logo ayuntamiento cabecera

Donostia Merkataritzako Sarien 4. Edizioa

 

Honakoak izan dira sarituak: Casa Benegas, Finkatutako Merkataritza Ibilbidearen kategorian, Hawaii, Merkataritza Berrikuntzaren kategorian, eta Loreak, Merkataritza Digitalizaziaoren kategorian.

 

Ernesto Gasco, Alkateordea: “Gure hiriko merkataritzak tradizioa eta modernitatea uztartzen badaki”

 

Donostiak Merkataritza Egunaren edizio berri bat antolatu du. Bertan, Merkataritza Sariak entregatu dira, euren lana aintzat hartzeko eta goraipatzeko. Ernesto Gasco Alkateordeak zera adierazi du: “Donostiako merkataritza egunero merkataritza esperientzia berriak garatzen saiatzen da. Etengabe berritzen ari diren dendak ditugu, euren negozioak inguru xarmangarri bilakatzeko. Horrek hiriari onura ekartzen dio eta ondorioz, Donostiari merkataritza erreferentea izaten jarraitzeko aukera ematen diote. Sari hauekin Donostiako gizarte eta ekonomia sarean burutzen ari diren lana saritu nahi dugu eta bertako merkataritza berrikuntza, digitalizazioa, esperientzia eta tradizioa uztartzeko gai dela nabarmendu nahi dugu”.

 

Donostia Sustapenaren deialdiaren bidez, Alkateordetzak bertako merkataritzaren lana goraipatu nahi izan du hiru modalitatetan, hurrengo sariekin:

 

premios dis del comercio contenido2

 

FINKATUTAKO MERKATARITZA IBILBIDEAREN KATEGORIA

CASA BENEGAS


Enpresa hau 1908. urtean sortu zen Francisco Benegas jaunaren eta Justa Echeverria emaztearen eskutik. Biak Tolosakoak. Euren establezimendua zabaldu zuten garaiko ingeles motako bizartegi moduan, Garibay eta Peñaflorida kaleen izkinan, eta ordutik, bertan jarraitzen dute. Euren ibilbidean zehar, donostiarren eta bisitarien topagune bilakatu ziren, batez ere Belle Epoque garaietan. Laster nabarmendu ziren Parisetik zuzenean ekartzen zituzten perfumeengatik, Espainian oraindik banatzen ez ziren garai batzuetan.

 

Gaur egun, laugarren hamarkada ari da Benegasen eta urte hauetan guztietan, argi utzi du premietara eta banaketa merkatuek inposatzen dituzten joeretara egokitzen ondo dakitela: produktu zehatza eskuratzetik gainontzeko merkataritza establezimenduetatik bereizi dituen zerbitzu espezializatu eta zehatzetara. Horrez gain, hiriarekin erabat lotuta izan da eta bere irudia sendotzen asko lagundu du, ‘Sirimiri’ perfumearen bidez

 

MERKATARITZA BERRIKUNTZAREN KATEGORIA

HAWAII


Dena 1978. urtean hasi zen. Orduan, Tito Moro, surf eta windsurf kirolaria, hasi zen hondartzan surf eta windsurf lehenengo taulak saltzen. Donostiarrek ez zuten material gogor hori eskura eta Tito hasi zen lehenengoak Frantziatik ekartzen. Garai horretan, 1980. urtean, erabaki zuen lehenengo surf denda Artzain Onaren plazan irekitzea, Donostian, industria honetan agertzen hasten ari ziren lehenengo surf markekin.

 

1989. urtean Artzain Onaren denda lokal handiago batengatik aldatzea erabaki zuten, San Bartolomé kalean, eta Donostiako merkataritzako erreferentziazko dendetako bat bilakatu zen. 2013ko abuztuan euren azken denda ireki zuten Legazpi kalean, beraz, gaur egun, hiru denda dituzten hirian.

 

Hawaiik aholkularitza eta produktua uztartzen dituzte, eta bezeroei salmenta esperientziak eskaintzen dizkiote, merkatuarekiko bereizten den balioa eskainiz, gizarte eta merkataritza premia zehatzak asebetetzea helburu duten planteamendu berriekin. Publiko guztientzat eskuragarri dauden eta desberdinak diren produktu, marka eta salmenta bideak erabiltzen dituzte. Enplegua sortzeaz eta hiria xarmangarriago bilakatzeaz gain, bezeroen eta surf munduko jende ezagunaren arteko topaketak antolatzen dituzte, esperientziak ezagutzeko eta elkarrekin partekatzeko.

 

CATEGORÍA INNOVACIÓN COMERCIAL

LOREAK 


Loreak Mendian enpresaren historia duela 20 urte hasi zen. Orduan, Xabi Zirikiain eta Victor Serna lagunek kamiseta bat diseinatu zuten beranduago markaren ikur bilakatuko zen logoarekin: trazadura lodiko eta kolore biziko margarita. Diseinuak eta itxurak ikusmin handia sortu zuten, beraz, hura merkaturatzea erabaki zuten. Hiriko lokal batean hasi ziren saltzen eta laster Espainiako geografia osotik zehar hedatuz joan ziren.

 

Gaur egun, digitalizatzearen esparruan gogor lan egin duen finkatutako marka bat da. Kanal guztiak erabili ditu, bezeroen eta baliabide eta kanal desberdinen arteko harremana kudeatu eta koordinatu du, saltokietako kudeaketa sistema automatizatuak ezarri ditu eta marketin birtual bat abian jarri du denda gunearekin lotutako erosketa esperientziak sortuz. Donostiako konpainiaren azken mugimenduetako bat izen aldaketa izan da: hura laburtzea erabaki zuten, beraz orain Loreak deitzen dira soilik.

 

2016ko Donostia Sustapeneko Behategiaren azken datuen arabera, hiriko merkataritza eskaintzak 2.787 denda hartzen ditu barne eta 8.746 langile biltzen ditu. Merkataritza beti erreferentziazko sektore bat izan da, eta izaera tradizionala eduki arren, hirirako estrategikoa da.

 

premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 001
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 002
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 003
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 004
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 005
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 006
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 007
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 008
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 009
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 010
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 011
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 012
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 013
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 014
premios dia del comercio 2018 fomentossansebastian 015

 

 

 

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin