logo ayuntamiento cabecera

Zortzi proiektu hautatu dira negozio berritzaileen PUC programan parte hartzeko Donostiako merkataritza sektorean

 

Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan negozioak digitalizatzeko prozesuaren inguruko saio batekin. Aisialdiko proposamenen plataforma bat (Marketplace), gorputza eta emozioak zaintzeko eskola bat, edo luxuzko paper salmentako proiektu bat izan dira Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, abian jarritako PUC programaren aurtengo ediziorako hautatu diren proiektuetako batzuk. Aipatutako programak aholkularitza, tutoretza eta frogatze zerbitzua eskaintzen die Donostiako merkataritza sektoreko enpresa ideiei.

 

PUC programa zuzentzen zaie merkataritzarekin lotutako ideia edo proiektu bat duten eta hirirako merkataritza eta zerbitzuetako formatu eta eredu berrirantz bideratutako berrikuntza eskaintzen duten ekintzaileei, produktuari eskaini dakiokeen balio erantsiari dagokionez ez ezik, baita proiektuaren formatuari eta berrikuntza hori oinarri har dezakeen egiturari dagokionez ere.

 

Aurtengo edizioan 32 eskaera jaso dira eta horietatik zortzi proiektu hautatu dira, horietako bostek emakume buruzagi dituztela. Parte-hartzaileek presakuntza programa bateanhartu dute parte, formatu praktiko zein teoriko batean oinarrituta. Zera eskaini die:

  • Prestakuntza eta tutoretza zerbitzua.
  • Sare-lana gainontzeko ekintzaileekin.
  • Merkataritza sektoreko kasu arrakastatsuak eta porrot egindakoak zuzenean aztertzea.
  • Ingurua esploratzea eta amaierako froga kontsumitzaile bilakatu daitekeen horrekin.

 

Taldeko, banakako saioak eta tailerren programazioa Puntu Dendan antolatuko da (Gipuzkoa Plaza 7), astelehenetik ostiralera. Prestakuntza prozesuak 2 hilabete iraungo ditu, 2019ko ekainaren17tik uztailaren 24ra arte eta 2019ko irailaren 2tik 13ra.

 

Prestakuntza prozesuarekin batera, proiektu bakoitzak aholkularitza pertsonalizatua jasoko du, negozio ideia garatzeko.

 

Azken berriak

donostia-sustapenak-laguntza-eta-zerbitzuen-sorta-berri-bat-jarri-du-abian-ekintzaileentzat-eta-edo-langabetuentzat
Donostiako Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia... gehiago
ireki-da-dendariek-eta-ostalariek-donostiako-2020-gabonetako-azokako-etxoletan-eta-food-trucketan-parte-hartzeko-izena-emateko-epea
Aurtengoan ere, Gabonetako Azoka jarriko du martxan Sustapen Ekonomikoko... gehiago
kartoizko-nukleoa-duen-oholak-irabazi-du-donostia-sustapenaren-surfeko-oholen-berrikuntzaren-iii-lehiaketa
Finalistak izan dira material berriztagarriak dituen fabrikazio proiektu bat eta... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más