren arabera, “2016-2020 Donostia Smart Plana dugu eskuartean, ildo estrategikoa ezartzen duena, hiriko agente ezberdinen artean partekaturiko helburuekin. Gainera, 2016-2020 denboraldirako Jarduera Plana definitzen du, hiriak modu eraginkorrean eta planifikatuta hirigunean garapen-proiektuak ezartzeko, ikuspegi integratzaile eta Smart ikuspegiarekin”.

 

Informazio gehiago

 

finales 1
finales 2
finales 3
finales 4
finales 5
finales 6

 

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más