logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak urtebete darama OptEEmAL proiektuan, birgaitze energetikoko proiektuak diseinatzen dituen plataforman, parte hartzen.

 

Donostiako Sustapena, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoari menpekoturiko erakundea, OptEEmAL (Optimised Energy Efficient Design Platform for Refurbishment at District Level) proiektuan, Europar Batasunak Horizon 2020 programaren baitan batera finantzatzen duenean, parte hartzen duten hiru hiri erakusleetako bat da. Donostiako Sustapenak hiri gisa, garatzen ari den plataformari eman beharko litzaiokeen erabilerari buruzko bere ikuspegia eskaini du, beti ere, hiritarren erosotasun­maila hobetuko duten eta kostuak murriztea lortuko duten agertoki optimizatuak lortzeko irizpidearekin bat.

 

OptEEmAL proiektua 2015eko irailan hasi zen eta 2019ko otsailan amaituko da; 13 bazkide europar ditu. OptEEmAL barruti­mailan oraindik birgaitu ez diren eraikinentzako birgaitze energetikoko proiektuak diseinatuko dituen eta kasu bakoitzerako optimizatutako agertoki desberdinak eskainiko dituen plataforma garatzera bideratuta dago.

 

OptEEmAL proiektuak energiaren eta barrutien eta eraikinen (balio historikoa dutenak barne) mailako baliabideen erabileran birgaitze eraginkorrak diseinatzen lagunduko du, oinarrizko hiru xederen bitartez:

  • Parte­hartzaileen arteko interakzioak sustatuko dituen eskala anitzeko eta diziplinarteko ikuspegia hartzea.
  • Eraikitako parkea birgaitzeko irtenbide iraunkor optimizatuak diseinatuko dituen plataforma garatzea, berotegi­efektua eragiten duten gasen emisioak eta erabilera­ eta mantentze- kostuak minimizatuko dituena.
  • Diseinu­fasea estaltzeaz gain, egikaritze­, mantentze­ eta eragiketa­faseetarako ezinbestekoa izango den informazioa emango duen tresna eskaintzea, horrela, birgaitzearen unetik barrutiaren bizitza­zikloa, neurri handi batean, estaliz.

 

Xede horiek erdiesteko, eraikinak eta barrutiak birgaitzeko proiektuen diseinu­prozesuaren balio- katean gako diren erakundeak (ikerketa­zentroak, industria handiak, ETEak, azken erabiltzailea ordezkatuko duten bulego teknikoak barne, agintari publikoak eta ustiaketan eta zabalkundean/komunikazioan aditu den bazkide bat) ordezkatzen dituen partzuergoa eratu da. Partzuergoak jarduera tekniko guztien hedapen egokia eta proiektuaren emaitzen balioztatze eta demostrazio egokia ziurtatuko ditu finkatutako demostrazio­estrategia baten bitartez; eta, baita, zabalkunde­plan baten hedapena, alor horretako beste ikerketa­ekimenekin kohesioa eta prestakuntza­jarduerak ere.

 

CARTIF buru dutela, partzuergoa honako hauek osatuko dute: TECNALIA, Fundació Privada Universitat i Tecnologia, Donostiako Sustapena eta ACCIONA Infraestructuras (Espainia), NOBATEK (Frantzia); Technical University of Crete (Grezia); United Technologies Research Centre (Irlanda); Expert System y Distretto tecnologico trentino per l’energia e l’ambiente (Italia); ARGEDOR Bilişim Teknolojileri (Turkia); Lunds Kommun (Suedia) eta Steinbeis Innovation gGmbH (Alemania).

 

Donostiako Sustapenak OptEEmAL proiektuaren baitan gauzatutako beste ekintza bat pasa den ekainean Sustainable Places 2016 gertaeran, urtero egiten den eta hiri­, eraikuntza­ eta barruti- mailan energia­eraginkortasunean oinarritzen den gertaeran, parte hartzea izan da.

 

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más