logo ayuntamiento cabecera

Donostia Lagunkoiak dendari eta adinekoen arteko lan saioak antolatzen ditu

 

Maiatzan bi lansaio ospatuko dira gertuko merkataritzak jokatzen duen paperari buruz hausnarke partekatu bat egiteko.

 

Donostiako merkatarien elkarteak aktiboki ari dira parte hartzen, Donostia Lagunkoia programaren bitartez, merkataritza lagunkoirako estrategiak abiarazten, adinekoei arreta lagunkoiagoa eman dakien. Bide honetan aurrera egiteko, Euskadi Lagunkoia programarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatuta eta Matia Institutuak abiarazita, bi lansaio egingo dira adinekoekin eta merkatariekin, eta xede hauek izango dituzte:

  • Eremu bat sortzea adinekoek eta merkatariek zahartzen ari den hiri batean gertuko merkataritzak jokatzen duen paperari buruz hausnar eta hitz egin dezaten.
  • Adinekoek saltokietan topatzen dituzten eta merkatariek adineko bezeroekiko dituzten errealitateak, kezkak eta beharrak ezagutzea.
  • Definitzea nolakoa izan behar lukeen merkataritza lagunkoiak.

 

Saio hauek, maiatzaren 8 eta 9an ospatuko dira, Tabakalerako Kutxa Kulturen espazioetan, Kutxa Fundazioaren lankidetzari esker; horietan partaidetzazko dinamiken bidez eta kolektiboki, merkataritza lagunkoitzat jotzen dugun horren atributuak zehaztu nahi dira, bai eta komunitatean adinekoei laguntzeko eta arreta emateko sareetan merkataritzaren funtsezko zeregina aintzatesteko eta indartzeko estrategiak ere. Zahartzen garenean, hurbileko merkataritza bereziki garrantzitsu bihurtzen da gizarte-ehun baten zati gisa, zeinak, produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeaz gain, askotan harreman sozialen katalizatzaile gisa jokatzen baitu, gure kale eta auzoak humanizatuz eta haiei profil propioa emanez.

 

Donostiako Sustapenak eta Donostiako merkatarien elkarteek (San Sebastián Shops, Auzoa, Dendass, Merkataritza Federazioa eta Zaharrean) lan horretatik ateratzen diren ondorioak aztertuko dituzte, zehazteko zer urrats egin behar diren hurrena Donostian Merkataritza Lagunkoia ekimena garatzeko eta zabaltzeko.

 

Euskadi Lagunkoia ekimenaren “Establezimendu lagunkoiak” programa eta haren plan pilotoa Donostian

Aipatutako tailerrei esker, Euskadi Lagunkoiaren, Donostia Sustapenaren eta merkatari elkarteen (San Sebastian ShopsAuzoaDendaS.S.Merkataritza Federazioa, eta Zaharrean) arteko elkarlanaren bidez, urratsak egingo dira Establezimendu Lagunkoiak programan. Helburua da praktikan jartzea Donostian tailerretan lortutako ezagutzak eta tresnak, eta dinamika berriak sortzea Euskadi Lagunkoia ekimenak EAEko udalerrietan sustatzen duen programari begira.

 

Programa horren baitan, dagoeneko 300 tailer baino gehiago egin dira EAEko hiri eta herrietan. Saio horietan, aholkuak eta jarraibideak ematen dira kalitatezko zerbitzua emateko bezeroei eta, bereziki, pertsona adindunei, aintzat harturik azken horiek hainbat arlotan dituzten beharrak eta gabeziak: mugitzeko zailtasunak, ikusmen edo entzumen arazoak edo narriadura kognitiboa. 

 

Donostiako Sustapena eta komertziante elkarteen lidergoa

Donostiako Sustapenak —udal sail hori Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren mende dago, eta Donostiako merkataritza lagunkoiaren ekimenaren buru da—, hiriko merkatarien elkarteekin batera (San Sebastian Shops, Auzoa, Dendass, Merkataritza Federazioa eta Zaharrean), ebaluatu du zenbaterainoko interesa dagoen Donostian ekimen hori bultzatzeko. Elkarteek hasieratik erakutsi dute ekimenarekiko interesa, eta beren bazkideen parte-hartze aktiboa eskaini dute adinekoen bizitza erraztuko duten neurriak inplementatzeko. Hala, une honetan, hiriko saltokiek informazioa dute adinekoekiko ingurune lagunkoiak sustatzen dituzten neurriak inplementatzeko beren saltokietan. Gainera, egiaztatu da saltoki askok jada askotariko ekintzak egiten dituztela behar duten adinekoei laguntzeko, nahiz eta halako jardunbideak ez dauden egituratuta eta ikusgaitasuna falta zaien.

 

 

Azken berriak

donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago
gabonetako-azoka-hiriko-beste-toki-batzuetara-hedatuko-da
Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin