logo ayuntamiento cabecera

Nekazaritzako elikagaien sektoreko negozio-ereduak klima-aldaketaren ondorioz

modelosnegocio contenido eu

 

  • 2020/01/16
  • 09:30 - 13:00
  • Talent House

 

PROGRAMA

09:30 – 09:45 - Jardunaldiaren aurkezpena.

09:45 – 10:45 - «Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako. Jasangarritasunean oinarritutako dieta». Carlos Verdaguer. Hirigintzako arkitektoa eta Hirigintzako irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

10:45 – 11:15 - Kaferako atsedenaldia.

11: 15 – 12:15 - «Nekazaritzako elikagaien sektoreko joerak eta negozio-ideiak klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko». Alicia Fernández. Valora Consultores enpresako kudeatzailea

12: 15 – 13:00 - Eztabaida. Jardunaldiaren amaiera.

 

 

 

carlos verdaguerCARLOS VERDAGUER


Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko hirigintzako arkitektoa. Gea 21 sareko aholkularia eta irakaslea ETSAM/UPM unibertsitatean. Hirien jasangarritasunerako proiektu integralen diseinuan espezializatuta dago: ekoauzoak, mugikortasun jasangarria, hiriko nekazaritza eta herritarrek parte hartzeko metodologiak. Parte hartu duen proiektuen artean, besteak beste, honako hauek nabarmendu daitezke: Trinitat Nova ekoauzoa, ECOCITY proiektua, GEO-Gasteiz diagnostikoa, «Hirien jasangarritasunerako bideak XXI. mendearen hasieran» txostena (OMAU), Hirien antolamenduan klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko tresnak ezartzeko gida metodologikoa, Hirien inguruko lurzoruetan nekazaritza-erabilerak ezartzeko baliabideen gida, «Gasteizerako nekazaritzako elikagaien estrategia jasangarrirako bidean» txostena, Gasteizko nekazaritzako elikagaien estrategian parte hartzeko prozesua, Steer-Snowball eta TRANSPORT LEARNING Europako proiektuak eta, gaur egun, CIVITAS ECCENTRIC proiektua. «Action COST TD1106 UAE: Urban Agriculture in Europe» Europako proiektuaren kudeaketa batzordeko kidea izan zen. Habitat España eta Habitat Technical Advisory batzordeetan parte hartu du.

 

 

Alicia fernandezALICIA FERNÁNDEZ


Biologiako lizentziaduna, egun kudeatzaile-lanak betetzen ditu Valora Consultores enpresan, ingurumenaren jasangarritasunaren arloan. Hamahiru urtetik gorako eskarmentua du aholkularitzako proiektuak zuzentzen eta koordinatzen. Aditua da enpresei negozio-eredu jasangarriak eta lehiakorrak eraikitzeko aholkularitzan, balio-kateko maila bakoitzean dauden premiei erantzun diezaieten. Ingurumen-inpaktuetan aditua izateaz gain, enpresa industrialetan egindako ingurumen-kudeaketako proiektuen 200 erreferentzia baino gehiago dituen diziplina anitzeko lantalde bat zuzendu du. Espainiako multinazional nagusietan jasangarritasuneko eta ekonomia zirkularreko estrategiak zuzentzeaz, koordinatzeaz, ezartzeaz eta horien jarraipena egiteaz arduratu da. Bere lan-ibilbidearen hasieratik, nekazaritzako elikagaien sektorearekin eta klima-aldaketarekin lotutako zereginak bete ditu, eta besteak beste proiektu hauek zuzendu ditu:

-«Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak balorizatzea eta horien eragina klima-aldaketa arintzeko eta abeltzaintzako sektorea hartara egokitzeko».

- LIFE+ “ALDATZEA EDO ALDAKETA. Galiziako Nekazaritzako eta Abeltzaintzako sektorea klima-aldaketaren aurrean».

- LIFE+ «Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak balorizatzea eta horien eragina klima-aldaketa arintzeko eta abeltzaintzako sektorea hartara egokitzeko».

- Biodibertsitatea Fundazioaren proiektua: «Galiziako eremu behartsuetan eta Natura sareko guneetan enpresa-jarduerak modu arduratsuan sustatzea, eta haien arteko eragina»

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago
donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más