logo ayuntamiento cabecera

Donostiako ordezkariek Aarhus (Danimarka) bisitatu dute, alegia: nekazaritzarako elikadurako esparruan erreferente den hiria

 

Hainbatek hartu dute parte enpresa misioan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta: Guztiona Klusterra (Donostia Sustapena) osatzen duten nekazaritzarako elikadurako sektoreko enpresek, eta udal alderdi politikoen agintariek. Helburua hauxe da: hiri hau elikadura kulturan, elikadura arloko ikerketan eta teknologian eta bertako ostalaritza sektorean zero kilometroaren kontsumoaren sustapenean erreferente bilakatzea eragin duten giltzarriak aztertzea. Horretarako, ordezkariek bisitatuko dizute nekazaritza ekoizpeneko landetxeak, nekazarien eta kontsumitzaileen elkarteak, Aarhuseko Unibertsitatea, zeinek elikagaiak ekoizteko ziklo osoa ikertzen duen Elikadura Zientzietan aritzen den sail bat duen, eta baita hiriko azoka desberdinak ere.

 

mision dinamarca contenido 1

 

Ekonomia Sustapeneko Ernesto Gasco sailburua ordezkaritzaren buru aritu da eta esan du “Danimarka Europa eta nazioarte mailan nekazaritzarako elikadurako eremuaren xede nagusienetariko bat dela, eskarmentu handiarekin eta ekimen berritzaile eta aitzindariekin. Misio honetan, Donostiako Udalaren eta hiriko nekazaritzarako elikadurako enpresa eta entitateen arduradunok herrialdean, aipatutako sektorean jarduten duten erakunde, enpresa eta entitate nagusiekin bilduko gara, eta lehen mailako harremanak ezarriko ditugu. Lehen eskutik ezagutuko dugu –Gascoren esanetan- Danimarkan, nekazaritzarako elikadurako eremuan kudeatzen ari diren lankidetza publiko zein pribatuko ekimenak eta proiektuak. Horrek guztiak etorkizunerako nazioarteko lankidetzako aukera interesgarriak eskainiko dizkigu, eta baita ikuspegi zabalagoa ere, proiektuak Donostian garatzeko."

 

2017an, Aarhus hiriak eta Danimarkako erdi eskualdeak Gastronomiako Europar Eskualdea titulua eskuratu zuten, “Re-thinking Good Food” goiburupean. Titulua eman zitzaien eskualde osoan berregituratzen eta garatzen ari diren gorantzako elikadura kultura, gastronomia eta produktu oparoak saritzeko. Aarhus barne hartzen duen Danimarkako Erdi Eskualdea nekazaritza ekoizpeneko eremu garrantzitsua da, landetxe handiekin inguruko auzoetan. Besteak beste: Arla Foods Europako esneki talde nagusienetarikoa, egoitza Aarhus hirian duela, eta Suedia eta Danimarkako olio eta gantz begetalen Aarhus Karlshamn (AKK) konpainia, bere prozesatze planta nagusienetariko bat bertan duelarik.

 

mision dinamarca contenido 2

 

Danimarka munduko ikerketa eta teknologia potentzietako bat da eta hain zuzen ere, bertako Unibertsitate bat ospetsuenetariko bat da, Aarhuseko Unibertsitatea, alegia. Hura eskola publiko hoberenetariko bat da, non ikerketa arloa lantzen duten, nazioarteko proiekzioarekin. Bertan, Elikadura Zientzietako sail bat dago. Bere tamaina alde batera utzita, Danimarka nazioartean ezaguna da elikagai iraunkorrak eta kalitatedunak ekoizteagatik, eta elikagaien ikerketa arloan buruzagi izateagatik. Hura, neurri handi batean, esparru honetan ikerketa eta berrikuntzaren alde egin duten apustuaren ondorioa da. Elikagaien enpresa berritzaile txiki eta ertainak ikertzaileekin lankidetzan aritzen dira eta alderantziz. Aarhuseko Unibertsitatearen Elikagaien Zientzien Saileko ikerketak eta heziketak ziklo osoa hartzen dute barne, ekoizpenetik kontsumora arte, eta baita ere elikagaien eta osagaien ezaugarriei buruzko ikerketak egiten dituzte.

 

OME-Osasunaren Mundu Erakundeak herrialde nordikoen dieta Mediterraneoko dietarekin alderatu du. Izan ere, herrialde hauek, Dinamarka barne, duela 15 urte, iraultza gastronomikoari ekin egin zioten, honako hauek bezalako jarduera zehatzekin: jatetxeek 100 kilometrora baino gutxiagora dauden produktuak erostea sustatzea. Hiriko hiru jatetxe Michelin izarrekin saritu dute.

 

Aarhusera zuzendutako enpresa misioak hainbat ekitaldi hartuko ditu barne, esate baterako: harrera bat hiriko alkatearekin, Jacob Bundsgaard, leku desberdinak bisitatu, alegia: Mollerup Estate, 1710eko nekazaritza ekoizpeneko landetxe bat, 2017an berritu zena jatorrizko bere landa estiloa mantenduz, Green Museum, Arla Berrikuntza Zentroa, Agro Business Park, Aarhus Central Food Market, Danish Food Cluster, Aarhus University edo Aarhus Street Food.

 

mision dinamarca contenido 3

 

Donostia/San Sebastián biztanle bakoitzeko Michelin izar gehien dituen gastronomiako munduko hiribiruenetariko bat da. Hiriak gastronomia kultura sendoa dauka eta bertako produktua sustatzeko politika bat aplikatzen ari da, ekoizpen mailan zein kontsumo mailan, alde batetik, lanborantzetarako lurzoru publikoaren erabilera sustatzeko, nekazaritza ekintzailetza esparruko proiektuen bitartez eta, bestalde, ekoizleek hirugarren sektoreko eragileekin batera lan egiten duten proiektuak eta ekimenak abian jartzeko, horien artean sinergiak sortuz.

 

mision dinamarca contenido 4Ekimen hauen helburua bertako produktuaren eskaintza eta eskaera hobetzea da, hura banatzeko eta merkaturatzeko bideak hobetuz, aldi berean sektoreko enpresen lehiakortasuna areagotuz, berrikuntza eta nazioartekotze esparruko laguntza neurriekin.

 

Enpresa misio hau sektoreko enpresak biltzen dituen Gipuzkoako Nekazaritzarako Elikadurako Klusterrak burutzen dituen urteko jardueren barruan aurkitzen da. Donostia/San Sebastián erroldatutako nekazaritza ustiategi gehien dituen Gipuzkoako udalerria da eta balio estrategiko garrantzitsua dauka, bai kontsumitzaile bilaka daitezkeen lagun kopuruarengatik eta bai erreferente den hiriko hirugarren jarduerako sektoreekin (merkataritza, ostalaritza eta turismoa) sinergiak ezartzeko aukerarengatik. Bere helburuen artean honako hauek aurki ditzakegu: enpresa sare sendoa sustatzea balio kate osoaren gainean, sektorea eta gastronomia kultura sendoaren nazioarteko inpaktua uztartuz, eskaintza areagotzea bertako produktua nabarmenduz eta hura hirugarren sektorean sustatuz, bertako produktuaren eskaintza zabaltzea, nekazaritza ekintzailetzari laguntzeko programen bidez eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, sektore prestakuntzaren, nazioartera ateratzeko laguntza neurrien eta berrikuntzaren bidez.

 

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin