logo ayuntamiento cabecera

Donostiako komertzioak kalera irtengo dira Stockaren Udako Azokan

Uztailaren 26an, 27an eta 28an, hiriko auzo guztietako komertzioek aterako dituzte beren produktuak kalera, establezimendu aurrera, sektore ezberdinetako eskaintza eta promozio interesgarriekin. Hilaren 27an, gainera, bi karpa jarriko dira, Elkano kalean eta Katalunia plazan, eta ekimen honetan parte hartzen duten hiriko komertzioek beren produktuak eskainiko dituzte karpa horietan, deskontu bereziekin: ekimen honetarako propio sortutako eta egun horretan bakarrik eskuragarri egongo diren elikadurako, delicatesseneko eta elaborazio propioko produktuz osatutako berariazko sortak

 

Ernesto Gasco Donostiako alkateordean zera adierazi zuen "merkataritza-sektoreak berrikuntza beharra du salmentak suspertzeko tresnak erabiltzeari dagokionez. Ekimen hau sortu da beherapen tradizionalak osatzeko, eta bezeroei aisialdia eta erosketak konbinatzeko aukera emateko. Gainera, komertzioek beren produktuak kalera ateratzea eta bisitariengana hurbiltzea lortzen dugu, bai denden aurreko aldean, bai ardatz komertzialetan jarriko ditugun karpatan. Eskerrak eman nahi dizkiot Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailari ere, Donostiako merkataritzari, oro har, era honetako ekimenei laguntzeko estrategian inplikatu izanagatik”.

 

Donostiako Udaleko Alkateordetzak, Shops Donostiaren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin lankidetzan, Donostiako Udako lehenengo Stock Azoka antolatu du, bertako komertzioetan kontsumoa sustatzeko eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko helburuz diseinatutako ekimena. Bi lan-ildotan diseinatuta dago azoka:

1. Produktuak kalean (uztailaren 26an, 27an eta 28an). Ekimenean parte hartzen duten komertzioek beren salgaiak kalean, establezimenduaren aurrean, erakusteko aukera izango dute, produktua kontsumitzaileari hurbiltzeko helburuz. Lortu nahi dena da paseatzen ari direnek eskuarki denda barruan egoten diren salgaiak ikusi eta ukitu ahal izatea. Parte hartzen duten komertzioak identifikatu ahal izango dituzte herritarrek, jardueraren bereizgarri bat jarriko baitute erakusleihoan.

2. Stock-karpak. Hilaren 27an, ostirala, bi stock-karpa jarriko dira, Elkano kalean eta Katalunia plazan, eta hiriko komertzio batzuek beren produktuak eskainiko dituzte karpa horietan, deskontu bereziekin. 24 komertziok parte hartuko du karpa horietan, eta 11:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik, etenik gabe. Doanekoa da karpetarako sarrera.

 

Gainera, parte hartzen duten komertzioek antolatutako hainbat jarduera egongo da Stock Azokan:

1. Uztailaren 25ean, asteazkena, kontzertua Gros auzoan.

  • Kontzertua, 19:30ean, KBERBI NEW bitxidendan (Kursaal Hiribidea 1, b6). Sarrera doan.

2. Uztailaren 26an, osteguna, tailerra Erdigunean.

  • Haurrentzako tailerra, 16:00etatik 19:30era, MUCHAS TELAS dendan (Hondarribia kalea 31).

3. Uztailaren 27an, ostirala, kontzertuak Altzan.

  • 12:00etan, kontzertua Larratxo Pasealekuan.
  • 12:00etan, kontzertua Plaza Gorrian (udaletxe parean).
  • 19:00etan, kontzertua Larratxo Pasealekuko 98. zenbakian.
  • 19:00etan, kontzertua Herrera Pasealekuko 90. zenbakian.

4. Uztailaren 27an, ostirala, tailerra Erdigunean.

  • 11:00etan eta 17:00etan, haur zein helduentzako alpargata-tailerra, MUCHAS TELAS dendan (Hondarribia kalea 31).

 

Azken berriak

donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago
gabonetako-azoka-hiriko-beste-toki-batzuetara-hedatuko-da
Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin