logo ayuntamiento cabecera

Ekin+ programa: ekintzailetzari buruzko saioak Arukirekin, eta Akting Ingeniaritza eta Gosari Teknologikoa Forotech programaren barnean

 

2014ko martxoak 21 eta 28 - apirilak 10 • Donostiako Sustapena, Kamino kaleko 2 zenbakian (behea), Donostia.

 

Hiriko enpresek ekintzailetzaren eremu zehatzen inguruko ikuspegia eta esperientzia azalduko dituzte Ekin+ programaren esparruan. Programa Donostiako Sustapenak donostiar herritarrei eskaintzen die ahalmen handiko ekintzailetza edo ekintzailetza berritzailea bultzatzeko asmoarekin.

 

Hiriko enpresek ekintzailetzaren eremu zehatzen inguruko ikuspegia eta esperientzia azalduko dituzte Ekin+ programaren esparruan. Programa Donostiako Sustapenak donostiar herritarrei eskaintzen die ahalmen handiko ekintzailetza edo ekintzailetza berritzailea bultzatzeko asmoarekin.

 

Saioak Donostiako Sustapenak ekintzailetza bultzatzeko duen zentroan egingo dira; hau da, Kamino kaleko 2 zenbakian (behea), 12:00etatik 14:00etara bitartean.

 

Sarrera doakoa izango da prestakuntza eta aholkularitza prozesuan aurkitzen diren pertsona ekintzaileentzat.

 

Plazak mugatuak dira, eta aurrez izena eman  behar da. Horretarako, bidali e-maila E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 943 482 800 telefonora, eta adierazi zure datu pertsonalak (izen-abizenak, e-maila eta telefonoa) eta zein jardunaldira/tara joan nahi duzun.

 

 

Programa

 

Ostirala, martxoak 21: Aruki (www.aruki.es)

Donostiako enpresa hau 2008an sortu zen, eta nazioartean hedatuta dago. Komunikazioa jorratzen du eta, zehazki, enpresentzako markak sortzea eta komunikatzea. Lehiakortasun handiko merkatua denez, Arukik sormenaren eta komunikatzeko formatu berrietara egokitzearen aldeko apustua egiten du.

 

Nestor Ortiz, Arukiko sormen-zuzendaria

 

Ostirala, martxoak 28: Akting Ingeniaritza (www.akting.es)

 

Ingeniaritza honek enpresen eta partikularren premiei erantzuna emateko baliabide teknologikoak eskaintzen ditu. Enpresaren produktuen zorroan ondorengoak aurki daitezke: mugikor eta tabletentzako aplikazioak, hodei-garapenak, neurrirako software baliabideak eta aholkularitza-zerbitzua teknologiaren erabileran.

 

Akting ingeniaritzak bere esperientzia eskaintzen du teknologiaren erabilera intentsiboko sektore oso zehatzean, eta hor berrikuntza eta bezeroarekiko egokitzapena etengabea da.

 

Paul Minguez, Akting-eko CEO

 

 

Osteguna, apirilak 10: Gosari Teknologikoa Forotech programaren barnean - Deustu

  • Saioa Talent Housen egingo da (Baenako dukearen pasealekua, 42) 9:30etik 11:30era.
  • Gaia: Start-up-ak: prototipo teknikotik merkatura

 

Lehenik eta behin, Gorka Marcosek, Vicomtech-IK4-ko Transferentzia Teknologikoaren zuzendariak, labur-labur azalduko du ekintzaileek produktua edo Beta zerbitzua merkaturatzerakoan aurrean zer-nolako arazoak topatzen dituzten. 

 

Ondoren, bertaratutako bakoitzak aukera izango du, besteak beste, honako hauek bezalako gaiak argitzeko: negozio-eredua egiteko eta burutzeko prozesu gakoak eta erabaki kritikoak hartzea prezioen politika, nazioartean banatzea eta lehiakortasunaren bilakaera eta kontrolaren inguruan.

 

  • Datak: martxoaren 21 eta 28 - apirilaren 10.
  • Lekua: Donostiako Sustapena, Kamino kaleko 2 zenbakian (behea) Donostia.
  • Ordutegia: 12:00 - 14:00.

 

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin