logo ayuntamiento cabecera

Tokiko produktuak Gastronomikan daude berriro Donostia Sustapenaren Guztiona Klusterraren eskutik

 

Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San Sebastian Gastronomikan izango dira azaroaren 15an, 16an eta 17an, eta haien produktuak erakutsiko dituzte aurten azalera bikoitza izango duen stand propioan. Era horretan, helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea, urteko ekitaldi gastronomiko handienean egonda.

 

Besteak beste, Lumagorriren baserriko hegaztiak, Goenaga eta Goine esnekiak, Mala Gissona artisau garagardoak, Zudugarai txakolinak, Onein Kontserbak eta Rafa Gorrotxategi goxokiak aurkitzen dira Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterretik aurten Gastronomika azokan izango diren enpresen artean.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Marisol Garmendiak ondorengoa adierazi nahi izan du: “beste urte batez, Gastronomikarekin egiten dugun elkarlanari esker, Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko ekoizleak nazioarteko mailako azoka honetan izango dira; urte gutxiren buruan, abangoardiako azoka izatera iritsi da arlo gastronomikoan. Leku ona izan dezaten haien produktuak ezagutzera emateko, produktuak dastatzeko eskaintzeko eta tokiko produktuek duten garrantzia erakusteko. Hiru eguneko azokan, harreman komertzial interesgarriak egin ditzakete”.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko lan egiten du, hirian aberastasuna eta enplegua sortze aldera, elikagaien karbonoaren aztarna murriztuta ingurumenarekiko konpromisoari eustearren eta tokiko elikadura-sistema osasungarria izatearren. Horretarako, Guztiona Klusterra sortu zen, eta horren helburuen artean honako hauek aurkitzen dira: enpresa-ehun solidoa sustatzea balio-kate osoaren gainean, sektorea kultura gastronomiko handiaren nazioarteko inpaktuarekin lotuaz; eskaria gehitzea tokiko produktuei balioa emanaz eta hirugarren sektorean sustatuaz; tokiko produktuen eskaintza areagotzea nekazaritzako ekintzailetza bultzatzeko programen bitartez; eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, prestakuntza sektorialaren eta nazioartekotzea, berrikuntza, e.a. sustatzeko laguntza-neurrien bitartez.

 

gastronomika 2

 

Helburu horiek betetzeko hartzen ari diren neurriei San Sebastian Gastronomika Azokan egingo den parte-hartzea gehitu behar zaie orain. Guztiona Klusterreko kideei deia egin zitzaien parte hartzeko, eta hainbat ekoizlek agertu dute azokan parte hartzeko interesa; horrela, Donostiako Sustapenaren Guztiona standan egongo dira.

 

Azaroak 15:

  • Rafa Gorrotxategi
  • Goenaga esnekiak

Azaroak 16:

  • Lumagorri
  • Malagissona garagardoak
  • Goine esnekiak

Azaroak 17:

  • Onein Kontserbak
  • Txakoli Zudugarai

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más
bertako-nekazariek-beren-produktuak-salduko-dituzte-larunbat-honetan-altzan
Larunbatean, urriaren 16an, ‘Bertako Produktuaren Eguna’ izango da Donostiako Altza auzoan.... más