logo ayuntamiento cabecera

Tokiko produktuak Gastronomikan daude berriro Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Guztiona Klusterraren eskutik

(Argazkian, ezkerretetik eskubitara: José Javier Vázquez, Txakoli Zudagarai, Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia, eta Ana Aizpuru eta Arantza Amat, Donostia Sustapeneko arduradunak)

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatutako eta Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San Sebastian Gastronomikan izango dira urriaren 7an, 8an eta 9an, eta haien produktuak erakutsiko dituzte aurten azalera bikoitza izango duen stand propioan. Era horretan, helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea, urteko ekitaldi gastronomiko handienean egonda.

 

Besteak beste, Lumagorriren baserriko hegaztiak, Goenaga eta Goineko esnekiak, BasquelandBrewing Project eta Mala Gissona artisau garagardoak, Hiruzta, Olatu, Araeta eta Zudugarai txakolinak eta Be&Juice zukuak aurkitzen dira Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterretik aurten Gastronomika azokan izango diren enpresen artean.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan du: “beste urte batez, Gastronomikarekin egiten dugun elkarlanari esker, Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko ekoizleak nazioarteko mailako azoka honetan izango dira; urte gutxiren buruan, abangoardiako azoka izatera iritsi da arlo gastronomikoan. Aurten, gainera, standaren tamaina bikoiztu dugu edizio honetan egongo diren ekoizleek leku gehiago izan dezaten haien produktuak ezagutzera emateko, produktuak dastatzeko eskaintzeko eta tokiko produktuek duten garrantzia erakusteko. Hiru eguneko azokan, harreman komertzial interesgarriak egin ditzakete”.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko lan egiten du, hirian aberastasuna eta enplegua sortze aldera, elikagaien karbonoaren aztarna murriztuta ingurumenarekiko konpromisoari eustearren eta tokiko elikadura-sistema osasungarria izatearren. Horretarako, Guztiona Klusterra sortu zen, eta horren helburuen artean honako hauek aurkitzen dira: enpresa-ehun solidoa sustatzea balio-kate osoaren gainean, sektorea kultura gastronomiko handiaren nazioarteko inpaktuarekin lotuaz; eskaria gehitzea tokiko produktuei balioa emanaz eta hirugarren sektorean sustatuaz; tokiko produktuen eskaintza areagotzea nekazaritzako ekintzailetza bultzatzeko programen bitartez; eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, prestakuntza sektorialaren eta nazioartekotzea, berrikuntza, e.a. sustatzeko laguntza-neurrien bitartez.

 

Helburu horiek betetzeko hartzen ari diren neurriei San Sebastian Gastronomika Azokan egingo den parte-hartzea gehitu behar zaie orain. Guztiona Klusterreko kideei deia egin zitzaien parte hartzeko, eta hainbat ekoizlek agertu dute azokan parte hartzeko interesa; horrela, Donostiako Sustapenaren Guztiona standan egongo dira.

 

Urriak 7

  • Hiruzta txakolina
  • Zudagarai txakolina
  • Goenaga esnekiak
  • Malagissona garagardoa

 

Urriak 8

  • Lumagorri
  • Donostiako Araeta txakolina
  • Basqueland Brewing Company Garagardoak

 

Urriak 10

  • Be&Be Juice zukuak
  • Goine esnekiak
  • Olatu Txakoli

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin