logo ayuntamiento cabecera

«Bertako produktuekin konprometituak» sariak Kostera jatetxeari, Lasala Plaza hotelari eta Elkano 1 Gaztaguneri

Ana Aizpuru, Donostia Sustapena, Marisol Garmendia, Ekonomia Suspertzeko zinegotzia, Luis Enrique Mercado eta Gemma Bueno, Hotel Lasala Plaza, Iker Izeta, Elkano 1 Gaztagune, eta José Vergaraúregui, Kostera jatetxea)

 

Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako produktuaren Egunagatik ezarri duten karpa handian. Sarion bidez, Donostiako ostalaritza-establezimenduen, saltegien eta hotelen jarduna eta lan ona aitortzen da, tokiko produktuari dagokionez. Hona hemen sariak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenaren Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterrak entregatutakoak jaso dituzten establezimenduak: Kostera jatetxea, ostalaritzako establezimenduen kategorian; Lasala Plaza hotela, hotelen kategorian; eta Elkano 1 Gaztagune, saltegien kategorian. Sariak emateko orduan, tokiko produktuaren erabilera hartu da kontuan, hala kontsumorako nola salmentarako.

 

Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak entregatu zituen sariak eta, haren hitzetan, «sariok berreskuratu ditugu uste dugulako tokiko produktua sustatzeak aitorpena merezi duela. Hiru sarituek tokiko produktuarekiko konpromisoa dute; hain zuzen, presentzia handia du haien establezimenduetan eta eskaintza gastronomikoan. Batez ere, gure inguruneko ekoizpenen garrantzia azpimarratzen dute».

 

Edizio honetan, honako hauek osatu dute kategoria bakoitzean aurkeztutako establezimenduak ebaluatu dituen epaimahaia: June Yamaguchi, euskal gastronomiaren zabaltzailea; Paulo Airaudo, Michelin izar bateko Amelia jatetxeko sukaldaria, eta Marti Bukely, idazle gastronomikoa.

 

«BERTAKO PRODUKTUEKIN KONPROMETITUAK» SARIA, OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN KATEGORIAN: Kostera jatetxea

Kostera jatetxea Donostiako Alde Zaharrean dago eta sasoiko produktuak erabiltzen ditu, nagusiki bertakoak. Jatetxeko karta horren adibide garbia da: sarritan aldatzen den eskaintza laburreko zerrenda bat dago, plateren deskribapenik gabea, zeinetan mahaikideek argi eta garbi igarri ditzaketen deskribapenok produktuari, prestaketari eta jatorriari buruzko zutabeen bidez.

 

Barazki, arrain, haragi, gazta, esneki edo gozokien atalean, hurbileko tokiko hornitzaileekin egiten dute lan.Edarien atalean ere tokiko osagaia badago, kartan hamaika mota desberdineko txakolinak, Arabako Errioxako hamabi ardo, Nafarroako ardoak, eta tokiko ekoizpeneko askotariko sagardo eta garagardoak aurki baitaitezke.

 

«BERTAKO PRODUKTUEKIN KONPROMETITUAK» SARIA, HOTELEN KATEGORIAN: Lasala Plaza hotela

Lasala Plaza hotelak Donostiako alderdirik hoberena proiektatzen du: hiriko kultura, gastronomiarenganako eta itsasoarenganako maitasuna, bizitzen jakiteko artea eta, batez ere, bertako jendea. Donostiaren ikuspegi hori ostatu hartzen dutenekin partekatu nahi dute, hiria benetako donostiarrak izango balira bezala bizitzeko aukera izan dezaten. Sentimendu hori helarazteko modu bat gosarietan eta eskaintza gastronomikoan hurbileneko inguruan sortutako nekazaritzako elikagaiak eskaintzea da: jogurta, esnea, marmelada, barazkiak, hestebeteak, arrautzak, etab.

 

«BERTAKO PRODUKTUEKIN KONPROMETITUAK» SARIA, SALTEGIEN KATEGORIAN: ELKANO 1 – GAZTAGUNE

Denda lehen aldiz 2015ean zabaldu zen, artisau-gaztaren mugimendua sustatzeko xedez. Elkano 1 - Gaztagune denda saltegian artisau-gazta txikiak bildu eta jendaurrean jartzeko helburuz jaio zen. Gaur egun, zerizan beraz jarraitzen dute lanean, eta 50 erreferentziatik gora dituzte. Kontsumitzaileari ehunka artisauren lana erakusteko asmoz, eskuz egindako lanagatik eta jarritako arretagatik paregabea den produktu baten garrantzia defendatuz. Lan hori modu digitalean ere egiten dute sare sozialen bidez, ekoizleak protagonista bihurturik; horietan, argazki sinple baina zainduen bitartez, eta testu deskribatzaile batzuez lagunduta, dauden tokiko gazta artisauen aniztasun handia erakusten dute.

 

Hiru sarituek Marisol Garmendia Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiaren eskutik plaka oroigarri bat eta 500 euro jaso dituzte tokiko produktutan.

 

BERTAKO PRODUKTUEN EGUNA

Gaur (ostirala) eta bihar (larunbata), Donostian, Bertako produktuaren Egunaren hirugarren edizioa ospatuko da; Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostiako Sustapeneko Guztiona Klusterraren bidez, inguruko nekazaritzako elikagaien ekoizpenen garrantzia azpimarratzeko. Hori dela eta, jarduera programa bat antolatu da zenbait erakunde parte-hartzailerekin, eta bertako produktua da protagonista. Karpa handi bat ezarri da Donostiako Boulevardean; han, 30 saltoki inguruko azoka bat jarri da, gure ingurunean ekoitzitako barazkiak, esnekiak, fruta, edariak, kontserbak eta abar saltzeko.

 

producto local premios contenido2

Gaur, ostirala, zabalik egongo da 20:00ak arte, eta bihar, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. Bi egunetan, Boulevardeko karpan 4 euroko balioa duen deskontu-txartel bat emango da, 8 eurotik gorako erosketetarako, azokan aldatzeko, eta ospakizun honetarako bereziki diseinatu den ehunezko poltsa bat ere bai.

 

Askotariko ekoizleak, elkarteak, azokak, enpresak, ikastetxeak eta abar ari dira laguntzen, egun hau Donostiako sektore estrategikoetako bat bihurtu den honentzat erakusleiho bihurtzeko. Bertako produktuaren presentzia San Martin azokan islatzen da, Axular Lizeoko haurrek azokara egiten duten bisitaldian eta jardueretan.

 

Gaur, ostirala, hiriko zenbait ikastetxek eta ikastolak (Kabia Haurreskola, María Reina Eskola, Zuloaga Haurreskola, English School, Scientia Karmelo Ikastetxea, Mary Ward Ikastetxea, Jesuitak Donostia, Ekintza Ikastola, Tilin Talan Haurreskola, Umetxo Haur Eskola, Magala Haur Eskola, Etxe Txiki Haur Eskola eta Olarain Ikastetxe Nagusia) bertako produktuz soilik egindako menuak zerbitzatuko dituzte, Askora enpresaren bitartez. Haietako batzuek nekazaritzako elikagaien jarduerarekin lotutako bizimodua duen ekoizle baten bisita bat jasoko dute, eta bisitariak ikasleekin errezeta bat prestatuko du, tokiko produktua erabiliz.

 

Gainera, Donostiako zenbait hoteletan bertako produktuekin egindako gosariak ematen dituzte: Catalonia Hotel & Resorts, Lasala Plaza, Rural Sagarlore, Silken Amara Plaza eta Zinema7 hoteletan, hain zuzen, bai hoteleko bezeroentzat bai kanpokoentzat, aurrez erreserbatuta.

 

 

Halaber, aurten Katalunia Plazan erakusketa bat eskainiko du Bertako Produktuaren Egunak. Azaroaren 7ra arte (igandea) bisitatu ahal izango da, eta, «Ekologikoa, dena hobetzeko!» izenburupean, ekoizpen ekologikoari eta ingurumenerako dituen abantaila eta onurei buruzko ikuspegi osoa azalduko die herritarrei. Ekolurra-ENEEK erakundeak antolatzen du, eta Euskadiko elikagai ekologikoen bilatzaile bat izango du.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapeneko Guztiona Klusterraren esparruan, nekazaritza elikagaien bertako ekoizpena sustatzen, indartzen eta laguntzen du. Horrekin batera, sektorea ekonomikoki garatzeko, kalitateko lanpostuak sortzeko eta gure ingurumena zaintzeko dihardu.

 

Erakunde laguntzaile hauek ditu Alkateordetzak antolatutako Bertako Produktuaren Egunak: Gipuzkoako Ostalaritza Enpresaburuen Elkartea, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Gipuzkoako Hotelak, Bretxa Azoka, San Martin Azoka, Askora, Ekolurra-ENEEK eta Behemendi.

 

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más
bertako-nekazariek-beren-produktuak-salduko-dituzte-larunbat-honetan-altzan
Larunbatean, urriaren 16an, ‘Bertako Produktuaren Eguna’ izango da Donostiako Altza auzoan.... más