logo ayuntamiento cabecera

Donostian, beste behin, Bertako Produktuen Eguna izango da maiatzaren 10ean eta 11n

 (Marisol Garmendia, Diputada de Movilidad y Ordenación del Territorio, Ainhoa Maiztegi, Federación Mercantil de Gipuzkoa, Arantza Eguzkitza, Presidenta de Eneek, Kino Martínez, Asociación Empresarios Hostelería de Gipuzkoa, Ernesto Gasco, Teniente Alcalde y Nerea Aramburu, gerente mercado San Martín)

 

Donostian, maiatzaren 10ean eta 11n, Bertako Produktuen Egunaren bigarren edizioa egingo da, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien inguruneko produkzioei balioa emateko helburuarekin. Hori dela-eta, jarduera-programa bat prestatu dute, parte hartuko duten hainbat erakunderekin, eta protagonista tokiko produktuak izango dira. Ostiralean eta larunbatean, karpan handi bat jarriko da Donostiako Boulevard-ean, eta, bertan, merkatua egingo da 36 bat posturekin. Besteak beste, barazkiak, esnekiak, frutak, edariak, kontserbak, e.a. salduko dira, den-dena gure ingurunean ekoiztua. Gune horretan, halaber, ‘Bertako produktuekin konprometituta’ sariak banatuko dira; hau da, Donostiako profesionalek tokiko produktuari eskaintzen dioten dedikazioa eta egiten jakitea saritzen duena. Hiru kategoria sarituko dira: Donostiako ostalaritza-establezimenduak, saltokiak eta hotelak, eguneroko lanean tokiko produktuak erabiltzen dituztenak, kontsumorako nahiz salmentarako.

 

Ekoizle, elkarte, merkatu, enpresa, ikastetxe ezberdinek eta abarrek parte hartuko dute egun hori erakusleiho bilakatzeko, Donostian estrategikoa izatera iritsi den sektorearentzat, Londres edo Amsterdam bezalako hiri handietako joera berriekin bat eginez. Punturik garrantzitsuena Boulevardean publikoarentzat jarritako karpa handia izango da, 36 erakusketarik osatutako merkatuarekin. Maiatzaren 10ean, ostiralean, 9:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta maiatzaren 11n, larunbatean, 9:00etatik 18:00etara.

 

Ernesto Gasco Alkateordeak ondorengoa nabarmendu du: "aurten, Alkateordetzak Donostiako Bertako Produktuen Egunaren bigarren edizioa antolatu du, gure inguruneko profesionalen nekazaritzako elikagaiei herritarren artean balioa emateko egiten ari garen lanaren esparruan. Bi egunetarako jarduera eta ekimen mordoa programatu dugu, "Kilometro 0" produktua deiturikoarekin lan egiten duten sektoreko agente guztiekin elkarlanean, balio-kate osoa ezagutzera emanaz: ekoizleak, banatzaileak, saltokiak, hotelak, jatetxeak, merkatuak, ikastetxeak, e.a. Tokiko produktuak produktu paregabeak eta kalitate bikainekoak izateaz gain, ekoizten eta merkaturatzen dituzten inguruneko enpresen eta erakundeen lanaren emaitza ere badira, kontsumitzen dituzten herritarrenarekin batera”.

 

Tokiko produktuak San Martín merkatuan egongo dira, eta jarduera ezberdinak egingo dira.

  • Axular Lizeoko haurrek merkatua bisitatzea eta jarduerak egitea.
  • Magoak eta animatzaileak.
  • Merkatuan jan erosi duzuna, ‘Mimo’k prestatuko dizu.
  • Koktelei buruzko hitzaldia.
  • Bertsolariak.
  • Afaria Gastropote postuan.
  • Bizimodu osasungarriari buruzko hitzaldia, smothies-ak tokiko produktuekin.
  • Zurriola Ikastolako haurrek apaindutako saskien zozketa.

 

Ostiralean, hilaren 10ean, hiriko ikastetxe eta ikastola ezberdinek (Loreka Haurreskola, Salesianos Donostia, María Reina Ikastetxea, Zuloaga Haurreskola, English School, Mary Ward eta Jesuitak Donostia) beren jantokietan soilik tokiko produktuekin prestatutako menua emango dute, Askora enpresaren laguntzarekin.

 

Horrez gain, Donostiako hotel batzuek tokiko produktuekin egindako gosariak emango dituzte: Arrizul Hotela, Astoria 7 Hotela, Londres Hotela, Lasala Plaza Hotela, Maria Kristina Hotela, Monte Igueldo Hotela, NH Collection Aranzazu Hotela eta Sagarlore. Halaber, Arrizul Hotelak tokiko produktuen dastatzea eskainiko die doan bezeroei maiatzaren 10ean, eta Amara Plaza Hotelak tokiko produktuekin egindako pintxoa eskainiko du maiatzaren 10ean eta 11n.

 

Jardunaldia osatzeko, 4 €-ko opari-txartelak banatuko dira merkatuan trukatzeko, eta ospakizun honetarako espresuki diseinaturiko oihalezko poltsa banatuko da Donostiako Sustapenaren stand-an, karpan bertan.

 

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzen eta sustatzen du, sektorearen garapen ekonomikorako, kalitatezko lanpostuak sortzeko eta gure inguruneko ingurumena errespetatzeko lan egitearekin batera.

 

Alkateordetzak antolatutako Bertako Produktuen Eguneko erakunde kolaboratzaileak hauek dira: Behemendi, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Sareko, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Gipuzkoa Hotelak, Askora, Bretxa, San Martin Merkatua eta Diario Vasco.

 

 

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ordezkariek-aarhus-danimarka-bisitatu-dute-alegia-nekazaritzarako-elikadurako-esparruan-erreferente-den-hiria
Hainbatek hartu dute parte enpresa misioan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta: Guztiona... más
aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
FacebookTwitterLinkedin