logo ayuntamiento cabecera

Donostiak, Bristolek eta Florentziak beren Smart City proiektuak erakutsi dituzte Miramar Jauregian

 

2015eko irailaren 23an, Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan bildu ziren Europako 125 aditu baino gehiago eta tokiko agenteak Donostiarako Smart Planaren aurkezpenean.

 

1_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
2_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
3_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
4_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
5_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
6_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
7_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
8_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
9_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar
90_Smart-City-en-el-Palacio-Miramar

 

Plana egiteko 15 hilabete behar izan dira, eta horretan parte hartu dute hiriko sektore ezberdinekin zerikusia duten 200 pertsonak. Jardunaldiarekin plana egiteko prozesuari amaiera eman zitzaion. Horrez gain, bertan egiaztatu ahal izan ziren hiru hirietarako egindako aurrerapenak, azken bi urteetan zehar STEEP proiektua (FP7-EU) burutzen parte hartu baitute. Bakoitzak hiri adimentsu bihurtzeko burutzen ari diren aurrerapenak azaldu zituen, esperientzia espezifiko eta guzti.

 

Jardunaldian zehar bestalde, 2014ko lehen edizioan (SCC-Horizon 2020) Europar Batasunak onartutako Lighthouse proiektuetariko bi aurkeztu ziren: batetik, Remourban proiektua aurkeztu zuen Sergio Sanz jaunak, CARTIF Fundazioko Programen arduradunak; eta, bestetik, GrowSmarter proiektua Alex Serret jaunak, Bartzelonako Udaleko IKTen Nazioarteko Bulegokoak. Saioa amaitzeko, mahai-ingurua egin zen, eta bertan izan ziren Donostiako Smart Plana egiteko prozesuan parte hartu duten zenbait tokiko agente: Iñaki García jauna, Energiaren Euskal Erakundeko (EVE-EEE) Arlo Tertziariokoa; Oihana Otaegui andrea, Vicomtech-IK4-eko Garraio Sistema Adimendun eta Ingeniaritza Saileko zuzendaria; Jesús Mª Deza jauna, Altia-ko zuzendari laguna; Josu Aramberri jauna, i2basque Sare Akademikoaren koordinatzailea, UPV-EHU; eta Fernando Pérez jauna, Donostiako Udaleko Uren Ustiapen eta Saneamendu Zerbitzuko burua.

 

 

Jarraian kontsulta ditzakezu hitzaldi ezberdinetako aurkezpenak:

Aurkezpena "EBaren testuinguru politikoa Berrikuntzarako Europako Elkartearen (EIP) inguruan Hiri eta komunitate adimendunei dagokienez".

 

"Lighthouse" proiektu europarrak, Europako Batzordearen erreferentzia SmartCities eremuan.

 

Donostia eta Florencia hirietako Smart City Planen aurkezpena.

 

jornada plan samrtcity logos cast 

Informazio loturaduna 

Aukera interesgarriak

 

 

Azken berriak

donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago
donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más