logo ayuntamiento cabecera

Global Game Jam bigarren aldiz izango da Donostian, Hiriburutzaren urtean

 

Bigarren urtez, Donostia Global Game Jam-en protagonista eta egoitza izango da. Bideojokoak garatzearen inguruko nazioarteko gertaera urtarrilaren 29tik 31ra bitarte izango da, eta sektoreko profesionalek zein zaleek bideojokoa garatu beharko dute gehienez 48 orduko epean. Pintxo Developer-ek, Bideojokoen Gipuzkoako Profesionalen eta Zaleen Elkarteak, bultzatzen du, datorren asteburuan, Kulturaren Europako 2016ko Hiriburuaren esparruan, egingo den gertaera. Horretarako, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren lankidetza izango du, Donostiako Sustapenaren Ikus-entzunezko Klusterrak sustatutako The Games factory ekimenaren bitartez; halaber, Diseinu eta Teknologia Berrien AREA Eskolaren lankidetza izango du, eta, bertan, egingo da gertaera. Guztira, 35 parte-hartzaile bilduko dira.

 

VIII. edizio honek, gertaera aurreko astean, munduko parte-hartze errekorra haustea lortu du. 87 herrialdetan banatutako 600 hiri baino gehiagotan, sektoreko profesionalak eta zaleak bilduko dira urtarrilaren 29tik 31ra, gehienez 48 orduko epean bideojoko bat garatzeko. Programatzaileek, artistek, ilustratzaileek, 3D modelatzaileek eta profil askoz ere gehiagok taldeka parte hartuko dute erronka handi honetan, eta, bertan, lehiakortasunik ez da faltako.

 

Gainera, parte-hartzaileen lan izugarria erakusteko eta saritzeko asmoarekin, urtarrilaren 31n (igandea), 18:30ean, Pintxo Developer-ek publikoarentzat irekitako aurkezpena egingo du PI@ko (Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Berrikuntza Gunea) auditorioan, 48 ordu horietan sortutako bideojokoak erakustearren.

 

Pintxo Developer 2014ko maiatzean sortu zen Erakunde gisa, eta, geroztik, bideojokoak gizartean zein kulturaren eta industriaren eremuan gehiago egotea sustatzen du, sektore hori gorantz baitoa eta Gipuzkoa osoari hazten lagun baitiezaiok

 

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más